XSLaren edukia

Gizarteratze eta Baztertze Prozesuak26283

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26283

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Inklusio eta Baztertze Prozesuak irakasgaiak hezkuntza prozesu (formal eta ez formalak) deberdinen gaineko gogoeta kokatzen du eraldaketa ekonomikoek(berregituraketa ekonomikoa eta globalizazioa) ekarritako gizarte desberdintasunen modu berrien baitan, eta bai egungo gizarte aurreratuen Ongizate Estatuetan ere. Hala, inklusio eta bazterketa social, desberdintasuna, pobrezia, marjinazioa… bezalako kontzeptuetan teorikoki zein metodologikoki sakontzeaz gain, egungo gizarte bazterketa prozesuak aztertuak izango dira ere. Halaber, erreparatuko zaie generoaren ikuskera aintzat hartzen duten estrategia politiko zein soziohezitzaileei baztertuak izan diren kolektiboak gizarteratu ahal izateko. Irakasgaia "Hezkuntza Prozesuen Oinarriak" izeneko III. Moduluaren atal bat da, Gizarte Hezkuntza graduaren bigarren mailako lehenengo lauhilekoan eskaintzen dena. Modulu horren helburua honakoa da: ikasleak hurbiltzea hezkuntza prozesuen konplexutasunera, bai arlo formalean zein ez formalean, aniztasunatik eta diziplinartekotasunatik abiatuta. Hartara, irakasgaiak eskaintzen duen marko teorikoak agerian uzten ditu desberdintasun egoerak eta, aldi berean, bilatzen ditu sare sozial kohesionatuagoak eta integratuagoak eraikitzen dituen ikuspegiak, beti ere giza garapenarekin konprometituak daudenak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaian garatzen diren titulazioaren gaitasunak honakoak dira:

G1- Ikasleek ezagutu eta ulertu ditzaten eskuhartze soziohezitzailearen oinarri teorikoak zein haien lanbide jardunaren eremukoak (psikologikoak, soziologikoak eta pedagogikoak), eta bai prozesu horiek sustengatzen dituzten legedia eta hezkuntza- gizarte- eta kultura-politikak ere.

G2- Ikasleek jakin dezaten, pertzibitutako beharrizanei erantzuten dieten planak, proiektuak eta programa soziohezitzaileak diseinatzen, garatzen eta ebaluatzen, arreta berezia eskainiz arrisku edota bazterketa egoeretan egon daitezkeen taldeei zein profesionalek beraiek dituzten laguntza eta prestakuntza beharrizanei.

G3- Ikasleek erakutsi ditzaten gizarte errealitatea eta eskuhartze soziohezitzailaren eremu desberdinak analisatzeko eta ebaluatzeko gaitasunak, lanbidearen gaiei buruzko gogoetak barnebiltzen dituzten epaiak plazaratzeko asmotan.

G4- Ikasleek erakutsi dezaten ikerketa desberdinen informazioa interpretatzeko gai direla, baita jakin dezaten gizarte- eta hezkuntza-arazoei irtenbideak eskaintzen dituzten egintza soziohezitzailearekin zerikusia daukaten berrikuntza prozesuak diseinatzen eta garatzen ere.

Aintzat harturik irakasgai honen ekarpena titulazioaren eta moduluaren gaitasunetara, ikasleengandik espero diren Ikasketa Emaitzak honakoak dira:

IE1 Ulertzea gizarte bazterketa prozesuen eta garatzen diren testuinguru ekonomikoaren, politikoaren eta sozialaren arteko erlazioa. Aztertzea kritikoki eskuhartze soziohezitzaileari eragiten dizkioten gaur egungo gizarteen auziek, hartara ezagutza soziologikoa erabiliz.

IE2 Identifikatzea zaurgarritasun- eta gizarte bazterketa -egoeran dauden talde sozialek hautematen dituzten beharrizan soziohezitzaileak .

IE3 Baloratzea eskuhartze soziohezitzaileen programen diseinuan eragiten dituzten irizpideak eta egintzak.

IE4 Ulertzea genero ikuskerak daukan garrantzia bai irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan bai eskuhartze soziohezitzaileen programen diseinuan.

IE5 Modu egokian erabiltzea errealitatearen behaketa eta erregistro teknikak; modu egokian egitea eskuratutako datuen interpretazioa eta analisia; datu horiei buruzko gogoeta kritikoa egitea; analisi eta ondorioen txosten zuzena burutzea. IE6 Informazioa, ideiak, argumentuak, arazoak eta irtenbideak modu egokian igort

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. BERREGITURATZE EKONOMIKOA, GLOBALIZAZIOA ETA ONGIZATE ESTATUAREN KRISIAREN EGOERA 2. GIZARTE DESBERDINTASUNAK: KONTZEPTUA, EREMUAK ETA MOTAK. PARADIGMA TEORIKOAK

3. POBREZIA, MARJINAZIOA, GIZARTE-BAZTERKETA ETA GIZARTE-INKLUSIOA

4. GIZARTE-BAZTERKETA ETA GIZARTE-INKLUSIOA: PARADIGMA TEORIKOAK

5. BAZTERTUAK DAUDEN KOLEKTIBOEN GIZARTE INKLUSIORAKO POLITIK

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia ikasteko metodologiaren oinarria mintegietan parte hartzea da, testuen ikus-entzunezko materialei buruzko eztabaidaren eta hausnarketaren bidez, baita eskola magistraletan eta irakasgaiari dagozkion ingurune birtualetan parte hartzea ere. Metodologia honen helburua ikasleek esparru kontzeptual egituratua eta erlazionatua lortzea da, baita kontzeptuak eta prozesuak sortzen diren gizarte, ekonomia eta politika testuinguruak hautemateko gai izatea ere. Modu horretan, irakasgaiari dagozkion gaiei buruz hausnartzeko eta ahoz eta idatziz eztabaidatzeko gaitasunak eskuratuko dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15
    • AIM (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazio sistema erabiliko da, proba eta jardun multzo batean oinarritua, ikasle bakoitzaren aurrerapena baloratu ahal izateko, prestakuntza denboraldian zehar. Irakasgaiaren ebaluazioak honako egitura hau izango du:

