XSLaren edukia

Giza Eskubideak eta Gizarte eta Hezkuntza Politikak26274

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26274

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Giza Eskubideak; Gizarte eta Hezkuntza Politikak ikasgaia, 2. Moduluko ikasgaia da, eta Gizarte Hezkuntza graduko lehen ikasmailako bigarren lauhilabetean gauzatzen da.

Irakasgai honek beste batzuekin batera titulazioaren oinarri deontologikoak jorratzen ditu. Giza Eskubideen eta Gizarte Politiken eta Hezkuntza Legeriaren eta Nazioarteko Ikuspegien gaiak profesionalek esku hartzen duten sistemak arautzen dituen arlo normatiboaren azterketan sakontzen dute, politiketan duten konkrezioa eta lan profesional onaren ardatza. Hori dela eta, Giza Eskubideen inguruko prestakuntzak profil profesionalari beharrezko zeharkako ikuspegia eskaintzen dio.

Era berean, irakasgai honek Hezitzailearen eta Gizarte Hezitzailearen Profil Akademiko-Profesionalari laguntzen dio, hezkuntzaren oinarri teoriko-praktikoa ezagutzera emanez eta haien eginkizun profesionala ulertzeko oinarrizko gakoak eskainiz. Gai honetan lantzen diren gaitasun espezifikoak Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailari esleitzen zaizkion beste ikasgaietako batzuekin osatzen dira, hala nola: Hezkuntzaren Historia (1. modulua), Pedagogia; Hezkuntzaren teoria eta erakundeak (2. modulua), Hezkuntza legeria eta nazioarteko ikuspegia (2. modulua), Komunitatearen garapena (5. modulua) eta Denbora Libreko Pedagogia (6. modulua).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1.Gaitasuna: Giza Eskubideen sorrera, babesa eta sustapena oinarri dituzten printzipioetatik abiatuta hezkuntza argudioak garatzen ditu.

I.E.1- Irakasgaian landutako ezagutza zientifikoak hasnarketa izaerako lan idatzi batetan integratzen ditu.

2. Gaitasuna: Giza Eskubideen urraketarekin edo eta babesarekin lotutako egoerak modu oinarrian eta etikoan konpontzen ditu.

I.E.1- Gizarte hezitzailearen roletik abiatuta, Giza Eskubideen urraketa eta babes egoeren aurrean erantzun oinarrituak eta etikoak garatzen ditu.

3.Gaitasuna: Eskazizun akademikoaren araberako idatzizko dokumentuak eta ahozko komunikazioak prestatzen ditu.

I.E.1- Taldean egindako lanak argi eta koherentziaz komunikatzen ditu gainerako ikaskideen aurrean.

I.E.2- Idatziz modu egokian komunikatzen da APA arauak errespetatuz.

4.Gaitasuna: Ezagutzak eta esperientziak partekatzen diren komunikazio prozesuetan aktiboki parte hartzen du ezagutza globala eta kolektiboa sortzeko.

I.E.1- Giza Eskubideen babesa edo urraketa zalantzan jartzea ahalbidetzen duten zereginak eta galderak ikasgelan konpartitzen ditu

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Giza Eskubideen ibilbide historikoa Giza Eskubideen kontzeptua. Jaiotza eta garapena historian zehar. Giza Eskubideen Belaunaldiak.

2. Giza Eskubideen Hitzarmenak eta Gutunak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, Giza Eskubideen Europako Hitzarmena, Haurren Eskubideen Gutuna.

3. Giza eskubideen babes juridikoa eta gizarte politikak Giza Eskubideen Europako auzitegia. Gizarte politikak eskubideen babeserako (bizitza duinerako eskubidea, elikadura eta osasunerako eskubidea, mugikortasunerako eskubidea, adierazpen askatasuna, ingurumen osasuntsua izateko eskubidea, parte hartzerako eskubidea etab.). Elkarte eta lurraldearteko erakundeak (NBE, Amnistia Internacional, Gurutze Gorria…)

4. Estatuen betebeharrak eta mugak Giza eskubideak bermatzeko betebeharra. Baliabide eta aukeren eskuragarritasunaren inguruko lana. Eskubideen babesa eta promozioa.

