XSLaren edukia

Garapen Jasangarrirako Hezkuntza26289

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26289

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Garapen Jasangarrirako Hezkuntza ikasgaiak etorkizun humanoagoa, juxtuagoa, ekonomikoki bideragarria eta ekologikoki jasangarria baimenduko duten baloreak, gaitasunak, ezagutzak eta abileziak ematea du helburu. GJHk diziplina anitzekoa eta holistikoa den ikaskuntza-irakaskuntza ikuspegi baten alde egiten du, eta hezkuntza prozesuaren espiritu kritikoa eta sortzailea sustatzen du. Hortaz, jasangarritasunaren konpetentziaren garapena bilatzen du eta, horretarako ezinbestez, konpetentzia zientifikoa garatu behar du ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren berariazko gaitasunak:

G1. Gizarte eta hezkuntzako gaiei buruzko ideiak, argudioak, arazoak eta konponbideak ahoz adierazteko gai izatea, baliabide didaktikoak eta alfabetizazio zientifikoa aintzat hartuz (5G5).

G2. Elkarlana garatzeko behar diren gizarte trebetasunak erabiltzea, gizarte parte-hartzea sustatzeko eta komunitatea garatzeko; hori guztia lanbideko deontologia-kodearen gako etikoetan eta errespetuan oinarriturik, eta genero ikuspegia eta erantzukizun profesionala kontuan izanik beti ere (5G3).

G3. Laneko dokumentuak idazteko gai izatea, hainbat testuingururi buruzkoak eta askotariko irakurleei egokituak irizpide formalak errespetatuz (5G6).

G4. Lan-taldeetan ardurazko jarrera agertzea eta etikaz jokatzea, talde beraren potentzialtasunean sakonduz, eta zailtasunak eta konponbideak azpimarratuz (5G8).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Ingurumen arazoak, giza arazoak. Munduko problematiken ezagutza, gure inguruneari zein planetari dagozkionak, tokikoak zein globalak eta hauen arteko harremanak. Gaur egun gure gizartean indarrean den garapen ereduaren mugak.

2. Garapen iraunkorraren kontzeptua eta hari buruzko ikuspegiak: Garapen Jasangarria, Ekofeminismoa, Deshazkundea, Hezkuntza ekosoziala...

3. Ekofeminismoa. Lurraren defentsa eta feminismoaren aldarriaren arteko uztardura, XXI mendearen erronka.

4. Garapen iraunkorrerako hezkuntza: gizarte aldaketarako tresna bat. Garapen iraunkorrerako hezkuntzaren helburuak eta xedeak, eta gizarte hezkuntzaren helburu eta xedeekiko harremana. Garapen iraunkorrerako hezkuntzaren ikuspegiak. Herritarren partaidetzaren eta komunitate garapenaren garrantzia, garapen iraunkorrerako hezkuntzaren eta Gizarte Hezkuntzaren metodo eta helburu gisa. Ura, energia, zaborrak…

5. Ingurumen hezkuntzako esku-hartzerako testuinguruak gizarte eta hezkuntza arloetan. Ingurumen ikuspegia txertatzea Gizarte Hezkuntzaren garapen profesionalean. Ingurumen hezkuntzaren programak eta ekipamendu espezifikoak. Gaur egungo gizarte hezitzaileek ingurumen hezkuntzaren arloan duten egoerari buruzko azterketa, eta etorkizuneko ikuspegien inguruko gogoeta.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan metodologia aktiboak gogoetakoekin txertatzen dira. Era berean, bakarkako lana talde lanarekin, hori guztia aipatutako gaitasunak lortze aldera.

Ikasleen ikaskuntza prozesua bultzatzeko hezkuntza baliabide anitz erabiliko dira, non ikasleen inplikazioa baita parte hartze aktiboa bultzatuko den. Horrekin guztiarekin batera, ikasleen konpromisoa eta lan kooperatiboa izango ditugu abiapuntu, ikasleen jarrera positiboa eta kritikoa sustatze aldera.

Gelako parte hartzea, gogoeta eta barne-galdera prozesua sustatzeko erabiliko da; horregatik, lan presentzialean oinarritutako metodologia jarraituko dugu hiru antolaketa moduetan:

- Gelako taldearen lana.

- Banakako lana.

- Talde txikietan lana. Talde-lan kooperatiboak burutzeko 4 lagunetako taldeak osatuko dira, ebaluazio jarraituaren baitako zenbait atazetarako nahitaezko baldintza dena. Horretarako, e-gelan “Lankidetza Kooperatiboa” atalean eskuragarri izango dira ere baliabide guztiak.

