XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA RUIZ TORRADO

Ezagutza arloa
Gizarte Antropologia
Saila
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
maria.ruizt@ehu.eus

Maria Ruiz Torrado antropologoa eta doktorea da Ikasketa Feministak eta Generokoetan (UPV/EHU, 2016). Gaur egunean, irakasle dihardu Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean (UPV/EHU).



Historia (UPV/EHU, 2006) zein Gizarte eta Kultur Antropologia (UPV/EHU, 2008) ikasi ondoren, Ikasketa Feministak eta Generokoak unibertsitate-masterra (UPV/EHU, 2010) egin zuen. Gero, doktoregoa egiteari ekin zion, Mari Luz Estebanen zuzendaritzapean, Doktoretza-aurreko Beka (Eusko Jaurlaritza, 2013-2016) batekin. Emaitza Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean (2016) doktore-tesia izan zen; non Arabako, Iruñeko eta Martuteneko kartzelatan itxitako emakumeen bizipenak jorratzen dituen, arreta berezia jarrita espetxealdiko genero-desberdinkeriei eta horiei aurre egiteko emakume atxiloek gauzaturiko erresistentzia-praktikei.



AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da, baita Red GEISPE eta SinRejas ikerketa-sareetakoa ere.