5. Hezkuntza eskubide gisa Hezkuntza eskubideak praktikan. Bakearen kulturan eta Giza Eskubideetan oinarritutako hezkuntza. Hezkuntza inklusiboa, genero berdintasuna eta giza eskubideen errespetuan oinarrituta.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai hau aurrera eramateko, metodologia parte-hartzaileaz baliatuko gara, aurre ezagutza eta esperientziak partekatuz, denon artean eraikitako ezagutza lortzeko asmoz. Horretarako, jarduera komunikatzailea eta dialogikotasunaren teoriak aplikatuko ditugu.

Ikasle bakoitzak bere berariazko diskurtsoa eraikiko du ikaskuntza/irakaskuntza prozesu honen bitartez, abiapuntuan zituen ideien aurrean jarriaz diskurtso akademikoa, azterketarako dokumentazioa eta ikasgelako eztabaidak bide izango dituelarik.

Aipatutako oinarri metodologikoak jarraiki, honako estrategia hauek erabiliko ditugu ikaskuntza gauzatu eta ezagutza eraikitzeko:

-Talde aurrean egindako aurkezpenak, analisiak eta elkarrizketak.

-Mintegiak talde txikietan.

-Elkarlana, talde-lana eta banakako lana.

-Eskolak.

Ikasgaia lantzerako orduan hainbat euskarri erabiliko ditugu; hala nola, artikuluak, datu-baseak, liburuak, web-orriak, estekak, bideoak etab.

Azkenik, alderdi praktikoa MDJ disziplinarteko talde-lanaren bitartez gauzatuko dugu besteak beste. Moduluko Disziplinarteko Jarduera hau “Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza” metodologiaren bitartez landuko dugu non etorkizunean lan munduan aurki dezaketen arazo bat planteatuko zaien eta taldeka arazo horri irtenbide edo erantzun bat bilatu behko dioten moduluko irakasgai ezberdinez baliatuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 35
    • TALDE LANA MDJ (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza)

hartuko dira aintzakotzat. Atal bakoitzak ondorengo balioak izango ditu:

1) Ikasleak Moduloko Disziplinarteko Jarduera (MDJ) burutu beharko du moduloko beste irakasgaiekin batera. Lan hau ezinbesteko baldintza izango da irakasgaiaren kalifikazioa lortzeko. MDJ lanari ondorengo ehunekoa dagokio: %15. Arrazoi justifikatuengatik lan hau egin ezin duen ikaslegoak moduluko koordinadorearengana jo behar du eta honek adierazten dion prozedura jarraitu.

2) Idatzizko froga: irakasgaian landutako gaien inguruko froga. Esleitutako ehunekoa ondorengoa da %50.

3)Taldeko lana: Taldean egindako lan kooperatiboaren bidez garatuko da. Esleitutako ehunekoa ondorengoa da: %35.

Oharra: Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da ponderatutako atal guztiak gainditzea.

Ikasleak, justifikatutako arrazoiengatik etengabeko ebaluazioa ezin badu jarraitu, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek irakasgaiko notaren %100 balioko du. Horretarako irakasgaiko irakasleari jakinarazi behar dio eta ebaluaketa jarraituari uko egin beharko dio idatziz kurtsoa hasi eta bederatzigarren astea baino lehen (ikus. Ebaluaketa araudia. 2. Kap, 8.3 art, 2017-03-13). Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura. Proba horrek bi atal izango ditu: Azterketa idatzia %50 eta Lan espezifikoa %50.

Azterketara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.

Deialdiari uko egitea: Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatziz eta azterketetarako zehaztutako epe ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.





Plagioa:

Ezin da beste norbaitek egindako lana, edo horren kopia edo imitazioa, norberarena izango balitz bezala aurkeztu. Ikasleak aipuak egiteko arauak ezagutu eta erabili beharko ditu. Plagioaren susmoak txostena ez onartzea suposa dezake, eta beraz, irakasgaia ez gainditzea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdia:

Ohiko deialdian irakasgaia gainditu ez duten ikasleek, edozein izanik aukeratutako ebaluazio sistema mota, ez-ohiko deialdira aurkezteko eskubidea izango du (9.Art. Kudeaketa Araudia).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

MODULUAREN ETA IRAKASGAIAREN GIDA

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-ABRISKETA,J.(2004) Derechos humanos y acción humanitaria. Donostia, Alberdania.



-CAMPS, V. (2007). Educar para la ciudadanía. Sevilla, Fundación ECOEM.



-COMPASS (2005). Un manual de Educación en los Derechos Humanos con jóvenes. Versión española. Murcia.

Publicaciones del Consejo de Europa.



