Breadcrumb

Sarrera-odontologiako-gradua

Odontologiako Gradua

Aplikazio habiaratuak

odontologiako-gradua-presentacion

Aho osasuntsu batek gorputz eta ohitura osasuntsuak islatzen ditu; hori dela eta, Odontologia oinarrizko medikuntza diziplina bat da, pertsonen ongizatea mantentzeko eta bizi kalitatea hobetzeko.

Odontologiako Graduan ikasiko duzu nola egiten den historia kliniko oso bat eta odontologiako diagnostiko bat, eta nola diseinatzen eta aplikatzen den terapia egoki bat. Horrez gainera, helduen nahiz haurren ahoko gaixotasunak prebenitzen eta aho-hortzetako osasuna bultzatzen ikasiko duzu. Hortzetan, masailetan, ahoan eta ahoko ehunetan izaten diren aho-hortzeko min orokorrak aztertuko dituzu, eta ikasiko duzu, besteak beste, txantxarra kentzen, endodontziak, ortodontziak eta hortz protesiak egiten, etab.

Gainera, UPV/EHUn, Odontologia Klinika bat dugu, non nahitaezko praktikak egin ahal izango dituzun irakasleen gidaritzapean eta benetako kasu klinikoak tratatuko dituzun.

Odontologiako Graduaren bost mailak amaitzean, Odontologiako gradudun titulua eskuratuko duzu, master mailarekin, eta doktoregoa egiten hasteko moduan egongo zara

Odontologiako Graduak gaitu egiten zaitu Dentista lanbidean jarduteko.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

Ikastegia

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

5 ikasturte

Kreditu kopurua

300 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,92 €

Gutxieneko nota

12,411 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

40 plaza

botoia-liburuxka-Medikuntza-eta-Erizaintza-Fakultatea

Grado-odontologia-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Lan egingo duzu ahoko gaixotasunak prebenitu, diagnostikatu eta artatzen, zeure gaixoen bizi kalitatearen hobe beharrez.
  • Praktikak lehenengo ikastarotik fakultatearen klinika odontologikoan egingo dituzu, teknologia aurreratuenaz eta gaixo errealekin.
  • Nazioarteko proiekzio handiko ikasketak eta industriari loturiko ikerkuntza.
  • Sarrera zuzena doktorego programara.

odontologiako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Pertsonen bizi kalitatea eta osasuna hobetzen laguntzeko bokazioa duen pertsona bazara, enpatia baduzu, tresnak manipulatzen trebea bazara eta osasun zientzien arloa interesatzen bazaizu, Odontologiako Gradua da zure aukera onena.

Irudia

Irteera profesionalak

Zure kontsulta odontologikoa ireki ahal izango duzu. Eta odontologiaren profesionalak behar dira ere:

  • Osasun publikoan eta pribatuan
  • Irakaskuntzan
  • Ikerketan