XSLaren edukia

Prozesuen, Zerbitzuen eta Hezkuntza Erakundeen Antolakuntza eta Kudeaketa27607

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27607

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hezkuntza Erakunde eta Prozesuen Antolaketa eta Kudeaketa irakasgaia Gizarte Hezkuntzako eta Pedagogiako graduen Ikasketa Planetan lekutua dago. Zehazki 3. Moduluan eta bigarren ikasmailan.

Irakasgai honek hezkuntza erakundeen egiturak aztertzen ditu hauen formazio prozesuak hobetu ahal izateko. Irakasgai honek erakunde gizarte hezitzaileen atal nagusienak ezagutzeko aukera ematen du eta, era berean, eremu ezberdinetan esku hartzeko gaitasunak garatzen ditu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

ZEHATZAK:

1.-Hezkuntza arloko testuinguru eta erakundeak analizatzea, hezkuntza-prozesuetan parte hartzen duten heinean, eta ezagutza teorikoaren esparruan interpretatzeko helburuarekin.

2.-Erakunde gizarte hezitzaileen egitura eta dinamikak interpretatzea eta prozesu hezitzaileetan eta gizakiaren garapenean duten eragina baloratzea.

3.-Hezkuntza Erakunde baten zereginak gauzatzeko tresnak erabiltzea eta sortzen diren arazoak ebaztea.

4.-Hezkuntza Erakundeen ebaluazioa hobekuntza tresna gisa ulertzea eta erabiltzea.

5.-Hezkuntza Erakundeen inguruan dauden informazio iturriak era kritikoan erabiltzea.



ZEHARKAKOAK:

6.-Bere planteamenduak erakundeen antolamenduari buruz ahoz komunikatzea.

7.-Ahozko zein idatzizko txostenak garatzea.

8.-Banakako eta taldeko lanetan jarrera positiboa azaltzea.

9.-Lan taldean era etikoan eta arduratsuan lan egitea, taldean sortzen diren arazoak ebazteko proposamenak azalduz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Hezkuntzako erakundeak gure gizartean. Hezkuntza erakundearen definizioa eta ezaugarriak

2. Erakundearen Proiektuak. Erakundeen agiri instituzionalen analisia.

3. Antolaketarako egitura eta dinamikak. Giza baliabideak, materialak, ekonomikoak, funtzionalak. Egitura.

4. Harremanetarako sistema gizarte eta hezkuntzako erakundeetan. Erakundeen kanpoko eta barruko harremanekin loturiko gaitasunen garapena.

5. Zuzendaritza eta kudeaketa prozesuak. Zuzendaritza eta kudeaketa prozedurak. Erakundeen lidergoa.

6. Giroa, kultura eta gatazka erakundeetan. Erakundearen giroan, kulturan eta gatazkan eragiten duten faktoreen azterketa.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasteko eta ikasteko estrategiek ikaslearen garapen osoa lantzea dute helburu. Horretarako ikasleak bere ikaskuntza prozesuak eraiki behar ditu, kritika, hausnarketa eta elkarrizketa gaitasunak banaka eta taldean garatuz. Irakasgaian landuko den metodologia anitza izango da ikasleak ikasgelan parte har dezan. Horretarako ikasleen konpromisoaz, lankidetzaz eta jarrera positiboaz baliatuko gara.

Irakasgaian landuko diren irakaskuntza eta ikaskuntza prozedurak kasu azterketa, talde lana eta irakaslearen azalpenak izango dira.

Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landuko ditugu eta bertan eskuragarri izango ditugu egoerak hala eskatuko balu.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 35
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25
    • Portfolio (%): 25
    • MDJ (Moduluko diziplinarteko jarduera) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

KLASERA ETORTZEN DEN IKASLEAREN EBALUAZIO SISTEMA:

Ebaluazio sistema mistoa

o Ebaluazio jarraitua

.-Praktikak (Ariketak, kasuak edo problemak) eta Bakarkako Lanak: azken notaren %35a

.-Talde lanak: azken notaren %25a.

.-Moduluko diziplinarteko jarduera: azken notaren %15a.

o Azken Froga

.-Garatu beharreko proba idatzia edota Mapa kontzeptuala edo buru mapa: azken notaren %25a.

o Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea MDJ izan ezik.



EBALUAZIO HEZIGARRIA

o Eginkizunen zuzenketak

o Planifikatutako tutoretzak

o Autoebaluazioa eta koebaluazioa



Ebaluazio jarraia, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egingo dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.





KLASERA ETORRIKO EZ DEN IKASLEA ETA EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGIN NAHI DIONA

o Prozedura

Etengabeko ebaluazioaren prozesuaren barne dagoen eta ebaluazio jarraituari uko egin nahi dion ikasleak, lauhilabetea hasi eta 9 asteko gehienezko epean irakasleari idatziz jakinarazi beharko dio.

o Ebaluazio sistema

.-Moduluko diziplinarteko jarduera: azken notaren %15a

.-Garatu beharreko proba idatzia: azken notaren %85a



o Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea MDJ izan ezik.



Ebaluazioa, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egingo dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.



OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DION IKASLEA

o Prozedura

Etengabeko ebaluazioaren prozesuaren barne dagoen eta ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak, lauhilabetea hasi eta 9 asteko gehienezko epean irakasleari idatziz jakinarazi beharko dio.