Lau hilabetearen zehar ikasgelan edo ikasgelatik kanpo jorratuko diren jardueraz gain, ikasgaiaren zehar hurrengo atazak aginduko dira:

a) Ingurumen arazo global bat aztertzea eta sentsibilizazio jarduera bat diseinatzea. Talde txikiko lana.

b) Ahozko azalpena: talde-lanaren ahozko adierazpena bakarka egingo da, aurkezpenaren momentuan zein taldekideari dagokion zoriz aukeratzen. Bakarkako lana.

d) Norberaren etxeko ur eta elektrizitate fakturen inguruko analisia eta gogoeta, irakasleak emandako gidak jarraituz. Bakarkako lana.

e) Horretaz gain, aukeran, irakasgai honetarako antolatutako irteera baten txosten txikia egin daiteke edo Ingurumen Hezkuntzaren ekipamendu baten analisia. Bakarkako lana.



Bestalde, Unibertsitatearen nahiz Osasun agintarien aginduz, irakasgaiaren beraren presentzialtasuna aldatu beharko balitz, egin beharreko moldaketak irakasgaiaren eGelan argitaratuko lirateke.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Test motatako proba (%): 10
    • Ahozko defentsa (%): 5
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • AIM (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Kalifikazioan, bai gai teorikoei buruzko azterketa, bai proposatutako lanak hartuko dira kontutan. Azterketaren balioa notaren %40 da (%30 galdera eta ariketei dagokie, %10 testari). Bakarkako lanek, guztira %25eko balioa izango dute (%5 ahozko aurkezpena eta %20 bakarkako lanak). Taldeko lanari %20 dagokio. Ikasgaia gainditzeko beharrezkoa izango da, gutxienez %50 lortzea atal nagusietan, hau da, bakarkako zein taldekako lanetan eta azterketan.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan (https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia). Amaierako ebaluazioan azterketa bakarra egingo da, zeinetan notaren %40a aspektu teorikoei buruz izango den eta%35 proposatutako lan praktikoen aspektuei buruz. Gainontzeko %10 ahozko proba bati dagokio, eta horretan ikasgaiaren aspektu teoriko zein praktikoen inguruan erantzunak eman beharko dira

MDJ lanak irakasgaiaren %15eko balioa izango du. Lan hau gainditzeko gutxieneko kalifikazioa %50 izango da ere. Ikasleren batek ez balu modulu lana egin behar, aurreko proba guztiek irakasgaiaren 100% suposatuko dute.



Urruneko ebaluazioa egiteko beharra sortuko balitz, irakasgaiaren eGelan argitaratuko lirateke egin beharreko moldaketak. Kasu horretan, nagusiki, eGelaren bidez UPV/EHUk komunitatearen eskura jartzen dituen baliabide telematikoak erabiliko lirateke. Baldin eta, salbuespenez, beste baliabide osagarriren bat erabili beharko balitz, ikasleei aldez aurretik jakinaraziko litzaieke.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.



Ezohiko deialdian, irakasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.



Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Hortaz, ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gordeko dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek irakasgaiko kalifikazioaren totala eskuratuko dute.



Urruneko ebaluazioa egiteko beharra sortuko balitz, irakasgaiaren eGelan argitaratuko lirateke egin beharreko moldaketak. Kasu horretan, nagusiki, eGelaren bidez UPV/EHUk komunitatearen eskura jartzen dituen baliabide telematikoak erabiliko lirateke. Baldin eta, salbuespenez, beste baliabide osagarriren bat erabili beharko balitz, ikasleei aldez aurretik jakinaraziko litzaieke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gida Didaktikoa, eGelan eskuragarri izango diren materialekin batera gai bakoitzaren hasieran.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Anguita, F. (2002). Biografía de la Tierra. Madrid: Marín.

Caride, J.A. y Meira, P.A. (2001). Educación Ambiental y Desarrollo Humano. Ariel. Barcelona

Bermejo, R. (2005). La gran transición hacia la sostenibilidad. Los libros de la catarata: Madrid.

Calvo, S. y Gutiérrez, J. (2007). El espejismo de la Educación Ambiental. Morata: Madrid.

Gutiérrez-Bastida, J.M. (2018). Educatio ambientalis. Invitación a la educación ecosocial en el Antropoceno. Madrid: Editorial Bubok

Puleo, Alicia (2007). Ecofeminismo. Para otro mundo posible. Cátedra. Madrid.

Díaz-Salazar, R. (2016). Educación y Cambio social. Del yo interior al activismo ciudadano. Educar. PPC. Fund. SM.

