XSLaren edukia

Espainiako Geografia25538

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25538

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Espainiako autonomia-erkidegoen lurraldeko biztanleria, hiri eta ekonomia-aniztasuna jorratzen duen ikasgaia da. Era berean, ingurune fisikoaren kontrasteak planteatzen ditu geomorfologiari, klimari, landarediari eta urari dagokienez. Herrialde bat ezagutzeko aukera da, hain geografikoa den kontzeptua ikasiz, hala nola lurraldean gauzatzen diren fenomeno naturalen eta sozioekonomikoen banaketa espazial desberdina. Oso desberdinak diren eremu naturalen kokapen bereizia Espainian paisaia-aniztasun handia osatu duten kultura desberdinekin lotuta dago.

Ikasgai honek lurralde-egitura desorekatua eratu duten prozesuak ulertu nahi ditu, autonomia-erkidegoen arteko desberdintasun sozioekonomikoetan islatzen direnak. Era berean, erkidego eta nazio-mailatik haratago, erregio-garapenean eragiten ari diren faktoreak identifikatu nahi ditu. Funtsezko gaia da ulertzea nola eragiten duen Europar Batasunak eta globalak autonomia-erkidegoetako landa eta hiri eremuetan. Interesgarria da, halaber, autonomia-erkidegoek nazioz gaindiko eremu geografikoetan integratuta egoteak dakarren erronkari zer erantzun ematen dioten planteatzea. COVID 19 osteko gizarte espainiarraren egungo erronketako batzuk dira langabeziari, despopulazioari, gizartearen eta politikaren nahigabeari aurre egitea.

Ingurune fisikoari dagokionez, hamabi autonomia-erkidegotan kokatutako hamabost parke nazionalek erakusten dute ekosistemen aberastasun eta aniztasun izugarria. Balio natural apartak, floraren, faunaren edo formazio geomorfologikoen berezitasuna, naturako tenplu horiek gordetzen dituztenak, ikasteko esparru bikaina. Espainiako parke nazionalek nazioarteko aitorpena dute, baliabide naturalen kontserbazio-, plangintza- eta kudeaketa integratuko egoeragatik.

Planteamendu orokor hori fenomeno horiek autonomia-erkidego batean ikertzeko erronkan islatzen da. Prozesu orokor horiek eskualde bakoitzaren berezitasunetan nola asimilatzen diren identifikatzea da ikasleak egingo duen lanaren xedea. Emandako Graduaren kokapenaz bestelako autonomia-erkidego bateko landa-praktikak erregioko idiosinkrasiaren eta eragina duten beste eskala geografiko batzuen arteko fusioan murgiltzen gaitu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

G005 Leku, eskualde eta kokalekuen aniztasuna azaltzea, eta erlazioak eta prozesu espazialak ulertzea. Gertaerak erlazioan jartzea, hainbat lurralde eskalatan.



G006 Informazio geografikoa erabiltzea lurraldea deskribatzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta antolatzeko. Kartografiaren bidez informazioa adieraztea, eta informazio estatistikoa sortzea eta interpretatzea. IKTak erabiltzea, ikerketaren emaitzak aztertzeko eta komunikatzeko.



Ikas emaitzak:

- Espainiako erregioen artean dauden desoreka sozioekonomikoak ulertzea.

- Espainiako erregioei buruz dauden iturri estatistiko eta dokumentalak erabiltzea.

- Espainiako ingurune fisikoaren ezaugarri eta eremu berezien karakterizazioa, baita eragiten duten faktorek.

- Espainiako erregio baten txostena egitea, aspektu naturalak eta sozioekonomikoak kontuan izanik.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Espainiako lurralde eta politiko antolaketa.

2. Biztanleria: zahartze prozesua eta banaketa desorekak.

3. Hiri sistema: estruktura eta aldaketak.

4. Eremu produktiboak: industri eta zerbitzuen eremua.

5. Erliebea. Bilakaera geologikoa, arroka motak eta unitate morfoestruktural nagusiak.

6. Espainiako klimaren ezaugarriak.

7. Espainiako urak.









MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honen antolakuntza horrela da:

- Gelan egindako lana: irakasleak ikasgaiak azaltzen ditu, ikasleak testu eta grafikoen iruzkina egiten ditu,ikasleak lauhilabetean behin esposaketa laburra egiten du.

