XSLaren edukia

Estatistika25110

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25110

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honek ikasleei beharrezko baliabideak ematen dizkie datu-multzoak aztertu, emaitzak interpretatu eta ondorio zientifikoak atera ditzaten, non erabaki egokiak hartzera bideratuta dauden.

Irakasgaiaren izaera instrumentala zenbait irakasgaitan islatzen da, besteak beste: Klimatologia (estatistika deskribatzailea eta probabilitateak), Biogeografia (estatistika deskribatzailea), Biztanleriaren Geografia (probabilitateak eta inferentzia estatistikoa), Lurralde Antolakuntza (estatistika deskribatzailea eta inferentzia estatistikoa: konfiantza-tarteak).

Arlo profesionalean, irakasgai honen edukiak laguntza handikoak izan daitezke zenbait fenomenoren azterketa kualitatiboa eta gutxi gorabeherako azterketa kuantitatiboa egiteko, analisi estatistikoez baliatuta.

Estatistikaren inguruko eduki hauek landuko dira: Estatistika Deskribatzailea, Probabilitateak eta Inferentzia Estatistikoa.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

Behin eskola-lauhilekoa bukatuta, ikasle bakoitzak gaitasun hauek eskuratu izana espero da:

1. Beharrezko prestakuntza matematikoa izatea Gizarte-Zientzien arloko problemak identifikatu, planteatu eta ebazteko.

2. Problema horietako emaitzak interpretatu eta kasuan kasuko ondorioak ateratzen jakitea.

3. Problemen ebazpideetan erabilitako metodoak eta arrazoibideak deskribatzean, terminologia matematikoa, ahoz zein idatziz, zuzen erabiltzea.

4. Oinarrizko eragiketa matematikoak trebetasunez erabiltzea.

5. Software zientifiko bat trebetasunez erabiltzea, non ikasleak simulazioak egin ditzakeen, bai eta hipotesiak onartu edo errefusatzeko beharrezko estrategiak diseinatu ere.



IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK :

Behin eskola-lauhilekoa bukatuta, ikasle bakoitzak gaitasun hauek eskuratu izana espero da:

1. Metodo estatistiko egokia aukeratzen jakitea, kasuan kasuko ikerkuntza edo esperimentuan planteatutako galdera zientifikoei erantzuna emateko.

2. Irudikapen grafikoak eta datu estatistikoak interpretatzea.

3. Probabilitate-banaketa batzuk identifikatzea eta egoki erabiltzea.

4. Zenbatesle estatistikoen zenbatespenak eta populazioen inguruko hipotesi-testak egitea, ausazko laginketaren bidez.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA:

KAPITULUA I: ESTATISTIKA DESKRIBATZAILEA

1. gaia.- Estatistika deskribatzailea.

Dimentsiobakarreko eta bi dimentsioko aldagaien azterketetan erabil daitezkeen datu-prozesamendurako hainbat teknika aurkezten dira.

KAPITULUA II: PROBABILITATEA

2. gaia.- Probabilitatea.

Zorizko esperimentuetan, probabilitate eta baldintzazko probabilitate kontzeptuak definitzen dira; eta, gainera, probabilitateak kalkulatzeko metodoak, metodo konbinatorioa barne, azaltzen dira.

3. gaia.-Zorizko Aldagaiak.

Zorizko aldagaiak sailkatu eta dagozkien probabilitate-banaketa nagusiak aurkeztu egiten dira.

KAPITULUA III: INFERENTZIA ESTATISTIKOA

4. gaia.- Zenbatespen parametrikoa.

Banaketa ezaguneko populazioen parametroak puntu-estimazioen eta konfiantza-tarteen bidez zenbatesten dira, behar diren zenbatesleak erabiliz.

5. gaia.- Hipotesi-testak.

Banaketa ezaguneko populazioei loturiko estatistikoak erabiltzen dira, populazioen inguruko hipotesiak kontrastatzeko.

6. gaia.- Parametrikoak ez diren testak.

Hipotesi-testak burutzen dira, zorizko aldagaien banaketak ezezagunak izanik.

7. gaia.- Bariantza-analisia.

Normalak eta askeak diren hainbat populazioren batezbestekoen arteko aldibereko berdintasuna kontrastatzen da, aldakortasuna aztertuz.

8. gaia.- Erregresio-analisia.

Erlazio linealaren trinkotasuna ebaluatu eta erregresio lineala estimatzen da konfiantza-tarteen bidez.



PROGRAMA PRAKTIKOA:

Gai bakoitzaren azalpen teorikoak bukatuta, ariketak planteatu eta ebatziko dira; horretarako, ikasitako eredu matematiko eta estatistikoak erabiliko dira eta, ondoren, lortutako emaitzak interpretatu eta aztertuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

ESKOLA MAGISTRALAK:

Eduki teorikoak azalduko dira derrigorrezko materialean eta bibliografian dauden oinarrizko erreferentziei jarraituz; kontzeptuak ikuspuntu praktiko batetik azaltzen saiatuko da. Gai bakoitzerako material lagungarria -teoria eta ariketak- eGela plataforman izango dute eskura ikasleek. Komeni da ikasleek eskola bakoitzeko edukia aurrez irakurrita izatea.

Halaber, software informatiko bat erabiliko da, irakasgaiaren gaitasunak lortzeari begira.

