XSLaren edukia

Irakasleak

LUIS MIGUEL UHARTE POZAS

Ezagutza arloa
Gizarte Antropologia
Saila
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
luismiguel.uharte@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte Antropologia Saileko irakaslea. ‘Antropologia Politikoa’ eta ‘Antropologia Ekonomikoa’ ikasgaien arduraduna. Antropologia Graduko koordinatzailea (2013-17).



2 graduondotan klaseak ematen ditu: Gizarte Antropologia Masterrean eta Partaidetza eta Garapen komunitarioa Masterrean. ‘Gizarte, Politika eta Kultura’ Doktoretza Programako kidea da.



‘Parte Hartuz’ Ikerketa Taldeko kidea, ‘EMAN’ Prestakuntza eta Ikerkuntzarako Unitateko (PIU) partaidea eta ‘HEGOA’ Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuko kidea ere da. Parte Hartuz Ikerketa Taldeko ‘Amerika Latinari buruzko ikasketak’ arloko koordinatzailea da.



Gizarte Zientzietan-Ikasketa Latinoamerikarrak Doktorea da eta aditua Amerika Latinako egungo testuinguru politiko eta ekonomikoan.



20 ikerketa proiektu baino gehiagotan parte hartu du honako iker lerroen inguruan: gizarte mugimenduak eta aldaketa gobernuak Amerika Latinan; demokrazia eredu antisistemikoak; partaidetza politikoa, ekonomia solidarioa eta autogestioa, enpresa multinazionalen inpaktoak; garapenari kritika eta post-garapenaren proposamenak; gizarte politikak eta politika publikoak.



6 Ikerketa egonalditan egon da Amerika Latinan (Venezuela, Paraguai, Bolivia, Ekuador eta Kuba) eta Europan (Ingalaterra).



40 argitalpen baino gehiago idatzi du (artikuluak, liburuen kapituluak eta liburuak) eta 25 k