XSLaren edukia

Irakasleak

PABLO PUELLES OLARTE

Ezagutza arloa
Barne Geodinamika
Saila
Geologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
pablo.puelles@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean egindako Geologia lizentziatura ikasketen ondoren Pablo Puellesek Japoniako Gobernuak eskainitako bi urterako nazioarteko beka konpetitibo bat lortu zuen. Formakuntza-fase honetan oso presio handiko arroken geokimika, geokronologia eta garapen geodinamikoaren arloak jorratuak izan ziren, Shimane Unibertsitatean (Japonian) Master titulua lortuz. Ostean, Espainako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eskainitako doktoratu aurreko beka bat lortzeak hainbat ikerketa zentrotan egonaldiak egitea ahalbideratu zuen. Bildutako datuek doktorego-tesian parte garrantzitsu bat osatu zuten. Tesia, geroxeago, EHU/UPVko Geodinamika Saioan defendatua izan zen. Doktore-titulua lortuta, geroko denboraldian datuak argitaratuak izan ziren hainbat ikerketa-proiekturen dirulaguntzari esker. Proiekzu hauetan Pablo Puellesek 1997tik aktiboki parte hartu du, azkeneko hamalau urteetan Ikertzaile Nagusia izanik.



Egungo ikerketa-aktibitatea bi arlotan zentratuta dago: (1) lurrazal kontinental eta mantu litosferikoko eremu sakoneko arroken egitura tektoniko nagusiak eta (2) material hauen karakterizazio geometriko eta petroestrukturala (EBSD teknikaren bidez). Honi esker eremu sakonean eraginkorrak diren deformazio-prozesu nagusiei buruzko informazio garrantzitsua lortu ahal izan da.