XSLaren edukia

Herritartasunerako Hezkuntza Gizarte Zientzietan27619

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27619

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Herritartasunerako Hezkuntza Gizarte Zientzietan irakasgaia 6 ECTSz osaturik dago eta Bilboko Hezkuntza Fakultatean eskaintzen da, Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktikako sailak eramaten du (Gizarte Zientzien Didaktika arloak, hain zuzen ere). Gizarte Hezkuntza Graduko 3.mailako bigarren lauhilekoan txertatzen da, irakasgaia hautazkoa da eta Gizarte Inklusioaren minorrean kokatzen da (beraz, 6.moduluan). Modulu bereko "Talde Dinamika Gizarte eta Hezkuntzako Esku-Hartzea" irakasgaiarekin bat. Bi irakasgai hauek guztiz osagarriak dira eta gaitasun asko bietan landuko dira.

Kasu honetan, inklusioa giza eskubideen defentsan eta herritarron betebeharrak ezagutzean oinarritzeaz gain, gertaera soziala aztertzen da espazio zein denbora eskala ezberdinetan,honek balioetan hezteko duen garrantzia kontuan hartuz.

Demokraziaren jatorria, osagaiak, printzipioak, bilakaera eta egiturei buruz ikasteaz gain, gizartean herritar garen moduan nola parte hartzen den ikusiko da. Argi dagoena zera da, parte-hartzea parte hartuz ikasten dela eta ideia hau ikasgelara eramango dugu metodologia aktiboak erabiliz. Honela, eduki eta metodologia ezberdinen bidez, pentsamendu sozial kritikoa bermatzea espero da, hau bizikidetzarako eta gatazken konponbide baketsua bilatzen laguntzeko tresna gisa erabiliz bai ikasleen bizi profesional zein pertsonalean ere ezinbestekoa dena.

Gaitasunak menderatzen diren ikusteko, egoera espezifikoak irudikatuko dira eta gizarte eta hezkuntzako esku-hartzea hobetzeko proposamenak aztertu, egin eta ebaluatu beharko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Gertakari soziala aztertzea, alderdi eta denbora-espazio eskala desberdinetan.

- Gizarte Zientzien balio hezigarria eta baloreetan oinarritutako hezkuntzan egiten duten ekarpena ulertzea.

- Demokraziaren antolakuntzaren osagaiak eta oinarriak eta bere bilakaera ulertzea.

- Ikaslearen inguruko erakunde publiko zein pribatu eta gizarte zibilaren parte-hartzea aztertzea.

- Taldeko gizarte eta hezkuntzako prozesuen oinarri psikologiko eta psikopedagogikoak bereiztea.

- Gizarte eta hezkuntza egoerak diagnostikatu, gizarte inklusioa laguntzen duen taldeko gizarte eta hezkuntzako esku-hartzearen hasierako urrats bezala.

- Lan taldeen barruan, diziplinarteko eta erakundeen arteko taldeetan erantzukizunez eta etikaren arabera parte hartu, aipatu taldeen potentzialtasuna eta eraginkortasuna bultzatuz.

- Talde testuinguruetan komunikazioaren oinarrizko osagaiak garatu hezkuntza harreman egokia ezartzeko eta komunikazio estrategia eraginkorrak erabiliz norberaren, taldearen eta arlo profesionalaren garapena laguntzeko.

- Taldeko esku-hartzearen estrategiak eta teknikak bereganatu eta molde propioan erabili, jarrera kritikoaren eta arabera.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

KONTZEPTUAK DEFINITZEN: 1. Hurbilketa

Hezkuntza. Herritartasuna: kontzeptua, bilakaera eta motak. Herritartasunera hezkuntza.

Gizarte Zientziak. Ekarpena herritartasunari.

Eskubideak eta betebeharrak.

Demokraziaren bilakaera.

Jendarte garaikideko analisia.



