XSLaren edukia

Irakasleak

Miren Vadillo Eguino

Ezagutza arloa
Artearen Historia
Saila
Artearen eta Musikaren Historia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
miren.vadillo@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko lizentziaduna eta doktorea (2019), 2014tik Artearen Historia eta Musika Saileko irakasle izanez egiten du lan. Bere irakaskuntza Artearen Historia Graduan eta Bizkaiko Esperientzia geletan garatzen du, besteak beste “Arteen Hizkuntzarako Sarrera”, “Museologia eta Museografia” edo “Artearen Teoria”, ikasgaiak emanez. Gaur egun UPV/EHUko “GizaArtea” ikerketa taldeko kidea da eta Letren Fakultateko hainbat hezkuntza berrikuntzarako proiektutan parte hartzen du.

Bere ikerketa ildo nagusia Euskal Arte garaikidea da eta zehazki, hirogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan kudeaketa mekanismo, sustapenerako eta zabalpenen eraginak aztertzen ditu. Liburu eta ikerketa artikulu desberdinak argitaratu ditu eta hainbat kongresutan eta jardunaldietan parte hartu du landutako gaiaren gaineko ekarpenak ematen.