XSLaren edukia

Klimatologia25541

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25541

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Klimatologia, Geografia Fisikoari dagokion adarra da, Geomorfologia, Hidrogeografia, Biogeografia eta Edafologiarekin batera, haren helburua Lurraren klimen azterketa delarik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

HELBURU NAGUSIA:

Irakasgai honen helburu nagusia prozesu atmosferikoen analisia, interpretazioa eta bere ondorioa, klima, aztertzea izango da.



HELBURU ZEHATZAK:

- Faktore, prozesu eta elementu atmosferikoak ezagutzea. Haien arteko harremanak eta beste sistemetan dakarren ondorioak ezagutu eta identifikatzea

- Informazio meteorologiko eta klimatikoa bilatu, aztertu, interpretatu eta erabiltzea

- Lurraren bilakaera klimatikoa ezagutzea



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

G1.- Klimaren azterketarako dauden metodo, teknikak, tresnak eta datu iturriak ezagutu eta erabiltzen jakitea (M03CM06)

G2.- Klimaren faktore, prozesu eta ondorioak ezagutzea eta era egokian interpretatzea (M03CM02 eta M03CM03)

G3.- Datu klimatikoak aztertzen eta adierazten gai izatea (M04CM01)

G4.- Lurralde baten deskribapen klimatikoa egiten jakitea (M02CM04)

G5.- Baldintza klimatikoak bere testuinguru geografiko eta denboran kokatzen jakitea (M02CM04)



ZEHARKAKO GAITASUNA:

Geografia eta Lurralde Antolakuntza Graduko CT1 "Pentsamendu analitiko" zeharkako konpetentziaren bigarren maila landuko da irakasgai honetan: "Elementu adierazgarri eta haien harremanak egoera konplexuetan aukeratu". Lantzeko eta ebaluatzeko adierazleak hurrengoak dira:

- Testu konplexu batetik ideiak eta kontzeptuak era egokian identifikatzen ditu

- Prozesuak zuzenki deskribatzen ditu, aldagai kuantitatiboak harremanatzeko eta egoera errealekin zuzentasunez uztartzeko gai da

- Oinarrizko iturritik informazioa lortzeko gaitasuna du, informazio adierazgarria lortzeko lantzen daki eta zuzenki interpretatzen du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. ATALA. KLIMATOLOGIA OINARRIAK



