XSLaren edukia

Biogeografia25542

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25542

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Biosferaren, biozenosiaren eta nagusiak diren bioma eta prozesu fenologikoen ikasketa eta ezaguera. Ikasketa eta oinarrizko ezagupen hauek geografia eta lurralde antolaketarako ezinbeskoak dira. Ikasgai hau bigarren kurtsoaren eta bigarren lauhilabetekoaren zehar lantzen da. Oinarrizko ikasgaia dugu eta Geografiaren barruan oinarrizko ezagupenen moduluaren artean du lekua.



Ikasgaia honen bitartez lortzen diren gaitasunak, geroago geografoen lan-munduaren barruko eginkizun ezberdinetan ezinbestekoak izango dira, hala nola; analisian, diagnostikoan, helburuen formulazioan, aukeren osaketetan eta hauen kudeaketa prozesuetan ere. Gradu-ondoren zehar ikasgaia honen bidez ikasten diren oinarriak eta kontzeptuak ezinbestekoak dira hainbat ikasgaietarako, hala nola: Lurralde Antolamendua, Lurralde Antolamenduaren tresnak, GIS edota Geografi Informazio Sistemenekin lotuak dauden ikasgaiak, eta abar.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

2.1. Titulazioko gaitasunak

Hasteko, kontuan izan beharko ditugu gradu-ondo osorako planteatzen direnak (ANECAren bitartzez gainditutako gaitasunak azalduko dira dekretuan agertzen diren bezala –gaztelaniaz-):

•G001: Ser capaz de aprender y actualizarse permanentemente.

•G002: Ser capaz de comunicarse correctamente de forma oral y escrita.

•G003: Ser capaz de trabajar de manera autónoma y en equipo.

•G004: Conocer, comprender e interpretar el territorio e interrelacionar el medio físico con la esfera social y humana.

•G005: Explicar la diversidad de lugares, regiones y localizaciones y comprender las relaciones y procesos espaciales. Interrelacionar los fenómenos a diferentes escalas territoriales.

•G008: Exponer y transmitir los conocimientos geográficos y entender estos problemas de forma multidimensional.

•G009: Ser capaz de relacionar y aplicar el conocimiento específico del grado con otras áreas y disciplinas próximas.

2.2. Moduluko gaitasunak

Eta jarraitzeko, kontuan izan beharko genituzke ikasgaia honen dagokion moduluari (ANECAren bitartzez gainditutako gaitasunak azalduko dira dekretuan agertzen diren bezala –gaztelaniaz-):

•M03CM01: Que el alumnado sepa explicar y transmitir conocimientos que se han desarrollado en la interfase entre las ciencias de la naturaleza y las ciencias humanas, entendiendo la función que han tenido, en este aspecto, los estudios geográficos.

•M03CM02: Que el alumnado conozca aquellas materias que integran el núcleo de los conocimientos geográficos, y que tienen una mayor implantación en los planes de estudio de universidades, y en las líneas de investigación de departamentos e institutos universitarios.

•M03CM03: Que el alumnado, a través de las especializaciones sectoriales de la geografía, adquiera una visión de los distintos aspectos que contribuyen a la diferenciación de los territorios y puedan emitir juicios descriptivos y prescriptivos.

•M03CM04: Que el alumnado posea una capacidad para discernir los factores físicos y humanos que son la base de la organización interna de los territorios y la fuente de la personalidad regional.

•M03CM06: Que el alumnado sepa utilizar las técnicas de documentación, recogida de datos, análisis y metodología propias de estas disciplinas.

2.3. Ikasgaiaren gaitasun espezifikoak

Lehenago esan den moduan, ikaslea, ezagupen minimum batzuetatik eta hainbat diziplina ezberdinekin erlazionatzen direnetik, hala nola: ekologia, biogeografia, fenologia, eta abar-etik benetako lan praktikoak eta aplikatuak aurrera eramateko kapaz izan behar da. Hauek izango dira, hain zuzen, bete nahi diren gaitasunak zehatzak:

1.Ikasleak, biogeografian ezinbestekoak eta guztiz oinarriak diren ezagupen minimum batzuk, ezagut eta menpera egin ditzala.