HISTORIA IKUSPEGI BERRIAK

Historia ikuspegi berriak: Antikoloniala, Generoa, Kulturala…



MEMORIA HISTORIKOA ETA HISTORIA HURBILA

Kontzeptuen definizio eta garapen historikoa

Gaur egungo egoaren aztertzea eta hausnarketa kritikoa



MIGRAZIOEN AZTERKETA

Migrante izatea: errefuxiatuak, asilo, migrazioa ekonomikoak…

Gaur egun egoeraren azterketa eta hurbilketa



GAUR EGUNGO GAIAK: Maskulinitate Berriak; Dolua/eutanasia;…



MetodologiaToggle Navigation

Metodologiaren aldetik, eskola magistraletan irakaslearen azalpen laburrak, metodologia aktiboago zein parte-hartzaileagoekin uztartuko dira. Azken hauen barnean, kasuaren metodoa, arazoetan oinarrituriko ikaskuntza, taldekako lanetan oinarrituriko proiektuak eta simulazioak erabiliko ditugu besteak beste. Metodologia hauek aurrera eramateko ezinbestekoa dugu ikasgelan komunikaziorako egokia den klima sortzea, entzumen aktiboa praktikan ezartzea, errespetuz eztabaidatzea, hausnartzea eta parte-hartze demokratikoa bermatzea. Bestetik, hausnarketa pizteko testu zein ikus-entzunezko materialen analisi kritikoa egingo da.

Entregatu beharko dituzten lanen artean, taldekako zein banakako praktikak daude. Hauek aurrera eramateko eduki eta helburuei egokituriko materiala emango zaie ikasgelan baita egela eskegita edukiko dituzte. Jarduera eta material hauetako batzuk ikasgelatik at landu beharko dituzte.

- Klase magistralak. Azalpenetan oinarriturikoak.

- Klase praktikoak: dokumentalak, dinamikak, eztabaidak eta hausnarketak. Herritartasunaren prismaren hainbat alde jorratuko ditugu.

- Portafolioa. Klaseko ariketak eta lanak bertan sartu beharko dituzue eta irakasleak eskatutako datetan ordenagailuz entregatu beharko dituzue. Ariketa batzuk banakakoak izango dira, besteak aldiz taldekoak. Beraz, agian komenigarria litzateke taldeko batek gutxienez klasera ordenagailua ekarriko balu.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 65
    • .- Ikasgaia: • Banako eta talde lanak, ikasgelako praktikak eta parte-hartzea: %45-%65 • Azken froga: % 20-%30 2.- Moduluko Diziplina-arteko Jarduera (MDJ) eta bere ahozko aurkezpena: %15 (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Ikasgaia:

• Banako eta talde lanak, ikasgelako praktikak eta parte-hartzea: %45-%65

• Azken froga: % 20-%30



2.- Moduluko Diziplina-arteko Jarduera (MDJ) eta bere ahozko aurkezpena: %15



Bi ebaluazio modalitate daude:

A. EBALUAZIO JARRAITUA

a. Azken froga teoriko-praktikoa: %20 eta %30 bitartean.

b. Proiektu eta lan teoriko-praktikoak: %45 eta %65 bitartean.

c. Modulu-lana (DAL): %15.



B. AZKEN EBALUAZIOA

B.1. Modulu-lana (DAL) egin behar dutenentzat

a. Azken azterketa irakasgaiaren eduki teoriko-praktikoei buruz eta praktikak: %80-85 bitartean.

b. Modulu-lana (DAL): %15.



Oharrak:

UPV/EHUren baitan ohiko irakaskuntza sistema Ebaluazio Jarraituarena da. Hala ere ikasle orok du eskubidea Azken Ebaluazio sistema bidez ebaluatua izateko. Azken ebaluazio mota hau nahi duen ikasleak, irakasgaia hasten denetik lehen 9 asteen barruan, idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari Azken Ebaluazio sistema segitu nahi duela. Hala jakinarazi ezean Ebaluazio Jarraitua aplikatuko zaio.



Ebaluazio sistema bietan (Jarraitua eta Azkena) ebaluazio jarduera guztiak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko.



Uko egitea:

Irakasgai hau eskaintzen den zentro orotan ikasleak aukera izango du ohiko ebaluazio deialdiari uko egiteko, ondoren adierazten diren irizpideei segituz:

1.- Azken Ebaluazioaren sistema segitzen badu, azken azterketara ez aurkezte hutsak "ez aurkeztua" kalifikazioa jartzea eragingo du.

2.- Ebaluazio Jarraituaren sistema segitzen badu, bi aukera daude:

a. Ebaluazio sistema honen barruan azken froga ez aurkezte hutsak "ez aurkeztua" kalifikazioa jartzea eragingo du.

b. Ebaluazio sistema honen barruan azken azterketak irakasgaiaren notaren %50 baino gutxiago balio badu, orduan ikasleak idazki bidez eska dezake ohiko ebaluazio deialdiari uko egitea, idazki hori bere irakasleari helaraziz azterketen garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

Beraz, "ez aurkeztua" kalifikazioa jasoko du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian irakasgaia gainditu ez duten ikasleek ezohiko deialdira aurkezteko eskubidea dute.