GELAKO PRAKTIKAK:

Eskola magistraletan ikasitako edukien aplikazio gisa, ariketak ebatzi eta zuzenduko dira ariketa-eskola bakoitzean. Ikasleei eskatuko zaie ariketak aurrez ebatzi eta gelako praktiketan horiek azaltzeko.

TUTORETZAK:

Ikasleak banaka edo taldeka hartuko dira, horien zalantzak argitzeko xedez. Ordutegia Fakultateko web-orrian argitaratuko da; dena dela, ikasleek irakasleekin beste ordutegi bat adostu ahalko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturtean zehar, bi edo hiru azterketa partzial egingo dira, non ebaluazioa jorratutako gai-zerrendaren proportzionala izango den. Azterketa partzial horietan lortutako kalifikazioak, irakasgaiko azken azterketan hobetu ahalko dira.



Azterketa ofizialera aurkezten ez diren ikasleek «ez aurkeztua» («aurkezteke») kalifikazioa jasoko dute.



Baldin eta aurrez aurreko ebaluazioa egiterik ez badago, ikasleei jakinaraziko zaie nola egingo den ebaluazioa modalitate ez-presentzialean.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturtean zehar, bi edo hiru azterketa partzial egingo dira, non ebaluazioa jorratutako gai-zerrendaren proportzionala izango den. Azterketa partzial horietan lortutako kalifikazioak, irakasgaiko azken azterketan hobetu ahalko dira.



Azterketa ofizialera aurkezten ez diren ikasleek «ez aurkeztua» («aurkezteke») kalifikazioa jasoko dute.



Baldin eta aurrez aurreko ebaluazioa egiterik ez badago, ikasleei jakinaraziko zaie nola egingo den ebaluazioa modalitate ez-presentzialean.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

https://egela.ehu.es/
helbidean, argitaratutako zenbait apunte eta ariketa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-S. J. Álvarez, "Estadística aplicada. Teoría y problemas", CLAG, Madrid, 2000.

-A. Urkaregi, "Bioestatistika", Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo, 1991.

-E. Agirre, “Estatistikaren oinarriak”,Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo, 2010.

-J. S. Milton, "Estadística para biología y ciencias de la salud", McGraw-Hill, Madrid, 2007.

-A. M. Lara, "Estadística para ciencias biológicas y ciencias ambientales", Proyecto Sur de Ediciones, Granada, 2002.

-V. Quesada, A. Isidoro, L. A. López, "Curso y ejercicios de estadística", Alambra, Madrid, 2000.

-K. Fdez. Agirre, M. Barrenetxea eta M. I. Orueta, "Estatistika-ariketak", UEU, Bilbo, 1991.

-K. Fernández Agirre, J. Orbe, M. Zubia, "Estatistika I eta estatistika II: ariketak", Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 1997.

-Grupo Chadule, "Iniciación a los métodos estadísticos en geografía", Editorial Ariel, Barcelona, 1980.

-D. Ebdon, "Estadística para geográfos", Oikos-tau, s. a. ediciones, Barcelona, 1982.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-A. R. Hoshmand, "Statistical methods for environmental and agricultural sciences", CRS Press, New York, 1998.
-J. de la Horra, "Estadística Aplicada", Díaz de Santos, Madrid, 2003.
-R. Álvarez, "Estadística aplicada a las ciencias de la salud", Díaz de Santos, Madrid, 2007.
-B. Visauta, "Análisis estadístico con SPSS 14", McGraw-Hill, Madrid, 2007.
-G. C. Canavos, "Probabilidad y estadística, Aplicaciones y métodos", McGraw-Hill, México, 1988.
-J. Etxeberria, "Estatistika eta SPSS", Elhuyar, Donostia, 2003.
-D. A. Griffith, C. G. Amrhein, "Statistical analysis for geographers", Prentice-Hall, Englewood Cliffs, New Jersey, 1991.
-J. E. Burt, G. M. Barber, "Elementary statistics for geographers", The Guilford Press, New York, 1996.
-J. C. McGrew, C. B. Monroe, "An introduction to statistical problem solving in geography", McGraw-Hill, Boston, 2000.
-J. C. McGrew, C. B. Monroe, "An introduction to statistical problem solving in geography", Workbook, McGraw-Hill, Boston, 2000.
-P. A. Rogerson, "Statistical methods for geography", Sage Publications, London, 2001.

Web helbideak

Barón López, F. J. (2013). Apuntes y vídeos de Bioestadística. Dokumentuaren web helbidea:
http://www.bioestadistica.uma.es/baron/apuntes/
Urkaregi Etxepare, A. (1991). Bioestatistika 2. argitalpena. Dokumentuaren web helbidea:
http://www.buruxkak.eus/liburua/bioestatistika-2-argitalpena/2034
Agirre Basurko, E. (2010). Estatistikaren Oinarriak. Ariketak (2. argitalpena). Dokumentuaren web helbidea:
http://www.buruxkak.eus/liburua/estatistikaren-oinarriak-ariketak-2-argitalpena/1899
Arostegui Madariaga, I., Urkaregi Etxepare, A. (2014). Bioestatistika: Oinarrizko Ikastaroa. Dokumentuaren web helbidea:
https://ikasmaterialak.ehu.eus/matematika/bioestatistika-oinarrizko-ikastaroa

TaldeakToggle Navigation

46-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

17:00-19:00 (1)

15:00-16:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 214 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (2)

16-46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

17:00-19:00 (1)

15:00-16:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 214 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA (2)