XSLaren edukia

Irakasleak

Eneko Ortega Mentxaka

Ezagutza arloa
Artearen Historia
Saila
Artearen eta Musikaren Historia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
eneko.ortega@ehu.eus

Eneko Ortega Mentxaka doktorea (2017) da UPV/EHU eta Valladolideko Unibertsitateagatik. 2009tik UPV/EHU-ko irakaslea da, gaur egun Irakasle Atxikia (Laguntzaile Doktorea) izanez Letren Fakultateko Artearen eta Musikaren Historia sailean.

Bere UPV/EHU-ko Artearen Historiako Lizentziatura (2004) bukatu ondoren eta Deustuko Unibertsitateko Ondare Historikoaren Dokumentazio eta Kudeaketa Espezializazio Diploma (2006) lortu ondoren, bere doktorego-tesia garatu zuen, «Ad maiorem Dei gloriam. La iconografía jesuítica en las iglesias de la Compañía de la antigua provincia de Loyola (1551-1767)» izenburuarekin, José Javier Vélez Chaurri irakaslearen zuzendaritzapean eta «Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea» doktorego programaren barruan.

Ikerketa egonaldi desberdinak egin ditu nazio- eta nazioarteko-zentroetan, nabarienak Pontificia Università Gregorianako Facoltà di Storia eta Beni Culturali della Chiesa, Archivum Romanum Societatis Iesu (ARSI) eta Valladolideko Unibertsitatea direlarik.

Bere ikerketa lerro nagusia Trento osteko irudi eta ikonografia erlijiosoaren erabilpena da masa-limurtze baliabide bezala eta, zehatzago, Jesusen Lagundiaren ikonografia aro modernoan, gai hauen gainean argitaratu diren bere ikerketa lan ugariek frogatzen duten moduan.