2.Ikasleak, lortutako ezagupenak antolatzeko, analizatzeko baita transmititzeko edota zabaltzeko, gai izan dadila.

3.Ikasleak, lortutako ezagupenak, bere kabuz martxan eta praktikan jartzeko gai izan dadila.

4.Ikaslearen zentzu kritiko-analitikoa esnatu eta bultzatu.

5.Geografiaren barruan, biogeografiak jokatzen duen paperaz ohar dadila.

6.Biogeografiaren barruan ematen diren tresnak, dinamikak, urratsak eta abar ezagut ditzala, batez ere, etorkizunean, merkatu laboralean sartzeko.

2.4. Gaitasun ezberdinen arteko konexioak

Ikasgai honetako lehendabiziko gaitasunak moduluko M03CM02, M03CM03 eta M03CM06 gaitasunekin lotura du eta aldi berean gradu-ondoko G001, G004, G005 eta G009 gaitasunekin ere.

Ikasgai honetako bigarren gaitasunak moduluko M03CM01 gaitasunarekin lotzen da eta aldi berean gradu-ondoko G002, G003 eta G008 gaitasunekin ere.

Ikasgai honetako hirugarren gaitasunak moduluko M03CM04 eta M03CM06 gaitasunekin lotzen da eta aldi berean gradu-ondoko G001, G003 eta G009 gaitasunekin ere.

Ikasgai honetako laugarren gaitasunak moduluko M03CM04 gaitasunarekin lotzen da eta aldi berean gradu-ondoko G008 gaitasunarekin ere.

Ikasgai honetako bostgarren gaitasunak moduluko M03CM01, M03CM02, M03CM03 eta M03CM04 gaitasunekin lotzen da eta aldi berean gradu-ondoko G004, G005 eta G009.

Ikasgaiaren bitartez honako emaitzak jasoko zenituzke:

1 gaitasunarekin lotzen diren emaitzak:

A.Biogeografiaren barruan guztiz oinarrizkoak diren kontzeptuak ikastea.

B.Beste gaietarako beharrezkoak diren ezagupenak ondo finkatzea.

C.Geografiaren beste gaiekin eta azpidiziplinekin ematen diren erlazioak ezagutzea.

2-garren gaitasunarekin lotzen diren emaitzak:

D.Biogeografiaren barruan ematen diren faktoreak, dinamikak eta loturak ondo identifikatzea eta modu logikoaren bidez antolatzea.

E.Biogeografiaren barruan ematen diren faktoreak, dinamikak eta loturak ondo analizatzea eta horri esker diagnostiko trinkoak eta osoak sortzea.

F.Analisi eta diagnostiko horien bitartez beharrezkoak diren azalpenak zabaltzeko eta transmititzeko gaitasuna lortzea.

3-garren gaitasunarekin lotzen diren emaitzak:

G.Eduki teoriko eta praktikoaren bidez irakaslearekin batera lortutako ezagupenak modu autonomo eta egok

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasleak, biogeografiaren barruan ematen diren azpi-diziplina eta ikuspegi ezberdinetako oinarrizkoenak diren edukiak ikasi beharko ditu:

A BLOKEA: SARRERA. Ikasgaiaren sarrera: Zer da Biogeografia?, Biogeografiaren bilakaera historikoa, Biogeografia ikasteko ezagupen botaniko eta zoologikoak, Botanikaren zenbait kontzeptu garrantzitsuak, Zoologiaren zenbait kontzeptu garrantzitsuak, Ekologiaren zenbait kontzeptu garrantzitsuak. (4 emanaldi bi ordukoak: 8 ordu)