1. GAIA. KLIMA ETA ATMOSFERAREN AZTERKETA

1.1. Oinarrizko kontzeptuak eta metodo edo ikuspuntuak

1.2. Klimatologiaren eboluzioa diziplina gisa

1.3. Eguraldia eta klima aztertzeko iturriak

1.4. Klimaren elementuak eta faktoreak

1.5. Sistema klimatikoa

1.6. Atmosferaren konposaketa eta egitura



2. ATALA. KLIMATOLOGIA ANALITIKOA



2. GAIA. EGUZKI RADIAZIOA ETA AIREAREN TENPERATURA

2.1. Kontzeptuak: beroa, tenperatura, erradiazioa

2.2. Lurraren balantze energetikoa

2.3. Airearen tenperatura

2.4. Tenperaturaren faktoreak eta banaketa geografikoa

2.5. Gradiente termikoa eta alderazketa termikoak



3. GAIA. URA ATMOSFERAN: HEZETASUN ATMOSFERIKOA ETA PREZIPITAZIOA

3.1. Ziklo hidrologikoa eta atmosferako uraren egoera fisikoak

3.2. Hezetasun atmosferikoa

3.3. Prezipitazioa



4. GAIA. PRESIO ATMOSFERIKOA ETA HAIZEA

4.1. Presio atmosferikoa eta bere neurketa

4.2. Haizea eta bere neurketa



3. ATALA. KLIMATOLOGIA DINAMIKOA ETA SINOPTIKOA



5. GAIA. AIRE MASAK ETA ZIRKULAZIO ATMOSFERIKOA OROKORRA

5.1. Aire masak eta fronte-azalerak

5.2. Zirkulazio atmosferiko orokorra



6. GAIA. EGOERA SINOPTIKOAK ETA EGURALDI MOTAK

6.1. Iberiar Penintsulako egoera sinoptikoak eta eguraldi motak



4. ATALA. LURRALDE KLIMATOLOGIA



7. GAIA. KLIMA LURRALDETASUN GEOGRAFIKO GISA

7.1. Klimaren eskala espaziala

7.2. Sailkapen klimatikoak

7.3. Lurraren klimak



5. ATALA. ALDAKETA KLIMATIKOAK



8. GAIA. ALDAKETA KLIMATIKOAK

8.1. Aldaketa klimatikoen arrazoiak

8.2. Ikasketa paleoklimatikoaren iturriak

8.3. Lurraren klimaren historia

8.4. Etorkizuneko modelo eta simulazio klimatikoak



MetodologiaToggle Navigation

Saio teoriko eta gelako praktiketaz gain, irakasgai honek beste bi irakaskuntza-modalitate ditu: ordenagailu-praktikak eta landa-praktikak. Ordenagailu-praktiken kasuan, ariketa gehienak software informatikoen bidez egiten dira, datu kopuru altua erabiltzen delarik. Honenbestez, eskolak informatika gela batean ematen dira.



Landa praktika behatoki baten bisita batetan datza.



-------------------------------------------------------------------------------------------



COVID-19 EGOERARA EGOKITZEA



Irakaskuntzaren presentzialtasunarekin bukatu behar izatekotan, klaseak modu birtualean emango lirateke, Webex aplikazioan, eGela plataformaren bitartez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa finala izango da eta hurrengo moduan izango da kalifikatua: nota finalaren %40a praktiken bidez eskuratuko da eta gainontzeko %60a azterketaren bitartez. Irakasgaia gainditzeko, azterketa zein atal praktikoa gainditu beharra egongo da. Deialdiari uko egiten dioten edota azterketara aurkezten ez diren ikasleek «Ez Aurkeztua» kalifikazioa jasoko dute.



Ebaluazioa modu presentzialean egiteko aukerarik ez balego, eGelak eskaintzen dituen tresnen bitartez burutuko litzateke.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ikasgaia gainditzeko eskatzen diren frogak, ohiko deialdian aurkeztu behar direnen parekoak dira. Ohiko deialdian ikasgaiaren atal bakarra gaindituta izanez gero, atal horren nota ezohiko deialdirako gordeko da. Kasu honetan, gainditzeke dagoen partea (azterketa ala praktikak) burutu/aurkeztu beharko du ikasleak.



Dena den, lehen deialdian ikasgaia ez gainditutako ikasleak lan praktikoetan edo azterketan lortutako emaitzak gorde nahi ez balituzke, 2. deialdiko azterketa data baino 7 egun lehenago jakinarazi beharko dio irakasleari idatzi baten bitartez, ohiko deialdian lortutako kalifikazioei uko egiten diola. Ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta "Ez Aurkeztua" bezala izango da kalifikatua.



Ebaluazioa modu presentzialean egiteko aukerarik ez balego, eGelak eskaintzen dituen tresnen bitartez burutuko litzateke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ordenagailuak informazio klimatikoaren bilaketa eta azterketarako
Serie klimatikoak
Eguraldi motak
Satelitezko irudiak
Termohigrometroak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BARRY, R.G. & CHORLEY, R.J. (1999): Atmósfera, tiempo y clima. Omega, 441 p., Barcelona. (7ª ed.)

BRADLEY, R.S. (1999): Paleoclimatology. Reconstructing Climates of the Quaternary. International Geophysics series, Volume 64, 613 p., San Diego.

CUADRAT, J.Mª. y PITA, Mª.F. (1997): Climatología. Cátedra, Madrid.

GIL OLCINA, A. y OLCINA CANTOS, J. (2017): Tratado de Climatología. Universidad de Alicante, 952 p., Alicante.

MARTÍN VIDE, J. (1984): Interpretación de los mapas del tiempo. Colección Amplia. Ed. Ketres, 147 p., Barcelona.

MARTÍN VIDE, J. (1990): Mapas del Tiempo: Fundamentos, Interpretación e imágenes de satélite. Oikos Tau, 170 p., Barcelona.

MARTÍN VIDE, J. (2005): Los mapas del tiempo. Colección Geoambiente XXI. Ed. Davinci, 219 p., Barcelona.

MARTÍN VIDE, J. (1991): Fundamentos de climatología analítica. Síntesis, 157 p., Madrid.

URIARTE, A. (2003): Historia del clima de la Tierra. Dirección de Meteorología y Climatología, Departamento de Transportes y Obras Públicas, Gobierno Vasco, 306 p.

VALLÉE, J.-L. (2006): Guía técnica de Meteorología. Omega, 221 p., Barcelona.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AGUADO, E. y BURT, J.E. (2004): Understanding Weather and Climate. 3rd Edition. Prentice Hall, 592 p., Upper Saddle River, New Jersey.
ALBENTOSA, L. (1989): El clima y las aguas. Síntesis, 240 p., Barcelona.
AUPÍ, V. (2005): Guía del clima de España. Omega, 336 p., Barcelona.
BURROUGHS, W.J.; CROWDER, B.; ROBERTSON, T.; VALLIER-TALBOT, E. y WHITAKER, R. (1998): Observar el tiempo. Geoplaneta, 288 p., (ed. inglesa, 1996)
CAPEL, J.J. (1999): El Niño y el sistema climático terrestre. Ariel Geografía, Barcelona.
CAPEL, J.J. (2000): El clima de la península Ibérica. Ariel Geografía, Barcelona.
ESTRELA, M. y MILLÁN, M. (1994): Manual Práctico de Introducción a la Meteorología. Centro de Estudios Ambientales del Mediterráneo, Valencia.
FERNÁNDEZ, F. (1995): Manual de climatología aplicada. Síntesis, Madrid.
FONT TULLOT, I. (2000): Climatología de España y Portugal. Ediciones Universidad Salamanca, Salamanca.
FUENTES YAGÜE, J.L. (2000): Iniciación a la Meteorología y la Climatología. Mundi-Prensa, 222 p., Barcelona.
GIL OLCINA, A. y OLCINA CANTOS, J. (1997): Climatología general. Ariel Geografía, 579 p., Barcelona.
GIL OLCINA, A. y OLCINA CANTOS, J. (1999): Climatología básica. Ariel Geografía, 387 p., Barcelona.
HUFTY, A. (1984): Introducción a la climatología. Ed. Ariel, Barcelona.
LLORCA, R. (1999): Prácticas de climatología. Universidad Politécnica de Valencia, 190 p., Valencia.
LUTGENS, F.K. y TARBUCK, E.J. (2004): The Atmosphere: An Introduction to Meteorology. Prentice Hall, 528 p.
MARTÍN CHIVELET, J. (1999): Cambios climáticos. Una aproximación al sistema Tierra. Ed. Mundo Vivo, Libertarias, 324 p., Madrid.
MARTÍN VIDE, J. y OLCINA CANTOS, J. (1996): Tiempos y climas mundiales. Oikos-Tau, Barcelona.

Aldizkariak

Boletín de la Asociación Meteorológica Española
Climate of the Past
Climate Dynamics
Climatic Change
Climatological Notes
Journal of Climatology
Journal of Applied Meteorology
Journal of Atmosphere Sciences
Palaeogeography, Palaeoclimatology, Palaeoecology
Progress in Physical Geography

Web helbideak

http://www.euskalmet.net - Euskal Meteorologia Agentzia
http://www.aemet.es - Agencia Estatal de Meteorología
http://www.wetterzentrale.de - Alemaniako Meteorologia Zerbitzua
http://www.labclima.ua.es/ - Laboratorio de climatología del Instituto Universitario de Geografía de la Universidad de Alicante
http://meteo.cetenasa.es/ - Nafarroako Meteorologia eta Klimatologia
http://www.meteocat.com/ - Server meteorològic de Catalunya
http://www.ame-web.org/ - Asociación Meteorológica Española
http://www.srh.weather.gov/jetstream/matrix.htm - NOAA agentzia web-a, meteorologia eta klimatologiako informazio didaktikoa duena
http://www.noaa.gov/climate.html - NOAA agentziko klimatologiako web-a, serie klimatiko ugari aurkezten dituena
http://www.ipcc.ch/languages/spanish.htm - IPPC-aren web ofiziala

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • IZAGIRRE ESTIBARITZ, EÑAUT
  • ORMAETXEA ARENAZA, ORBANGE BEGOÑA
  • SAENZ DE OLAZAGOITIA BLANCO, ANA

TaldeakToggle Navigation

16 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

46 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala