Fisioterapia diziplina sanitario bat dugu, defizit funtzional bat duten edo euki dezaketen pertsonak tratatzeko eta moldatzeko metodo multzo bat erabiltzen duena. Azken helburua du autonomia eta bizi kalitatea mantendu edo errekuperatzea baldintza hoberenetan.
Fisioterapiako Graduak gizakiari buruzko ezagutza sakona emango dizu, pertsonak beren osotasun biopsiko-sozialean trata ditzazun. Hiru mailatan jardutera ikasiko duzu: lehen maila (prebentzioa eta osasunaren sustapena), bigarren maila (laguntzeko eta sendatzeko esku hartzea), eta hirugarren maila (prozesu puntual edo kronikoen berreskuratze funtzionala).
Horrez gain, UPV/EHUn, espezializazio gisa, bi aipamen eskaintzen dizkizugu: Fisioterapia, Jarduera Fisikoa eta Kirola eta, bestetik, Fisioterapia Zahartzean eta Ergonomia.
Fisioterapiako graduak, fisioterapeuta gisa lan egiteko ahalbidetzen zaitu.
Ezagutza arloa
Osasun Zientziak
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,92 €
Gutxieneko nota
11,635 ohiko deialdian (2022/23)
Eskainitako plazak
60 plaza
Informazio osagarria

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Teoria eta praktika lehenengo ikastarotik, ikuspegi biopsikosoziala erabilita.
- Diziplina honetako teknika aurreratuenak ikasiko dituzu.
- Eskari handiko bi arlotan espezializatzeko aukera izango duzu: geriatria eta kirol jarduera fisikoa.
- Praktikak ospitale, mutua, kirol elkarte eta besteetan, non aplikatu ahal izango duzu espezializazio kliniko ezberdinetan jaso duzun jakintza.
Sarrera-profila
Besteei laguntzeko bokazioa eta enpatia baduzu, eskuekin trebea bazara, zientzietako oinarrizko prestakuntza baduzu eta pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko lana gustura egingo bazenu, Fisioterapiako Gradua da zure aukera onena.

Irteera profesionalak
Fisioterapiako Gradua egin ondoren, lana egin ahal izango duzu:
- Osasun zentro eta ospitaletan.
- Ikastetxeetan, psikomotrizitate nahasmenduak dituzten haurrekin.
- Kirol klub eta zentroetan.
- Gerontologia zentroetan.
- Zentro sozio-sanitarioetan.
- Fisioterapiako kabinete pribatuetan.
- Lan osasuneko zentroetan.
- Irakaskuntzan eta ikerketan.