B BLOKEA: IKUSPEGI KOROLOGIKOA: Banaketa ingurua eta honen bilakaera: Eremu etengabeak eta eremu etenak. Eremu etengabeak. Eremu kosmopolitak. Eremu zirkunterrestreak edo zirkunpolarrak. Eremu etenak. Eremu bikarianteak. Eremu endemikoak. Beste eremu motak (Eremu finikolak eta Eremu reliktoak). Eremuen sorrera. Hedapena aktiboa. Hedapena pasiboa. Bizitzaren banaketa. Erreinu ezberdinak. Erreinu bakoitzaren ezaugarri inportantenak. Erreinu bakoitzaren talde nagusiak. (3 emanaldi bi ordukoak: 6 ordu)

D BLOKEA: IKUSPEGI EKOLOGIKOA: Faktore ekologikoak: Bizidunen ingurugiroarekiko harremanak. Faktore ekologikoak (Argia, Klima, Ura, Erliebea, Lurzorua, Landaretza, Fauna, Gizakia eta Sua). Faktoreen arteko elkarrekintzak. Faktoreei egokierak. (8 emanaldi bi ordukoak: 16 ordu)

E BLOKEA: IKUSPEGI APLIKATUA EDOTA PRAKTIKOA: Oinarrizko teknikak fitogeografian metodo fitosoziologiko-biogeografikoa. Xehetasunak eta aurreko kontzeptuak. Landare-asoziazioaren kontzeptua. Gutxieneko gunea: kontzeptua eta jarraibidea. Landare inbentario fitosoziologikoa. Landare inbentario biogeografikoa. Oinarrizko teknikak zoogeografian. Xehetasunak eta aurreko kontzeptuak. Ikus metodoen bitartez. Soinu metodoen bitartez. Aztarna eta seinaleen bitartez. Laginketa teknikak eta balorazio zoogeografikoaren metodoa. (4 emanaldi bi ordukoak: 8 ordu)

F BLOKEA: IKUSPEGI HISTORIKOA: Biosferaren erakuntzaren etapak. Bizidun multzo nagusiak eta beraien erlazio filogenetikoak. Biosfera sistema bezala. Bizidunen arteko elkarrekintzak. Eraketak eta elkarteak: Fitosoziologia eta Zoosoziologia. Landaretzaren dinamismoa: suzesioa, klimax… Landare paisaia. (2 emanaldi bi ordukoak: 4 ordu)

Tailerrak (3): bakoitza bi orduko ariketetan eta adibide praktikoetan oinarritzen da. (6 ordu).

Azkeneko bi klaseak (2 emanaldi eta 4 ordu) amankomuneko lanen esposatzerako utziko dira.



MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-Ikaskuntza prozesua magistralak diren klaseen ikasketa metodologian oinarritzen da. Gaitegiaren barruan azaltzen diren kontzeptuak, oinarriak eta mamia ezinbestekotzat hartzen denez, notaren %40-a froga idatzi (azterketa) batez bidez ebaluatuko da. Magistralak ez du, guztiz teorikoak diren klaseak ematera goazela, esan nahi, baizik eta klase edo emanaldi hauetan ere ezinbesteko ariketak eta froga praktikoak burutuko dira. Hori ez ezik, kanpoko metodologian ere dezente oinarritzen da. Horretarako klasean eta modu teoriko baten bitartez ikusitako teknikak, errealitatean martxan jarriko ditugu irteera baten bidez, hala nola: inbentario fitosoziologikoa, inbentario biogeografikoa, inbentario eta balorazio zoogeografikoa eta abar. Ezagupen arlo ezberdinak osatzeko ezinbestekoak izango dira ere hainbat irakurketak.

Irteera 8 orduko luzera du eta goizeko lehendabiziko 4 ordutan Argandonako basoan pasatzen dira. Bertan aipatutako inbentario fitosoziologiko baita inbentario biogeografikoaren adibide bana martxan jartzen dira, lehendabiziko ordu t´erdi batetan. Gainontzeko bi ordu t´erditan taldeak sortzen dira eta taldeka, mota bakoitzeko inbentario bana, osatu beharko dituzte irakaslearen laguntzarekin. Bi motatako inbentario hauek notarako sartzen dira amankomuneko lanen artean. Arratsaldean ordea Salburuako aintziretaraino hurbiltzen gara. Bertan eta goizean egin genuen antzera, klasean, modu teoriko baten bidez, erakutsitako teknikak martxan jartzen dira, fauna-transektoa, hain zuzen. Taldeka ere osatzen da aipatutako transektoa. Hau ere amankomuneko lanen artean ebaluatu egiten da. Lan hauen bidez notaren %10-a ebaluatzen da. Ikasgaiaren azkeneko 2 klasetan talde bakoitzaren lanak esposatu beharko lituzkete ikasleek.

Hori gutxi balitz, landareak eta animaliak sailkatzeko tailerrak ere egiten dira. Bi orduko hiru klase arruntetan sailkatzeko hiru tailer ezberdinak osatzen dira. Lehendabizikoaren bidez eta euskarazko klabe dikotomiko baten bitartez zuhaitzak eta zuhaixkak sailkatzen dira. Bigarrenaren bidez, ordea, gainontzeko espezieak (herbazeoak edo belarrak) eta bukatzeko, ornodunak sailkatzeko beste tailer bat osatzen da. Tailer hauen mamia eta arrazoia ikasleek osatu beharreko herbarioarekin eta bitxarioarekin lotua dago. Bi proba hauen bidez ikasgai honetako notaren %30-a ebaluatuko da.

Klase arrunten bidez 42 orduak osatzen dira, lanen esposatzerako 4 ordu, tailerren bidez 6 ordu eta irteeraren bitartez, ordea, 8 ordu. Honek 60 orduko denbora suposatzen du. Ikasleek bere kabuz eta tresna ezberdinen bidez 90 ordutako denbora bete beharko luke. Hauetatik eta kanpoko irteeraren bitartez landareak eta animaliak sailkatzeko eta herbario eta bitxarioa antolatzeko 25 ordu osatu beharko lituzke. Inbentario fitosoziologiko, biogeografiko, fauna-transektoa eta idatzien analisiak ondo antolatzeko taldeko lanen bidezko 10 ordu bete beharko lituzke. Azterketarako ordea 30 orduko ikasketa saioa aurreikusten da. Klase arruten bidez ematen diren kontzeptuak, oinarriak eta mamiak birpasatzeko eta argi izateko gainontzeko 25 orduak osatu beharko lituzke kurtsoaren zehar.

Oso garrantzitsua: jarduera ezberdinei dagozkion materialak eta tresnak E-gelan erantziko dira.

Ebaluaketarako tresnak:

Azterketa: %60. Bertan guztiz teorikoak diren galderei baino baita ariketa praktikoei erantzun zuzenak eta egokiak eman beharko litzaizkieke.

Azterketaren ebaluaketarako kontuan hartuko dena:

•Klasean eta teoriaren bitartez erakusten diren ezagupen minimumak kontrolpean izatea.

•Galderei eta frogei erantzun zehatza eta zuzena ematea.

•Galdeturiko gaiarekin lotzen ez diren informazioak ez agertzea.

•Gaiak eta frogak azaltzeko argitasuna eta garbitasuna.Testuaren, erantzunen egitura ona.

•Hizkuntzaren erabilpen zehatza eta aberatsa.

Froga honen bitartez errealitatean ebaluatzen diren gaitasunak:

•Zehatzak: 1,2,3,4,5 eta 6.

•Gradu-ondokoak: G001, G002,G003,G004,G005,G006,G007;G008 eta G009.

•Moduluari dagozkionak: M03CM01, M03CM02, M03CM03, M03CM04 eta M03CM06

Bakoitzaren lanak: %30 (herbarioa %30 eta bitxarioa %20)

Amankomuneko lanak: %10 (Inbentario fitosoziologikoa, inbentario biogeografikoa, transektoa eta artikuluen eta idatzien amankomuneko analisiak)

Lanen ebaluaketarako kontuan hartuko diren irizpideak:

•Proposatutako erronkei erantzun zehatza baino osoa ematea.