Ebaluazio Jarraituaren sistema segitu duten ikasleei ikasturtean zehar gainditu dituzten lanen eta proben kalifikazioak gordeko zaizkie, eta lan horiek zein azken azterketak ohiko deialdiko portzentaia berbera balioko dute.

Ikasturtean zehar egindako lanak gainditu ezean Azken Ebaluazio sistemaren arabera ebaluatuko dira ezohiko deialdian.

Azken Ebaluazioren sistema segitu duten ikasleen kasuan azken azterketaren balioa ohiko deialdiko berbera da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egela

Ordenagailua

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ahedo, I; Alonso, M.J., Peñafiel, I. (2008) Aprendiendo sobre la participación: ¿qué métodos y estrategias podemos usar?, en Hartu Emanak, Ciudadanía y participación Social. Bilbao: Ediciones Lancopi.

Albacete, C.; Cárdenas, I.; Delgado, C.; (2000). Enseñar y aprender la democracia. Madril: Síntesis Educación.

Arregi, F. (coord) (2004) Ciudadanía y Educación. Aportaciones para la práctica civil. Erein

Ayllon, J.; Gutierrez, B.; Blasco, M. (2008) Filosofía y Ciudadanía. Ariel.

Castells, M. (2003) La era de la información: Economía, sociedad y cultura. Alianza

Cortina Orts, A. (2009). Ciudadanos del mundo: Hacia una teoría de la ciudadanía (3a ed.) Alianza.

Cortina, A. (2007) Ética de la razón cordial. Educar en la ciudadanía del siglo XXI. Edic. Nobel

Davis, A. (1981). Mujeres, raza y clase. Madrid, Ediciones Akal. Traducción al castellano de 2004.

Espiau, M.; Saillard, D.; Ajangiz R. (2005) Género en la participación: un camino por recorrer. Cuadernos Bakeaz 67.

García Olivo, P. (2009). El educador mercenario: Escrituras ahuyentables I : Para una crítica radical de las escuelas de la democracia. Brulot.

González de Castro, O (2019) “Participación e integración social de las personas con diversidad funcional intelectual”. GRAL. Argitaratu Gabea.

Held, D. (2007) Modelos de democracia. Alianza Editorial

Imbernón, F. (coord) (2002) Cinco Ciudadanías para una nueva educación. Graó.

Kymlicka, W. (1996) Ciudadanía multicultural. Paidós

López de Cordero, M. (2011) La educación para la ciudadanía y Derechos Humanos: una asignatura orientada a favorecer la convivencia. Universitat de Barcelona (UB). Recuperado de http://www.tdx.cat/bitstream/handle/10803/39301/01.MLdC_TESIS.pdf?sequence=1

Lukes, S.; García, S. (1999). Ciudadanía: Justicia social, identidad y participación. Madrid: Siglo XXI.

Martínez Martín, M. (2006) Formación para la ciudadanía y formación superior, Revista Iberoamericana De Educación. n.º 42, pp. 85-102

Martínez-Palacios, Jone (Coord) (2018) Innovaciones democráticas feministas. Madrid, DYKINSON

Pages, J., Santisteban, A. (2006) La Educación para la Ciudadanía Hoy. Wolters Kluwer España

Ramos, M. D.; Andrés Granel, H. (2014). Tejedoras de ciudadanía: Culturas políticas, feminismos y luchas democráticas en España. Universidad de Málaga.

Toro, B., Tallon, a. (Coords) (2014) Educación, valores y ciudadanía. Organización de Estados Iberoamericanos para la Educación, la Ciencia y la Cultura, Fundación SM. Madrid.

Sartori, G. (1998). Homo videns: La sociedad teledirigida. Taurus.

Sartori, G. (2009) La democracia en 30 lecciones. Taurus

Susín Betrán, R. (2012). Fronteras y retos de la ciudadanía: El gobierno democrático de la diversidad. Logroño: Perla Ediciones.

Aldizkariak

•IBER. Didáctica de las Ciencias Sociales, Geografía e Historia.
•Enseñanza de las Ciencias Sociales
•CONCIENCIA SOCIAL
•CLAVES

Web helbideak

http://www.un.org/spanish/
http://www.es.amnesty.org
http://emakunde.es
http://spanish.safe-democracy.org
www.ciudadania.profes.net
www.teachingcitizenship.org.uk/
http://www.redcimas.org/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMPOS LOPEZ, TERESA
  • CASTRILLO CASADO, JANIRE
  • MACIAS JUEZ, OLGA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:30 (1)

12:00-13:00 (2)

31-31

09:00-10:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S08G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-14:30 (1)

31-31

10:00-10:30 (2)

12:00-14:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S14G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)