XSLaren edukia

Hiri Plangintza25550

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25550

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hiri Plangintza Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Graduko 3. mailako nahitaezko irakasgai bat da, 6 kredituko eskola-zama duena. Lurralde Antolakuntza izeneko moduluaren barruan dago. Beraz, ikasitakoa baliagarria izango da hiri-paisaien irakurketa on bat egiteko eta udal mailan egiten den lurralde antolamendua ulertzeko. Bigarren lauhilekoan ematen da. Ez ditu aurrebaldintzarik eskatzen.



Hiri-antolamenduaren analisia, bai printzipio teorikoen baita aplikazio praktikoaren ikuspuntutik, arlo horretan ikaslearen balizko lana lortzeko aukerari begiratuz. Ikaslea ezagutza metodologikoak, teorikoak eta instrumentalak aplikatzeko gai izan behar da, lurraldeko auziak aztertzeko eta interpretatzeko. Ikaslea lurraldean eta bere kudeaketan jarduteko eta parte hartzeko gai izan behar da, geografiaren formakuntzaren izaera aplikatua eta esperimentala sendotuz.

Helburuak:



1. Hirigintza eta hiri plangintzarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak eta Geografiak duen rola hiri-guneen ikasketan ulertzea.

2. Hiriak eta hiri plangintzaren bilakaera ezagutzea.

3. Gaurko hiri plangintzaren hierarkizazioa eta administrazio-mailen arteko lankidetza eta kooperazioaren beharra ulertzea.

4. Hirigintzako araudiak eta haien administrazio izapidea ezagutzea.

4. Indarrean dagoen araudietan, hiri plangintzaren prozesuak eta teknikak ikastea.

5. Ikasleei Hiri Plangintza Estrategikoaren garrantziaz ohartaraztea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

- Lurralde Antolakuntzaren arloko lan-prozedurak, izapidetze-moduak, eskumenak eta legedia, eta araudiak ezagutzea, baita administrazio mailen hierarkizazioa ere: hirigintzako planteamendua, sektorekako plangintza, espazioen babesa, natur arriskuen prebentzioa eta lurraldearen garapena edozein eremutan. (M02CM03 gaitasuna)

- Geografiako ezagutzak lurraldearen eta paisaiaren analisira eta diagnostikora aplikatzea. (M02CM04 gaitasuna)

- Lurraldearen harrera-gaitasuna estimatzea, eta erabilerak eta jarduerak antolatzeko eta kokatzeko proposamenak egitea. (M02CM05 gaitasuna).

- Lurraldeko zeharkako informazioa lotzea eta laburbiltzea. (M02CM06 gaitasuna)

- Alternatibak eta proposamenak aukeratzea, proposatzea eta eraikitzea, lurraldearen indarguneak aprobetxatzeko eta ahulguneak arintzeko. (M02CM07 gaitasuna)





ZEHARKAKO GAITASUNA:

Irakasgaian "problemak ebazpena" deritzon zeharkako gaitasuna ere landuko da 1. mailako domeinu maila lortzeko asmoz. Beraz, ikaslea, irakasgaia egin ondoren, gai izan beharko da, " ikasitako metodoak erabiliz, arazoak identifikatzeko eta aztertzeko, konponbide-alternatibak sortzeko helburuarekin".



IKASTEAREN EMAITZAK:

- Garai historikoko plangintza plano batean desberdintzea.

- Hiri-plangintzaren garrantzia ulertzea hiria eraikitzerakoan.

- EAEn dauden Hirigintzako araudiak eta haien administrazio esapidea ezagutzea.

- Hirigintzako aztergaia, terminologia, metodoak eta teknikak ezagutzea.