•Gaiarekin lotzen ez diren informazioak ez agertzea.

•Eduki tematikoak adierazteko zehaztasuna.

•Gaiak azaltzeko eta erronkei erantzuna emateko argitasuna.

•Erantzun bakoitzaren ideien ordenamendu logikoa.

•Erantzunaren informazio aberastasuna.

•Testuaren garbitasuna: orrialdearen ertzak errespetatzea, idazkera garbia edukitzea...

•Testuaren egitura logikoa; titulu eta azpitituluak.

•Hizkuntzaren erabilpen zehatza eta aberatsa.

Froga hauen bitartez errealitatean ebaluatzen diren gaitasunak:

•Zehatzak: 1,2,3,4,5 eta 6.

•Gradu-ondokoak: G001, G002,G003,G004,G005,G006,G007;G008 eta G009.

•Moduluari dagozkionak:M03CM01,M03CM02, M03CM03, M03CM04 eta M03CM06

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Banakako lanak (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio prozesuaren pisu nagusia irakaskuntza-ikaskuntza metodologian aipatzen diren azterketak eta lanek izango lukete, horren barruan herbarioa %30-a, bitxarioa %20-a eta inbentario fitosoziologikoak, biogeografikoak eta fauna transektoak %10-a (amankomuneko lana) egongo direlarik. Beste aspektu batzuek ere bere garrantzia hartuko lukete, hala nola: klasera etortzeak, gelan azaldutako esposizioak eta osagarriak diren jarduerek. Zehazki, ebaluazioaren pisua jarraian aipatzen den ereduaren bitartekoa da:

Ebaluazio prozesu honen barruan izateko %80 bateko asistentzia eskatzen da.



Azterketara ez aurkezteak deialdiari uko egitea ekarriko du automatikoki. Irakasgaia gainditzeko, guztira, hamarretatik bost puntu atera behar dira eta atal guztietan gutxienez hamar puntutik lau t´erdi atera behar dira batez-besteko nota kalkulatzeko.

Hala ere, ikasleek azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute. Kasu honetan azterketa ebaluazio jarraian egindakoaren desberdina izango da, praktiken eta lanen bidez lortutako gaitasunak neurtzeko asmoz. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoaren hasieratik (Graduko Titulazio

Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 8. artikulua).



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Azterketaren pisuak nota finalean %40 gainditzen duenez (bai ebaluazio jarraian zein azkeneko ebaluazioan), ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta "Aurkezteke" jarriko zaio.



Ebaluaketa ez-presentziala egitea beharrezkoa bada, ebaluazioen portzentaiak (jarraia edo ez jarraia) berdin mantenduko dira, baina bai azterketa edo/eta bai praktikak online moduan egingo dira.









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ikasgaia gainditzeko eskatzen diren frogak, ohiko deialdian aurkeztu behar direnen berdinak dira. Urtarrileko deialdian ikasgaiaren parte bakarra aprobatuta izanez gero, parte horren nota ekainerako gordeko da; kasu honetan, 2. deialdian suspenditutako partea (azterketa ala praktikak) entregatu beharko du ikasleak. Urtarrileko deialdian gainditutako partearen nota ekaineko deialdirako gordeko diogu ikasleari. Hau da, urtarrilean alde praktikoa gainditu baina azterketa suspenditu badu, ekainean azterketa bakarrik errepikatu beharko du. Dena den, lehen deialdian ikasgaia suspenditu duen ikasleak lan praktikoetan edo azterketan lortutako emaitzak gorde nahi ez baditu, 2. deialdiko azterketa data baino 7 egun lehenago, idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari: ebaluaketa jarraituan lortutako kalifikazioei uko egiten diola eta irakasgaiari dagokion notaren %100 balioko duen azken proba bat egin nahi duela.

