XSLaren edukia

Irakasleak

LEIRE URKIDI AZKARRAGA

Ezagutza arloa
Eskualde Analisi Geografikoa
Saila
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
leire.urkidi@ehu.eus

Ingurumen Zientzietan lizentziaduna (Salamancako Unibertsitatea, 2005), Giza Geografian IAD (UAB, 2008), Ingurumen Ikasketetan doktorea (UAB, 2011) eta Ikasketa Feministetan masterduna (Jaume I, 2018). Doktoretza aurreko eta osteko bekak lortu ditu Eusko Jaurlaritza, Generalitat eta EHUren deialdietan. Tesia Latinoamerikako eskala handiko meatzaritzak lurraldean dituen eragin anitzetan eta bere gatazken dimentsio geografikoen azterketan datza. Ostean, Zor Ekologikoaren (gure ekonomiak beste lurralde eta eskalatan sortzen dituen eraginak), Zor Energetikoaren eta Trantsizio Energetikoaren inguruko ikerketa proiektuetan egin du lan, Latinoamerikako eta Europako kasuetan zentratuz. Horrez gain, emakumearen egoera baserri munduan aztertu du beste ikerketa batetan. Guztira, 10 ikerketa proiektutan hartu du parte; orain mPower proiektu europarrean dihardu eta Ekopol talde kontsolidatuaren parte da. Argitalepenei dagokionez, 3 liburu, 8 liburu kapitulu eta 15 artikuluren (horietatik 8 JCR-ISI) egilea ba, beste lagunekin batera. Nazioarteko 15 bat kongresutan aurkeztu ditu komunikazioak eta atzerriko hiru egonaldi egin ditu FLACSO eta King’s College Londoneko Geografia Sailean.

Ikasgai ezberdinetan du eskarmentua baina, gaur egun, Egungo Munduaren Geografia eta Lurralde Antolakuntza eta Ingurumena irakasten ditu Letren eta Farmaziako Fakultatetan eta Partaidetza eta Komunitate Garapeneko Master ofizialean laguntzen du. Gradu Amaierako Lanez gain, doktoretza tesi bat zuzentz