- Gelatik kanpo egindako lana: eskuliburuak irakurtzea, lan praktikoa.

- Landa lana edo irteera teknikoa kontzeptu batzuk hobeto ulertzeko egingo dugu eta azaldutakoa edukien barruan dago.

Beraz, irteera teknikoan azaldutako kontzeptuak eta ikasleak prestatu behar dituen irakurgaiak azterketan sartzen dira.



Irakaskuntza on-line izatekotan (COVID-19 dela eta) eskola-orduak BBC aplikazioaren bitartez emango dira. Tutoretzak BBC aplikazioaren bidez izango dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema ebaluazioa mistoa da. Azterketak 5 puntu balio ditu. Lan praktikoak 5 puntu balio ditu. Ikasleak azterketan gutxienez 2,5 puntu atera behar ditu eta lan praktikoan gutxienez 2,5 puntu atera behar ditu.



Azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da

proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin.



Irakaskuntza on-line izatekotan (COVID-19 dela eta) ebaluazioa egiteko azterketa BBC aplikazioaren bidez izango da (notaren %50) eta ikasleak lan praktikoak e-gelaren bidez bidaliko ditu (%50). Beraz, ebaluaketa ez-presentziala egitea beharrezkoa bada, ebaluazioen portzentaiak (jarraia edo ez jarraia) berdin mantenduko dira, baina bai azterketa edo/eta bai praktikak online moduan egingo dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema azken ebaluazioa da. Ezohiko deialdian azterketak 5 puntu balio ditu. Lan praktikoak 5 puntu balio ditu. Ikasleak azterketan gutxienez 2,5 puntu atera behar ditu eta lan praktikoan gutxienez 2,5 puntu atera behar ditu.



Azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da

proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin.



Irakaskuntza on-line izatekotan (COVID-19 dela eta) ebaluazioa egiteko azterketa BBC aplikazioaren bidez izango da (notaren %50) eta ikasleak lan praktikoak e-gelaren bidez bidaliko ditu (%50). Beraz, Ebaluaketa ez-presentziala egitea beharrezkoa bada, ebaluazioen portzentaiak (jarraia edo ez jarraia) berdin mantenduko dira, baina bai azterketa edo/eta bai praktikak online moduan egingo dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Méndez, R. & Molinero, F. coord. (1993). Geografía de España. Barcelona: Ariel.

Romero, J. coord. (2017). Geografía humana de España. Curso de introducción. Valencia: Tirant Humanidades.

Meléndez Hevia, I. (2004). Geología de España. Una historia de seiscientos millones de años.
Madrid: Editorial Rueda.

Martín Vide J. & Olcina Cantos, J. (2001). Climas y tiempos de España.
Madrid: Alianza Editorial.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Farinós, J.& Olcina, J. (2018). Geografía regional de España. Espacio y comunidades. Valencia: Tirant Humanidades



Fernández Cuesta, G. & Quirós Linares, F. (2011). Atlas temático de España. 3 tomos. Ediciones Nobel



García Alvarado, J.Mª & Sotelo Navalpotro, J.A. edit. (1999). La España de las Autonomías. Madrid: Síntesis.



INSTITUTO GEOGRÁFICO NACIONAL (2019). España en mapas. Una síntesis geográfica. Madrid: Centro Nacional de Información Geográfica. https://www.ign.es/web/espana-en-mapas



Puyol Antolín, R. (dir.) (1988-1989). Geografía de España. Madrid: Síntesis, 18 vols.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Fernández Cuesta, G.& Quirós Linares, F. (2011). Atlas temático de España. 3 tomos. Ediciones Nobel

Comité Español de la UGI (2008). España y el mediterráneo. Una reflexión desde la geografía española. Madrid: R.S.G., A.G.E., I.G.N.

European Union (2020). Eurostat regional yearbook, 2020 edition.

Aldizkariak

Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles.
ERIA.
Estudios Geográficos.
Investigaciones Geográficas.

Web helbideak

https://www.mitma.gob.es/portal-del-suelo-y-politicas-urbanas/atlas-estadistico-de-las-areas-urbanas
http://www.aemet.es/es/portada
http:/www.ine.es
https://www.age-geografia.es/site/
http:/www.ign.es
https://www.miteco.gob.es/es/
http://dialnet.unirioja.es

TaldeakToggle Navigation

16 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:00-15:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.45 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.45 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.45 - LETREN FAKULTATEA (1)