- Plangintza estrategikoko mota desberdinetako planak egiteko prozedura eta metodologia ezagutzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. BLOKEA: HIRI-PLANGINTZAREN ISTORIOA

1. GAIA. HIRI-PLANGINTZARI SARRERA

2. GAIA. INDUSTRIA-IRAULTZA ETA HIRI-IRAULTZA

3. GAIA. XIX. ETA XX. MENDEEN ARTEKO IGAROTZE-HIRIGINTZA

4. GAIA. HIRI FUNTZIONALA

5. GAIA. HIRI POSTMODERNOA



II. BLOKEA: HIRI-PLANGINTZA GAUR EGUN

6. GAIA. HIRI-PLANGINTZA FUNTZIO PUBLIKO BEZALA SAGARATZEA

7. GAIA. EUSKADIKO HIRIGINTZAREN EREDUA

8. GAIA. HIRIGINTZAREN HIERARKIZAZIOA ETA PLANEN IZAPIDETZEA

9. GAIA. ANTOLAMENDU URBANISTIKOA

10. GAIA. EGIKARITZE URBANISTIKOA





MetodologiaToggle Navigation

Jarduera presentzialak: Irakasleak eskola teorikoak eta gelako praktikak emango ditu proposatutako helburuak lortzeko. Ordu hauetan teoriaren azalpena eta jarduera praktikoak tartekatuko dira. Ikasgai honetan Landa Praktika bat ere egiten da, 6 ordutako iraupena duena.



Jarduera ez presentzialak: Honen helburua ikasleek programaren edukiak eta konpetentziak bereganatzea da. Horretarako, bi lan egin behar ditu ikasleak, bat banaka eta beste bat modu kooperatiboan, programaren eduki teorikoak praktikan ipintzeko. Tutorepeko lanetan datza eta atalez atal entregatu beharko dira egelan agertzen diren datetan eta irakaslearen zuzenketen eta gomendioen ondoren, hobekuntzak egin ditzake ikasleak.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA

Ebaluazio jarraitua hautatzen dutenak, hurrengo moduan ebaluatuak izango dira: lan guztiek notaren %50 balioko dute. Gainerako %50 ebaluatuko da proba idatzi baten bitartez. Azterketa horrek test galderak, garatzeko galderak, definizioak, planoen iruzkinak edo ariketak barne eduki ditzake. Ebaluazio jarraituan, eskatutako lan guztiak entregatu behar dira, entrega egunak errespetatuz. Atzerapenarekin ematen diren praktikak penalizazioa izango dute.

Irakasgaia gainditzeko, guztira, hamarretatik bost puntu atera behar dira eta atal guztietan gutxienez hamar puntutik lau atera behar dira batez besteko nota kalkulatzeko.



EBALUAZIO EZ-JARRAITUA

Hala ere, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Kasu honetan azterketa ebaluazio jarraituan egindakoaren desberdina izango da, praktiken eta lanen bidez lortutako gaitasunak neurtzeko asmoz. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoaren hasieratik (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 8. artikulua).



UNEKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Bai ebaluazio jarraituan bai ebaluazio finalean, ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta "Aurkezteke" jarriko zaio.



COVID-19 EGOERA

Ebaluazio jarraitua modu presentzialean egiteko aukerarik ez balego, eGelak eskaintzen dituen tresnen bitartez burutuko litzateke. Online proba ezberdinen ezaugarriak aldez aurretik argitaratuko dira eGelaren bidez.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA

Ezohiko deialdian ikasgaia gainditzeko eskatzen diren frogak, ohiko deialdian aurkeztu behar direnen parekoak dira. Urtarrileko deialdian ikasgaiaren parte bakarra aprobatuta izanez gero, parte horren nota ekainerako gordeko da; kasu honetan, 2. deialdian suspenditutako partea (azterketa ala praktikak) burutu/entregatu beharko du ikasleak. Urtarrileko deialdian gainditutako partearen nota gordeko diogu ikasleari ekaineko deialdirako. Hau da, urtarrilean alde praktikoa gainditu baina azterketa suspenditu badu, ekainean azterketa bakarrik errepikatu beharko du. Dena den, lehen deialdian ikasgaia suspenditu duen ikasleak lan praktikoetan edo azterketan lortutako emaitzak gorde nahi ez baditu, 2. deialdiko azterketa data baino 7 egun lehenago, idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioei uko egiten diola eta irakasgaiari dagokion notaren %100 balioko duen azken proba bat egin nahi duela.



EBALUAZIO EZ-JARRAITUA

Ikasleak notaren 10 punturen gainean azterketa egiteko eskubidea edukiko du, baina kasu honetan azterketa ebaluazio jarraituan egindakoaren desberdina izango da, praktiken eta lanen bidez lortutako gaitasunak neurtzeko asmoz.



UNEKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta "Aurkezteke" jarriko zaio.



COVID-19 EGOERA

Ebaluazio jarraitua modu presentzialean egiteko aukerarik ez balego, eGelak eskaintzen dituen tresnen bitartez burutuko litzateke. Online proba ezberdinen ezaugarriak aldez aurretik argitaratuko dira eGelaren bidez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Agencia Estatal Boletín Oficial del Estado (2023). Código de Urbanismo del País Vasco (Selección y ordenación: Ángel Mª Marinero Peral). https://www.boe.es/biblioteca_juridica/codigos/codigo.php?id=74&modo=2¬a=1
Eusko Jaurlaritza (2023). Udalplan 2022 [linean]. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila. https://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-udalplan/eu/aa33aWAR/interfacesJSP/index.jsp?lang=eu
Egelaren bidez ikasleen eskura jarritako nahitaezko irakurketak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Benevolo, Leonardo (1993). La ciudad europea (La construcción de Europa). Barcelona: Crítica.

Bonet Correa, Antonio (1995). Las claves del urbanismo. Barcelona: Planeta.

Cano Forrat, Juan (2003). Introducción a la historia del Urbanismo. Valencia: Universidad Politécnica de Valencia.

Choay, Françoise (1970). Urbanismo. Utopías y Realidades. Barcelona: Ed. Lumen.

Delfante, Charles (2006). Gran Historia de la Ciudad. De Mesopotamia a Estados Unidos [versión castellana de Angel Isac; ed. original, 1997]. Madrid: Abada.

Esteban i Noguera, Juli (2011). La ordenación urbanística conceptos, herramientas y prácticas. Barcelona: Iniciativa Digital Politécnica.

Fernández de Betoño, Unai (2014). Hirigintzaren oinarriak. Bilbao: UPV/EHU.

Fernández Güell, José Miguel (2006). Planificación estratégica de ciudades: nuevos instrumentos y procesos (2ª Ed.). Barcelona: Editorial Reverté.

Gravagnuolo, Benedetto (1998). Historia del Urbanismo en Europa 1750-1960 [trad., Juan Calatrava; ed. original, 1991]. Madrid: Akal.

Lois González, Rubén Camilo, González Pérez, Jesús Manuel y Escudero Gómez, Luis Alfonso (2012). Los espacios urbanos. El estudio geográfico de la ciudad y la urbanización. Madrid: Biblioteca Nueva.

Martín Ramos, Ángel y Esteban i Noguera, Juli (2010). El efecto Cerdà: ensanches mayores y menores. Barcelona: Escola Tècnica Superior d'Arquitectura de Barcelona.

Moya, Luis (Ed.) (1994). La práctica del planeamiento urbanístico. Espacios y Sociedades. Madrid: Síntesis.

Morris, A. E. J. (2010). Hiri-formaren historia. Industria Iraultza arte. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Müller, Werner, & Vogel, Gunther (2005). Arkitektura Atlasa 1. Gai orokorrak Mesopotamiatik Bizantziora. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Müller, Werner, & Vogel, Gunther (2007). Arkitektura Atlasa 2. Erromanikotik gaur egunera. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Sanz Cebrián, Ricardo (coord.) (2007). Comentarios a la Ley del Suelo y Urbanismo del País Vasco. Bilbao: Gomylex.

Solà-Morales I Rubió, Manuel (2008). Hiri-hazkunde motak. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Terán, Fernando de (1982). El problema urbano. Barcelona: Salvat.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Amendola, Giandomenico (2000). La Ciudad Postmoderna. Madrid: Celeste.
Agirreazkuenaga, Iñaki (2011). El modelo de ordenación territorial, urbanismo y vivienda vasco: aplicación práctica. Oñati: Instituto Vasco de Administración Pública.
Ávila Orive, José Luis (1998). El suelo como elemento ambiental. Bilbao: Universidad de Deusto.
Bertrand, Michel Jean (1984). Casa, barrio, ciudad. Arquitectura del hábitat urbano. Barcelona: Gustavo Gili.
Borja, Jordi y Castells, Manuel (1997). Local y global: la gestión de las ciudades en la era de la información. Madrid: Taurus.
Capel Saez, Horacio (1975). Capitalismo y morfología urbana en España. Barcelona: Los libros de la frontera.
Castells, Manuel y Hall, Peter (2001). Tecnópolis del mundo. La formación de los complejos industriales del siglo XXI. Madrid: Alianza Editorial.
de las Rivas Sanz, José Luis y Muzio, Giovanni (1994). El planeamiento urbano en la Europa Comunitaria. Valladolid: Universidad de Valladolid.
Estébanez, José (1989). Las ciudades: morfología y estructura. Madrid: Síntesis.
Estévez Goytre, Ricardo (1999). Manual de derecho urbanístico: tras la ley 6/1998, de 13 de abril, sobre régimen del suelo y valoraciones: doctrina, legislación y jurisprudencia. Granada: Comares.
Ferrer Regales, Manuel (1992). Los sistemas urbanos. Madrid: Síntesis.
Hall, Peter (1996). Ciudades del mañana: Historia del urbanismo en el siglo XX. Barcelona: Ediciones del Serbal.
Hernando, Agustín (1983). Hacia un mundo de ciudades. El proceso de urbanización. Madrid: Cincel.
Mausbach, Hans (1985). Introducción al urbanismo: un análisis de los fundamentos de la planificación actual [versión española de Antonio Munné y Carlos Spieler]. México: Gili.
Pujadas, Romé y Font, Jaume (1998). Ordenación y planificación territorial. Espacios y Sociedades, Serie Mayor, 8. Barcelona: Síntesis.
Vinuesa, Julio y Vidal, María Jesús (1991). Los procesos de urbanización. Madrid: Síntesis.

Aldizkariak

ACE. Architecture, City and Environment: http://www-cpsv.upc.es/ace/
Ciudad y Territorio. Estudios Territoriales: http://www.fomento.gob.es/MFOM/LANG_CASTELLANO/DIRECCIONES_GENERALES/SUELO_URB/CIUDAD_TERRITORIO/
Ciudades. Revista del Instituto de Urbanística de la Universidad de Valladolid: http://www3.uva.es/iuu
Cuadernos de Investigación Urbanística: http://www.aq.upm.es/Departamentos/Urbanismo/publicaciones/ciur.html
Eure: http://www.scielo.cl/eure.htm
Perspectivas urbanas: http://www.etsav.upc.es/urbpersp
Práctica Urbanística: http://practicaurbanistica.laley.es
Proyecto y Ciudad: http://www.proyectoyciudad.es/
Revista urbana: http://www2.scielo.org.ve/scielo.php?script=sci_issuetoc&pid=0798-052320020001&lng=es&nrm=is
URBAN. Revista del Departamento de Urbanística y Ordenación del Territorio: http://www.aq.upm.es/Departamentos/Urbanismo/publicaciones/urban.html

Web helbideak

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila: https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-medio-ambiente-politica-territorial/inicio/
Urban Atlas: http://www.eea.europa.eu/data-and-maps/data/urban-atlas
Globalization and World Cities Research Network: http://www.lboro.ac.uk/gawc/
Ministerio de vivienda: http://www.mviv.es/es/index.php?option=com_content&task=view&id=51&Itemid=83
SIOSE: http://www.siose.es/
SIU: http://www.fomento.gob.es/MFOM/LANG_CASTELLANO/DIRECCIONES_GENERALES/ARQ_VIVIENDA/SUELO_Y_POLITICAS/SIU/
Udalmap: http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-udalmap/es/contenidos/informacion/udalmap/es_udalmap/udalmap.html
Udalplan: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-udalplan/eu/aa33aWAR/interfacesJSP/index.jsp
UN-HABITAT: http://unhabitat.org/
World Bank Urban Development: http://www.worldbank.org/en/topic/urbandevelopment
World urbanization prospect: http://esa.un.org/unpd/wup/

TaldeakToggle Navigation

01-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - . (1)
  • ANEJO 0.08 - . (2)

01-31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - . (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - . (1)
  • ANEJO 0.08 - . (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - . (1)