HIZKUNTZA GAITASUNA



o Irakasgai hau gainditzeko, ikasleak gaitasun komunikatibo egokia agertu behar du, bai ahoz zein idatziz, eta gidan agertzen den hizkuntza menperatu beharko du. Banaka zein taldeko jarduera guztietan egokitasun linguistikoa, adierazpena eta aurkezpenen egokitasuna kontuan hartuko da. Era berean ikaslea jariokortasunez eta egokitasunez adierazteko gai izan behar da, eta testu idatziak sakontasunez ulertzeko gaitasuna izan behar du. Aurreko baldintzak ez betetzeak, ez gainditzea suposa dezake.



PLAGIOA



o Ezin da beste batek egindako obraren kopia edo imitazioa aurkeztu, norberak

egina balitz bezala. Ikasleak zitazio arauak ezagutu eta erabili beharko ditu. Plagioa egin

dela susmatzen bada, txosten osoa baztertuko da eta ikasgaia ez da gaindituko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA GAINDITU EZ DUEN IKASLEA

o Ohiko deialdiaren atalen bat gainditu egin duen ikasleari nota gorde egingo zaio. Orduan, ikasle horrek gainditu gabe edo eman gabe dituen lanak baino ez ditu burutu beharko.

o Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea MDJ izan ezik.



Egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egingo dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.



OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN DION IKASLEA:

o Ebaluazio jarraituari uko egin dion ikaslearentzako ebaluazioaren sistema bera erabiliko da:

.-Moduluko diziplinarteko jarduera: azken notaren %15a

.-Garatu beharreko proba idatzia: azken notaren %85a



o Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea MDJ izan ezik.



Ebaluazioa, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egingo dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.



EZ-OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DION IKASLEA

o Prozedura

Ez aurkeztearekin nahikoa da



HIZKUNTZA GAITASUNA



o Irakasgai hau gainditzeko, ikasleak gaitasun komunikatibo egokia agertu behar du, bai ahoz zein idatziz, eta gidan agertzen den hizkuntza menperatu beharko du. Banaka zein taldeko jarduera guztietan egokitasun linguistikoa, adierazpena eta aurkezpenen egokitasuna kontuan hartuko da. Era berean ikaslea jariokortasunez eta egokitasunez adierazteko gai izan behar da, eta testu idatziak sakontasunez ulertzeko gaitasuna izan behar du. Aurreko baldintzak ez betetzeak, ez gainditzea suposa dezake.



PLAGIOA



o Ezin da beste batek egindako obraren kopia edo imitazioa aurkeztu, norberak

egina balitz bezala. Ikasleak zitazio arauak ezagutu eta erabili beharko ditu. Plagioa egin

dela susmatzen bada, txosten osoa baztertuko da eta ikasgaia ez da gaindituko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasle bakoitzari, irakasgaiaren ezagutzak lantzeko, oinarrizko materialak emango zaizkio ikasturte hasieran. Material hauek ikasturtero berrituko dira. (Irakasgaiaren dosierra)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

. Aramendi, Pello. (2000). Zuzendaritza Teknikak I. Erein.

. Aramendi, Pello. (2005). Organizaciones socioeducativas y competencias profesionales. Universidad del País Vasco.

. Ayerbe, Pello., Aramendi, Pello y Buján, Karmele. (2002). Retos educativos para la próxima década en la Unión Europea y sus implicaciones organizativas. Universidad del País Vasco.

. Gairín, Joaquín y Antúnez, Serafín. (2008). Organizaciones educativas al servicio de la sociedad. Wolters Kluwer.

. Vernis, Alfred., Iglesias, María., Sanz, Beatriz., Solernos, María., Urgell, Jaime. Y Vidal, Pau. (2004). La gestión de las organizaciones no lucrativas. Deusto.



Gehiago sakontzeko bibliografia

. Estefanía, José Luis., López, Juan. (2003). Evaluación interna del centro y calidad educativa: estrategias e instrumentos. CCS.
. Estefanía, José Luis., López, Juan. (2001). Evaluación externa del centro y calidad educativa. CCS.
. Fantova, Fernando. (2001). La gestión de organizaciones no lucrativas. CCS.
. Hargreaves, Andy Y Fink, Dean. (2008). El liderazgo sostenible. Siete principios para el liderazgo en centros educativos innovadores. Morata.
. Vernis Alfred., Iglesias María., Sanz Beatriz. y Saz Ángel. (2004). Los retos en la gestión de las organizaciones no lucrativas. Granica.
. Wrigley, Terry. (2007). Escuelas para la esperanza. Morata.
Equipo claves (1994). Gestión participativa de las asociaciones. Popular


Aldizkariak

-Revista de Educación
-Organización y Gestión Educativa
-Tantak
-Journal of Educational Administration
-The International Journal of Educational Management

Web helbideak

-http://www.eurydice.org
-http://www.eduso.org
-http://www.swetswise.com/
-http://www.peretarres.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALONSO SAEZ, ISRAEL
  • BERASATEGUI SANCHO, NAIARA
  • RODRIGUEZ TORRE, IÑIGO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

08:30-11:00 (1)

11:30-14:00 (2)

3-15

11:00-13:00 (3)

16-16

08:30-11:00 (4)

11:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S02G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

08:30-11:00 (1)

11:30-14:00 (2)

3-15

11:00-13:00 (3)

16-16

08:30-11:00 (4)

11:30-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S12G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S17G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)