Horrela, ikasleak notaren 10 punturen gainean azterketa egiteko eskubidea edukiko du, baina kasu honetan azterketa ebaluazio jarraian egindakoaren desberdina izango da, praktiken eta lanen bidez lortutako gaitasunak neurtzeko asmoz.

Ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta "Aurkezteke" jarriko zaio.



Ebaluaketa ez-presentziala egitea beharrezkoa bada, ebaluazioen portzentaiak (jarraia edo ez jarraia) berdin mantenduko dira, baina bai azterketa edo/eta bai praktikak online moduan egingo dira.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Internet
- Testu eta Powert Point-aren prozesadorea
- Excel edota estatistikako edozein motatako programa
- Landareak sailkatzeko gidaliburuak
- Animaliak sailkatzeko gidaliburuak
- GPS, klinometroa, brujula, zinta metrikoa
- Argazki kamara
- Prismatikoak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Euskeraz

-STRAHLER, A.N. & STRAHLER, A.H.: Geografia Fisikoa, EHU-aren Artitalpen Zerbitzua. Leioa. 578 orr.(Biogeografiari buruzko gai espezifikoak 423-474 orrialdetan garatzen dira)

Gazteleraz:

-ATTENBOROUGH, David. (1995): La vida privada de las plantas. Historia natural del comportamiento botánico”. Planeta. Barcelona.320 orr.

-BLANCO, E. et al. (1997): Los bosques ibéricos. Una interpretación geobotánica. Planeta. Barcelona. 572 orr.

-CADIÑANOS, J.A. & MEAZA, G. (1998): Bases para una biogeografía aplicada: criterios y sistemas de valoración de la vegetación. Geoforma ediciones. Logroño.144 orr.

-FERRERAS, C & AROZENA, M.E. (1987): Guía física de España. 2. Los bosques. Alianza editorial. Madrid. 394 orr.

-FERRERAS, C. & FIDALGO C. (1991): Biogeografía y Edafogeografía. Ed. Síntesis. Madrid. 262 orr.

-FIDALGO HIJANO, G. (1988): Metodología Fitoclimática. Universidad Autónoma de Madrid. Madrid. 123 orr.

-GONZALEZ BERNALDEZ, F. (1981): Ecología y Paisaje. H.Blume ediciones. Madrid. 249 orr.

-HUETZ DE LEMPS, A. (1970): La vegetación de la Tierra. Akal editor. Madrid. 263 orr.

-LACOSTE, A. & SALANON, R. (1973): Biogeografía. Oikos Tau. Barcelona. 271 orr.

-MARTONNE, E. DE (1975): Tratado de Geografía Física. Tomo III: Biogeografía. Ed. Juventud. Barcelona.528 orr.

-MEAZA, G. et al. (2000): Metodología y práctica de la Biogeografía. Ed. Serbal. Barcelona. 392 orr.

-MÜLLER, P.(1979): Introducción a la Zoogeografía. Blume Ecología, Nº 4. Barcelona. 232 orr.

-OZENDA, P. (1982): Los vegetales en la Biosfera. Doin. Paris. 431 orr.

-RUBIO RECIO, J.M. (1989): Biogeografía. Paisajes vegetales y vida animal. Síntesis. Madrid. 169 orr.

-SANCHIS, E.; FOS, M. & BORDÓN, Y. (2004) : Biogeografía. Universidad Politécnica de Valencia. Valencia. 170 orr.

-WALTER, H. (1994): Zonas de vegetación y clima. Breve exposición desde el punto de vista causal y global. Omega. Barcelona. 245 orr.

Euskal Herriko Biogeografia Liburuak

-AIZPURU, I.; CATALAN, P. & GARÍN, F. (1990): Euskal Herriko Zuhaitz eta zuhaizken Gidaliburua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz. 477 orr.

-ASEGINOLAZA, C. et al. (1991): Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Landaretzaren mapak. 1:25.000 eskalakoak. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

-ASEGINOLAZA, C. et al. (1988): Euskadiko Komunitate Autonomoaren Landaredia. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz. 361 orr.

-MEAZA, G. et al. (1997): Euskal Herriko Geografia. Lurra, Landaredia eta Fauna (Ingurune Biotiko Naturala). Ostoa-Etor. Lasarte-Oria. 208 orr.

-SARRIEGI ETXEZARRETA, M. (1991): “Basogintza Goierrin XVIII-XX Mndeetan, harizti, pagadi eta sail zuhaitzgabetuetatik gaurko pinudietara”. I Gerriko Idazlan-Sariketa. Goierriko Euskal Eskola. 19-71 orr. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

Gazteleraz:

- ARAGÓN, A. (2001): El bosque guipuzcoano en la Edad Moderna : aprovechamiento, ordenamiento legal y conflictividad. Sociedad de Ciencias Aranzadi. Donostia. 281 orr.

-DENDALETCHE, C. (1973): Guide du naturalista dans les pyrenées occidentales. Delachaux et Niestlé.Neuchatel.

-GUINEA, E. (1949):Vizcaya y su paisaje vegetal. Diputación Foral de Vizcaya. Bilbao. 432 orr.

-NAFARROAKO GOBERNUA: Los bosques en Navarra. Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila.

-SOCIEDAD DE CIENCIAS ARANZADI (1980): Estudio ecológico y económico de las repoblaciones de coníferas exóticas en el País Vasco. Caja Laboral Popular. Mondragón.3 Bol, 1648 orr.

Oinarrizko Landare Gidaliburuak eta gako-liburuak

-BONIER, G. & LAYENS, G. DE (1993): Claves para la determinación de plantas vasculares. Omega. Barcelona. 411 orr.

-FLORA IBÉRICA (1986-1996): Flora Ibérica. Plantas vasculares de la Península Ibérica e Islas Baleares. CSIC. Madrid. 6 Bol.

-GREY WILSON, C. (1980): Guía de las flores alpinas de Europa. Omega. Barcelona 382 orr.

-POLUNIN. O. & SMYTHIES, B.E. (1981): Guía de campo de las flores de España, Portugal y Sudoeste de Francia. Omega. Barcelona.549 orr.

-POLUNIN. O. (1991): Guía de campo de las Flores de Europa. Omega. Barcelona. 796 orr.

-SCHAUER, TH & GASPARI, C. (1980): Guía de las flores de Europa. Omega. Barcelona. 416 orr.

-TÚTIN, T.G. el al. (1964-1980): Flora europaea. Cambrich University Press. Cambridge. 5 bol.

Euskal Herriko Landare liburuak

-AIZPURU, I. et al. (1999): Claves ilustradas de la flora del País Vasco y territorios limítrofes. Eusko Jurlaritza. Gasteiz. 831 orr.

-ASEGINOLAZA, C. et al. (1985): Catálogo florístico de Álava, Vizcaya y Guipúzcoa. Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz. 1149 orr.

-ARABAKO NATUR INSTITUTO BOTANIKA SAILA (1990): Arabako Zuhaitz eta zuhaizkak determinatzeko gakoak. ANI. Gasteiz. 70 orr.

-GOBIERNO VASCO. (1996): Vegetación de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz. 361 orr.

Hiztegiak

Euskal hiztegi zehatzak

-ARANTZADI ELKARTEKO TALDE BATEK. (1976): Natur Zientziak Hiztegia. Ed. Franciscana Aranzazu. Oñate. 483 orr.

-U.Z.E.I.(1986): Biología/1. Landare eta animalien izenak. Elkar. Donostia. 533 orr.

-U.Z.E.I.(1986): Biología/2. Botanika. Elkar. Donostia

Gehiago sakontzeko bibliografia

BRAQUE, R. (1987): Biogeographie des continents. Masson, Paris.
BROWN, J.H. & LOMOLINO, M.V. (1998): Biogeography. Sinauer Associates, Sunderland.
DEMANGEOT, J. (1989): Los medios naturales del globo. Masson.
FERRERAS, C. y FIDALGO, C.E. (1991): Biogeografía y Edafogeografía. Síntesis.
MEAZA, G. (1997) Suelos, vegetación y fauna, en MEAZA, G.; RUIZ URRESTARAZU, E. Geografía de Euskal Herria. Tomo 1, Ed. Ostoa. San Sebastián.
Oinarrizko Fauna Gidaliburuak eta gakoliburuak
-BANG, P. & DAHLSTRÖM, P. (1992): Huellas y señales de los animales de Europa. Omega. Barcelona. 243 orr.
-BALMORÍ, A.; SANZ, B. & TURÓN, J.V. (2004): Huellas y rastros de los mamíferos ibéricos. Librería Feliz de Azara. Zaragoza. 342 orr.
-BARBADILLO, L.J. (1987): La Guía de INCAFO de los anfibios y reptiles de la Península Ibérica. Islas Baleares y Canarias. INCAFO. Madrid. 694 orr.
-BLANCO, J.C. et al. (1998): Guía de campo de los mamíferos de España. Geoplaneta. Barcelona. 2 Bol.
-BROWN, R. et al. (2003): Guía de identificación. Huellas y señales de las aves de España y de Europa. Omega. Barcelona. 334 orr.
-BRUNO, S. & MAUGERI, S. (1990): Guía de las serpientes de Europa. Omega. Barcelona. 223 orr.
-CARWARDINE, M. (1998): Ballenas, delfines y marsopas. Omega. Barcelona. 255 orr.
-GOMÉZ, F. & DÍAZ J.L. (1991): Guía de los peces continentales de la Península Ibérica. Ed. Penthalon. Madrid. 399 orr.
-HARRISON, C. (1977): Guía de campo de los nidos, huevos y polluelos de las aves de España y Europa. Omega. Barcelona. 482 orr.
-MULLARNEY, K. et al. (1999): Guía de aves. La guía de campo deanes de España y de Europa. Omega. Barcelona. 393 orr.
-REICHHOLF, J. (1990): Mamíferos. Blume. Barcelona. 287 orr.
-SÁEZ-ROYUELA, R. (1990): La Guía de INCAFO de las aves de la Península Ibérica y Baleares. INCAFO. Madrid. 694 orr.
-TEROFAL, F. (1991): Peces de agua dulce. Blume. Barcelona. 286.

Aldizkariak

Boletín de la AGE: Revista nacional y semestral de Geografía. Asociación de Geógrafos Españoles.Madrid (España).
Diversity and Distributions: Revista internacional y semestral de Ecología y Biogeografía. Matieland 7602 (Sudafrica).
Ecology: Revista internacional y semestral de Ecología. Washington, DC 20036 (Estados Unidos).
Ecosistemas: Revista nacional de ecología. Asociación Española de Ecología Terrestre. Madrid.
Global Ecology and Biogeography: Publicación internacional y bimensual de Biogeografía. Otawa. Canada.
Journal of Biogeography: Revista internacional y mensual de Biogeografía. University of Oxford (Reino Unido)
Munibe: Revista nacional y semestral de Ecología, Botánica y Zoología. Sociedad de Ciencias Aranzadi (País Vasco)

Web helbideak

http://www.theecologist.net/files/docshtm/index.asp
http://www.historianatural.net/
http://www.revistaecosistemas.net/
http://www.um.es/eubacteria/Eubacteria.html
http://www.infoecologia.com/
http://waste.ideal.es/Indice.html
http://www.ladyverd.com/
http://www.quercus.es/
http://www.ambiente-ecologico.com/ediciones/2004/088_01.2004/088_Principal.php3
http://www.ciens.ula.ve/~cires/recol-frontispiece.html
http://www.aeet.org/
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-387/es/
http://www.marm.es/

TaldeakToggle Navigation

46 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala