XSLaren edukia

Irakasleak

MATXALEN LEGARRETA IZA

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
matxalen.legarreta@ehu.eus

Soziologian Lizentziatua UPV/EHUtik (1999) eta Soziologian Nazioarteko Doktorea unibertsitate beretik (2012). Gradu-ondoko ikasketak burutu ditu UPV/EHUn eta Universidad Complutense de Madriden. 2008tik gaur egun arte Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da. Bere ikerketa lerro nagusiak dira: eguneroko bizitzaren soziologia, etxeko lana eta zaintza, genero ezberdintasunak, Denbora Aurrekontuen Inkestak eta denboraren soziologia. Begirada feministatik egiten du lan eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da.