XSLaren edukia

Filosofia Garaikideko Oinarrizko Obrak25186

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Filosofiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25186

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

IKASGAIAREN EDUKIEN DESKRIBAPEN LABURRA:

Ikasgai honek, bada, aro garaikide luzean zehar garatu diren (eta egungo pentsamenduan oraindik ere bizirik dirauten) korronte filosofiko ezberdinetako autore garrantzitsuenen obren eta horien testuinguru historiko-kulturalen estudioa planteatzen du. Berau, zehazki, hautazkoetako ikasgai bat da eta "Filosofiaren historiako oinarrizko obrak" izeneko moduluan kokatzen da. Ikasgai honen ekarpena beharrezkoa da, hain zuzen, aipatutako moduluaren konpetentziak asetzeko, horiek guztiak zeharkakoak direlarik. Ikasgai honen koordinazio horizontala, batetik, kurtsoko koordinatzaileak hartuko du bere gain, eta beraren koordinazio bertikala, bestetik, graduko koordinatzailearen esku geratuko da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

"FILOSOFIAREN HISTORIAKO OINARRIZKO OBRAK" MODULUKO KONPETENTZIAK:

1. Filosofiaren historiako egilerik ospetsuenen lanik adierazgarrienen tesiak eta ideia nagusiak ulertzea, gutxienez EBko bi hizkuntzatan.

2. Banaka zein taldean, antzinako lanen, Erdi Aroko lanen, lan modernoen eta lan garaikideen testu filosofikoak idatziz eta ahoz, modu argian, ordenatuan eta zehatzean aztertzea eta aipatzea, eta horretarako, terminologia filosofiko egokia erabiltzea.

3. Jokoan dauden argumentuak, eta hala badagokio, filosofiaren historian aztertuta dauden testu garrantzitsuenetan onartutako uste inplizituak bereiztea, hartara, gaur egungo gatazken eta eztabaiden testuinguruetan modu kritikoan erabiltzeko, filosofiaren historiako ikuspuntuaren argitan.

4. Aztertutako lan filosofikoetan azaldutako argumentuen zuzentasun logikoa ebaluatzea, eta horien usteen puntu ahulak adieraztea eta onargarritasuna kalkulatzea.

5. Filosofia praktikoko lanen irakurketa erraztea, gaur egun hartutako konpromiso sozialei eta etikoei dagokienez, eta filosofia teorikoko lanen irakurketa erraztea, gaur egungo jakintzen arabera, eta horien sailkapen posibleak proposatzea, hainbat iturri bibliografikok emandako informazioaren ondorioz.

6. Hautatutako testuak modu egokian interpretatu ahal izateko informazioaren teknologiak erabiltzea, datuak biltzeko eta trukatzeko eta iturri bibliografikoak eskuratzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

OHARRA: Ikasturte hasieran irakasleak, gai-zerrenda ofizial hau erreferentziatzat hartuz, hainbat oharpen eskeiniko ditu landuko diren gaiak eta testuak oraindik ere gehiago zehaztuz.



1. Hegel-en aurkako erreakzioa: Schopenhauer, Kierkegaard, Feuerbach, Marx.

2. Positibismoa: Comte, Mill.

3. Eboluzionismoa: Darwin, Spencer, Bergson.

4. Tradizio metafisikoaren salaketa: Nietzsche, Heidegger.

5. Fenomenologia: Husserl.

6. Existentzialismoa: Sartre.

7. Marxismoa eta Teoria Kritikoa: Horkheimer, Adorno, Marcuse.

8. Estrukturalismoa eta Post-estrukturalismoa: Lévi-Strauss, Foucault, Derrida, Deleuze.

9. Modernitateari buruzko eztabaida: Lyotard, Vattimo, Habermas, Apel.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
    • Banakako lanak (%): 35
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Ohiko deialdian ebaluazio sistema bi motatakoa izango da: "etengabeko ebaluazioa" (nagusiki erabili beharrekoa) edo "azken ebaluazioa" (bestela aukeratu daitekeena).



2. "Etengabeko ebaluazioan" honakoak hartuko dira kontuan: azterketa idatzia (% 30), banakako idazlana (% 30), testuen aurkezpena (% 20) eta asistentzia/partehartzea (% 20).



3. "Azken ebaluazioan" honakoak hartuko dira kontuan: azterketa idatzia (% 60) eta banakako idazlana (% 40). [Irakasleak, hala baderitzo, bestelakoak ere hartu ahal izango ditu kontuan].



4. Ohar garrantzitsua: ikasle batek "azken ebaluazioaren" bidez ebaluatua izan nahi badu, bada, derrigorrez egin behar dio uko "etengabeko ebaluazioari", hala nola, lauhileko lehen 9 astetan irakasleari berari zuzenduriko idatzi baten bidez.





COVID-19aren ondorioz konfinamendu berri bat etorriko balitz ikasleak honako zereginak bete beharko ditu ikasgaia gainditzeko:

.- Banakako idazlana (notaren % 80a): Lan honek 8.000 hitz edo 20 orrialde izango ditu eta azterketa egunerako entregatu beharko da.

.- Galdetegi bat (notaren % 20a): Azterketa egunean, eta soilik idazlana jaso eta gero, irakasleak galdetegi bat bidaliko dio ikasleari, 24 ordutan betetzeko.

.-Harremanetarako: i.zabaleta-gorroxtategi@ehu.eus.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Ez-ohiko deialdian ebaluazio sistema bakarra izango da, hots, "azken ebaluazioa".



2. "Azken ebaluazioan" honakoak hartuko dira kontuan: azterketa idatzia (% 60) eta banakako idazlana (% 40). [Irakasleak, hala baderitzo, bestelakoak ere hartu ahal izango ditu kontuan].





COVID-19aren ondorioz konfinamendu berri bat etorriko balitz ikasleak honako zereginak bete beharko ditu ikasgaia gainditzeko:

.- Banakako idazlana (notaren % 80a): Lan honek 8.000 hitz edo 20 orrialde izango ditu eta azterketa egunerako entregatu beharko da.

.- Galdetegi bat (notaren % 20a): Azterketa egunean, eta soilik idazlana jaso eta gero, irakasleak galdetegi bat bidaliko dio ikasleari, 24 ordutan betetzeko.

.-Harremanetarako: i.zabaleta-gorroxtategi@ehu.eus.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ludwig Feuerbach: Principios de la filosofía del futuro (1843)

Friedrich Nietzsche: Crepúsculo de los ídolos (1888): La razón en la filosofía, La moral como contranaturaleza, Los cuatro grandes errores.

Más allá del bien y del mal (1885): De los prejuicios de los filósofos, Para la historia natural de la moral.

Edmund Husserl: La filosofía como ciencia estricta (1911): Filosofía naturalista.

Martin Heidegger: Conferencias y artículos: Superación de la metafísica (1954).

El final de la filosofía y la tarea del pensar (1966).

Gehiago sakontzeko bibliografia

Michel Foucault: Las palabras y las cosas (1966): Prefacio, El hombre y sus dobles, Las ciencias humanas.
Jürgen Habermas: Ciencia y técnica como ideología (1968)
Jacques Derrida: Márgenes de la filosofía, La différance (1972).
Jean-François Lyotard, La condición postmoderna (1979).

Aldizkariak

..

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AYESTARAN URIZ, IGNACIO
  • INSAUSTI UGARRIZA, FRANCISCO JAVIER
  • MAIDAGAN ROMEO, MARIA JESUS

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

19-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.11 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)
  • 3.11 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (2)
  • 3.11 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.11 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)