VV.AA. (1999). Libro Blanco de la Educación Ambiental en España. Ministerio de Medio Ambiente.

Worldwatch Institute (2017). Educación Ecosocial: cómo educar frente a la crisis ecológica. FUHEM Ecosocial,Icaria. Barcelona.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Giordan, A. y Souchon, Ch. (1995). La Educación Ambiental: guía práctica. Díada. Sevilla.
Heras, F. (2002). Entre tantos. Guía práctica para dinamizar procesos participativos sobre problemas ambientales y sostenibilidad. GEA: Valladolid.
Meadows, D., Randers, J. y Meadows, D. (2006). Los límites del crecimiento 30 años después. Galaxia Gutenberg: Barcelona
Mies, M. y Shiva, V. (1997). Ecofeminismo. Icaria.
Novo, M. (2009). El Desarrollo Sostenible: su visión ambiental y educativa. Ed. Unibersitas. Madrid.
Taibo, C. (2014). ¿Por qué el Decrecimiento? Los libros del lince. Barcelona.
Vilches, A. y Gil, D.(2003). Construyamos un futuro sostenible. Diálogos de supervivencia. Cambridge: Madrid.
Zubialde, X. (2017). Hacia la soberanía energética. Ed. Txalaparta.
Véspera de Nada (2019). Guía para el descenso energético. Preparando un futuro después del petróleo. Ediciones del Genal.

Aldizkariak

Argia astekaria: http://www.argia.eus/argia-astekaria
Aula Verde. Revista de educación ambiental: http://www.juntadeandalucia.es/medioambiente/site/portalweb/menuitem.6ffc7f4a4459b86a1daa5c105510e1ca/prefixURL/vgn-ext-templating/v/index.jsp?vgnextoid=d542c2fb243f4310VgnVCM2000000624e50aRCRD
Observatorio medioambiental. https://revistas.ucm.es/index.php/OBMD
Opcions. http://opcions.org/es/
Revista Eureka sobre la Enseñanza y Divulgación de las Ciencias: https://revistas.uca.es/index.php/eureka
Revista de Educación Social: http://www.eduso.net/res/articulo/tipos/708
The Journal of Sustainability Education. http://www.journalofsustainabilityeducation.org/
Journal of Education for Sustainable Development. https://journals.sagepub.com/home/jsd
International Journal of Sustainability Education. http://www.journalofsustainabilityeducation.org/

The Journal of Sustainability Education. http://www.journalofsustainabilityeducation.org/
Journal of Education for Sustainable Development. https://journals.sagepub.com/home/jsd
International Journal of Sustainability Education. http://www.journalofsustainabilityeducation.org/

Web helbideak

Centro nacional de Educación Ambiental, CENEAM. https://www.miteco.gob.es/es/ceneam/quienes-somos/
EA21. Educación Ambiental XXI. J.M. Gutierrez-Bastida: http://eaxxi.blogspot.com/
Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda: https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/development-agenda/
http://www.educationforsustainability.com.au/what-is-education-for-sustainability
Getting started with Sustainability in Schools: https://sustainabilityinschools.edu.au/what-is-efs
Nazio Batuen 2030 Agenda: https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu/eduki-estatikoa/2030-agenda
Programa de Acción Global: https://www.oei.es/historico/decada/index.php
Programa de Naciones Unidas para el Desarrollo: http://www.undp.org/content/undp/es/home/sustainable-development-goals.html
Unesco Etxea, Agenda 2030: http://www.unescoetxea.org/base/lan-arloak.php?id_atala=16&id_azpiatala=13155&hizk=eu
UNESCO. Educación para el Desarrollo Sostenible: https://es.unesco.org/themes/educacion-desarrollo-sostenible
Zientzia Kaiera: https://zientziakaiera.eus/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DIEZ ESPINOSA, JOSE RAMON
  • ORTEGA LASUEN, UNAI
  • USKOLA IBARLUZEA, ARAITZ

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-16

11:00-12:30 (1)

11:00-12:30 (2)

13:00-14:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

09:00-11:00 (1)

11:30-13:30 (2)

9-10

13:00-14:30 (3)

14:00-15:30 (4)

11-16

13:00-14:30 (5)

09:00-10:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-16

11:00-12:30 (1)

09:00-10:30 (2)

11:00-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

09:00-11:00 (1)

11:30-13:30 (2)

9-16

13:00-14:30 (3)

13:00-14:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S11G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S15G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

09:00-11:00 (1)

11:30-13:30 (2)

9-16

11:00-12:30 (3)

13:00-14:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S11G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)