XSLaren edukia

Estetika eta Arteen Teoria I25150

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Filosofiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25150

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Giza naturaren baitakoak dira sormena, irudimena eta sentsibilitatearen heziketa. Horiek denak artearen, literaturaren eta musikaren iturburuan daude, baita eguneroko hizkuntzaren erabileran, gizarte bizitzan eta harremanetan ere. Sormena, irudimena eta sentsibilitatea esperientzia estetikoaren osagaiak dira; horregatik sortu dira, ia kultura guztietan, teoria, kontzeptu, ideia eta ikuspegi desberdinak zer gertatzen den, zer gertatzen zaigun azaltzeko, artelan bat sortzean edota paisaia baten aurrean, plazer edo displazer sentimendua izateko.

Estetika, hortaz, kontu horietaz guztiez, baita ideiak, fenomenoak eta horiekin batera sortu eta erlazionaturiko arazo teorikoez ere arduratzen den diziplina filosofikoa da.

Estetika, bestalde, arte diziplina desberdinei buruzko teoria-multzo gisa ere uler daiteke, zeinean ikerkuntza filosofikoak ezagutzaren eta pentsamendu sinbolikoan irudimenaren eta sormenaren funtzioa aztertzen dituen.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

-Estetikaren kontzeptuen eta arazoen sarrera. Filosofiarekiko eta esperientzia estetikorako Artearen espezifikotasunari buruzko gogoeta.

-Immanuel Kanten "Bereizmenaren kritika" irakurri, ulertu eta aztertu. Obra klasiko zail horretan sentsibilitatearen heziketa nola azaltzen den ulertu.

-Diziplinartekotasuna: Estetika artikulatzen da beste diziplina filosofikoekin -filosofia politikoa, etika, logika-, baina baita filologia, historia, eta arkitekturarekin ere.

-Gaur egungo arte eta artistak: Argien Mendeko teoria horiek ea jarraitzen duten esperientzia estetikoan zer gertatzen den azaltzen, edo beren balio teorikoa galdu duten aztertu. Zer aldatu den, eta zer ez.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Zer da Estetika? Oinarrizko kontzeptuak: edertasuna, sormena, gustua, esperientzia, adierazpidea, emozioa. Oinarrizko kontzeptu horien azalpena eta bilakaera.

2. Artea, Estetika eta Artearen Filosofia. Estetikarekiko ikuspegi desberdinak, baita berorren erlazioa Artearen Filosofiarekin ere.

3. Argien Mendea: Estetika, diziplina autonomoaren sorrera. Zergatik XVIII. mendean?

4. Addison eta Burke: irudimena eta sublime dena. Bi kontzeptu horien azalpena.

5. David Hume: "Gustuaren araua": ikuspegi enpiristaren edertasun sentimenduaren azalpena.

6. Immanuel Kant: "Bereizmenaren kritika" obraren Lehen Liburua: Ederraren eta Sublimearen analitika.



OHARRA: Programa hori irakasleak zehaztuko du kurtso hasieran.

MetodologiaToggle Navigation

UPV/EHUk ezarri zuen IKD (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) eredu metodologikoaren ildotik, hiru baliabide espezifikoz baliatuko naiz irakasgai honen edukiak eta helburuak lantzeko:

1) funtsezko testuen irakurketa klasean. Ikasgaiaren ardatzean bi autore eta bi testu ditugu: Humeren "Gustuaren araua" eta Kanten "Bereizmenaren kritika". Bigarrenaren zailtasunak azalpenak behar ditu; horregatik irakurriko dugu klasean.

2) itzultzea/idaztea. Aipatu bi oinarrizko testu horietatik Humerena bakarrik dago itzulita; Kanten Kritika itzuli behar dugu euskarara, eta itzultzean, begi-bistan geratzen da zer ulertu den eta zer ez. Ikaste kooperatiboa eskatzen du itzultzeak.

3) ahozko azalpenak. Zer ulertu da? Nola erlazionatzen da irakurritako testu labur bat aurretik egindako irakurketekin? Ahozko azalpenak erraztu eta ahalbidetu lezake eman beharreko pausu hori.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Klasera etortzen diren ikasleek aukera izango dute, kurtso bukaeran, lan bat egiteko edo azterketara aurkezteko: bata ala bestea izango da amaierako notarako %100.

Klasera etorri ohi ez diren ikasleek azterketa egin beharko dute, derrigorrez.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian azterketa egin beharko da, eta horrek %100 balioa izango du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1-HUME, D, "David Hume: ekintzak, sentimenduak, balioak", A. Arrietaren oharrak eta itzulpena, Jakin, Donostia, 2006.
2-KANT, I., "Crítica del discernimiento", Roberto R. Aramayo-ren eta Salvador Mas-en edizioa, Alianza, Madril, 2012.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Remo Bodei, "La forma de lo bello", Visor, Madril, 1998.

-Valeriano Bozal, "El gusto", Visor, Madrid, 1999.

-Hans Robert Jauss, "Pequeña apología de la experiencia estética", Paidós, Bartzelona, 2002.

-Simón Marchán Fiz, "La estética en la cultura moderna", Alianza, Madril, 1987.

-Schiller, F., "Kallias. Cartas sobre la educación estética del hombre", Anthropos, Bartzelona, 1990.

-Shaftesbury, "Carta sobre el entusiasmo", Crítica, Bartzelona, 1997.

-Wladyslaw Tatarkiewicz, "Historia de seis ideas", Tecnos, Madril, 1997.

-Voltaire, "Opúsculos satíricos y filosóficos", Alfaguara, Madril, 1978.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Addison, J., "Los placeres de la imaginación y otros ensayos", Visor, Madril 1991.
-Jacques Aumont, "La estética hoy", Cátedra, Madril, 1998.
-Galvano Della Volpe, "Historia del gusto", Visor, Madril, 1971.
-Umberto Eco, "Historia de la Belleza" (2004) e "Historia de la Fealdad" (2007), Lumen, Barcelona.
-Sergio Givone, "Historia de la estética", Tecnos, Madril, 1999.
-Richard Wollheim, "El arte y sus objetos", Seix Barral, Bartzelona, 1968.

Web helbideak

- "Oteiza: 1908-2008 y sigo", Imprescindibles
https.//www.youtube.com/watch?v=A8qfRrbzsT0

- Oteiza: "El espacio y el tiempo en escultura"
https.//www.youtube.com/watch?v=dXFUYyo3KRc

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALTUNA LIZASO, MARIA BELEN
  • ANCHUSTEGUI IGARTUA, ESTEBAN
  • LASA OCHOTECO, CRISTINA MARIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

7-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1-1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • AULA 0.1-1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • AULA 0.1-1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1-1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

7-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.6 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 2.6 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 2.6 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.6 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)