Ikasgaiaren etengabeko ebaluazioa honako modu honetan egituratzen da: MDJri(disziplinarteko moduluko lana taldean burutu beharrekoa) emaitzaren %15a dagokio, eta ikasgaiari %85a . Azken horretan azkeneko frogan lortutako emaitzari dagokio %55a eta gainerako %30a ikasturtean zehar egin beharreko 3 aurkezpenei dagokie ( %10a lehenego mintegian aurkeztutakoari, %10a bigarren mintegian aurkeztutakoari eta azkeneko %10a hirugarren mintegian egindakoari) taldean egindakoak irakasgairako. Aurkezpen horien ezaugarriak eskoletan azalduko dira.

Azkeneko frogara -idatzizko azterketa- aurkeztu ez izanak ebaluazioren deialdiari uko egitea lekarke eta ikaslea Ez aurkeztu gisa agertuko litzateke.

ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEAZ

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

ETENGABEKO EBALUAZIOAN OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEAZ

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azkeneko ebaluazioaren sisteman ikasketa Emaitzak proba baten bitartez ebaluatuko dira. Proba hori azterketa epe ofizialean burutuko da eta azterketa batez edo gehiagoz zein beste jardun batzuez osatua egon daiteke.

Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (Graduko Titulazio ofizialeko ikasleen ebaluaziorako arautegia.

UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan adademikoak egitean eta aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, ignoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazi akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa ez ohiko deialdian azken ebaluazio baten bitartez burutuko da. Etengabeko ebaluazioan ibilitako ikasleriari talde lanetan eta moduluko lanean eskuratutako emaitzak matenduko zaizkio, beti ere ezarritako gutxienekotik gorako emaitzak badira.

Ebaluazio-sistemak azken ebaluazioko baldintza berberak izango ditu, eta azterketa-aldi ofizialean aurkeztuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Moodle plataforman eskainitako aurkezpenak, irakurgaiak, liburu atalak eta txostenak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Castel, Robert (1997): La metamorfosis de la cuestión social. Una crónica del salariado. Barcelona: Paidós Esping-Andersen, Gøsta (2000): Fundamentos sociales de las economías postindustriales. Barcelona: Ariel. López-Aranguren, Eduardo (2005): Problemas sociales.desigualdad, pobreza, exclusión social. Madrid: Biblioteca Nueva. Maruani, Margaret, Rogerat, Chantal, Torns, Teresa (dirs.) (2000): Las nuevas fronteras de la desigualdad. Hombres ymujeres en el mercado de trabajo. Barcelona: Icaria.

Narayan, Deepa; Patel, Raj; Schaff, Kai; Rademacher, Anne; Koch-Schulte, Sarah (2000): La voz de los pobres. ¿Hay alguien que nos escuche? Madrid: Mundi-Prensa.

Sartu (2010). Pobrezia, bazterketa eta gizarteratzea eta ahulezia. En: Tendencias sociales e inclusión social/ Joerasozialaak eta gizarteratzea(pp.23-34). Zarauz: Sartu.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Brunet Icart,I.;Valls Fonayet, F.;Belzunegui Eraso, A.(2008). Pobreza, exclusión social y género. Revista Sistema 207 (pg. 69-85)
Herrera, M. y Castón, P. (2003): Las políticas sociales en las sociedades complejas. Barcelona: Ariel.
Rodríguez Cabrero, Gregorio (2004): El estado del bienestar en España: debates, desarrollo y retos. Madrid: Editorial Fundamentos.
Sánchez Morales, Ma del Rosario (1999): La población «sin techo» en España: un caso extremo de exclusión social. Colección Informes y Documentos, no 4. Madrid: Editorial
Sistema. Fundación Sistema.
Tortosa,José M. (coord.): Pobreza y perspectiva de género. Barcelona: Icaria.

Aldizkariak

Gizarteratuz
Revista Temas
Revista de Educación
Revista REICE
Revista Española del Tercer Sector
Zerbitzuan
UZTARO
JAKIN
REIS
Sistema
Ekonomiaz
Revista del Ministerio de Asuntos Sociales y Trabajo

Web helbideak

www.inclusión.sigadel.com www.practicasinclusion.org www.ase.es www.eustat.es
www.ine.es
www.fundacionsistema.com
www.fundacionluisvives.org https://www.donostia.org/.../Kale%20Gorrian%20Txostena%201b.pdf http://www.siis.net/es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALCORTA ELORZA, EIDER
  • AZKARRAGA ETXAGIBEL, JOSEBA
  • GARCIA RABADAN, JONATAN

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

08:30-11:00 (1)

11:30-14:00 (2)

3-15

12:00-14:00 (3)

16-16

08:30-11:00 (4)

11:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S05G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S05G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 0S05G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S05G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

08:30-11:00 (1)

11:30-14:00 (2)

3-15

12:00-14:00 (3)

16-16

08:30-11:00 (4)

11:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S17G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)