-MARTÍNEZ DE BRINGAS, A. (2006) Giza eskubideen hezkuntzaren teoria y praktika.Donostia,Alberdania.



-PÉREZ SERRANO, G. (2005). Derechos humanos y educación social. Rev. de Educación, núm. 336, p. 19-39.



-RODRIGUEZ, F.(2011) Nacionalismo y Educación. Madrid, Delta.



-ROUSSEAU, J.J.(2013)Gizakien arteko ezberdintasunaz.Madrid, Delta.



-SÁEZ, J. (2007). Pedagogía Social. Madrid, Pearson.



-VALIÑO, V. (2010) Defender y repensar los derechos sociales en tiempos de crisis. Barcelona.Observatori Desc.--



-VASAK,K.(1977) La larga lucha por los derechos humanos. El correo de la Unesco.pp. 29-32.



-ZIZEK, S. (2005) Contra los derechos humanos, New Left Review, nº 34 (edición en castellano,SEP/OCT)



Gehiago sakontzeko bibliografia

--BOBBIO,N.(1991) El tiempo de los derechos. Madrid. Sistema.
- CEAR-Euskadi (2009): Persecución por motivos de género y derecho de asilo: del contexto global al compromiso local.
El sistema de asilo español frente a la violación de los derechos humanos de las mujeres y de lesbianas, gays, bisexuales
y transexuales. Comisión de Ayuda al Refugiado en Euskadi, Bilbao.
- CEAR-Euskadi (2012): Contra el despojo. Capitalismo, degradación ambiental y desplazamiento forzado. Comisión de
Ayuda al Refugiado en Euskadi, Bilbao.
- Flecha, Ramón (2001) "Racismo moderno y postmoderno en Europa: enfoque dialógico y pedagogías antirracistas"
Reis, 94/01 pp.79-103.
- Glanc, Pablo (2011) "Aborto, Derechos Humanos y políticas públicas en materia criminal". La revista del CCC [en línea].
Septiembre / Diciembre 2011, n° 13.
-MARTÍNEZ DE BRINGAS, A. (2006) Teoría y práctica de la educación en derechos humanos. Donostia, Alberdania.
-Maquieira, Virginia (ed.) (2006) Mujeres, globalización y derechos humanos. Catédra: Colección Feminismos.
-NAVARRO, V.(2002) Bienestar Insuficiente, Democracia Incompleta.Barcelona.Anagrama.
-NAYA.L.M (2003). La educación para el desarrollo en un mundo globalizado. Donostia. Erein.
-PÉREZ SERRANO, G. (2005). Derechos humanos y educación social. Rev. de Educación, núm. 336, p. 19-39.
-ROUSSEAU, J.J.(2013)Discurso sobre el origen de la desigualdad entre los hombres.Madrid, Delta.
-VASAK,K.(1977) La larga lucha por los derechos humanos. El correo de la Unesco.pp. 29-32.
-ZIZEK, S. (2005) Contra los derechos humanos, New Left Review, nº 34 (edición en castellano,SEP/OCT)

Web helbideak

- UEUko liburutegi digitala:
http://www.buruxkak.eus/
-http://www.amnistiacatalunya.org/edu//es/material.html
-http://www.derechos.net/edu/
- CUADERNOS DE DERECHOS HUMANOS DE DEUSTO: http://www.deusto-publicaciones.es/deusto/index.php/es/cddh-es
- Instituto de Derechos Humanos Bartolomé de las Casas:
- http://www.uc3m.es/portal/page/portal/instituto_derechos_humanos/instituto
- Human rights overview (perspectiva general de los derechos humanos) http://wwwhrweb.org/legla/undocs.html
- Las Naciones Unidas. http://www.un.org
- ONU Declaración de los Derechos Humanos Universales. www.un.org/spanish/aboutun/hrights.htm
- Sin permiso http://www.sinpermiso.info
. ONU Declaración de los Derechos Humanos Universales.www.un.org/spanish/aboutun/hrights.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARTETXE SANCHEZ, KARMELE
  • BILBAO URQUIDI, SAIOA
  • EZKURDIA ARTEAGA, GURUTZE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

08:30-11:00 (1)

29-31

08:30-10:30 (2)

30-30

08:30-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

11:30-13:00 (1)

29-31

11:00-13:00 (2)

30-30

11:30-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S01G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

08:30-11:00 (1)

29-31

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

11:30-13:00 (1)

29-31

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-28

09:00-10:30 (1)

29-31

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S17G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S17G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)