XSLaren edukia

Irakasleak

ANDER ITURRIOTZ LAUZIRIKA

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
ander.iturriotz@ehu.eus

Ander Iturriotz Lauzirika EHUko irakaslea da, 1989-1990 ikasturtetik hona. Soziologian doktorea eta Filosofian lizentziaduna. Homeroren soziologia politikoari buruz egin zuen Tesia, eta harez gero, hiru liburu argitaratu ditu ikasketa klasikoen inguruan. Hortaz gain, soziologia politiko garaikidean egin zituen lehen ikerketak eta, halaber, urte askotan zehar eskuhartu, aditu moduan, telebista, irrati eta prentsa idatzian. NOR ikerketa taldean izan da partaide, bestalde. Soziolinguistika eta euskal kulturgintza du beste ikergaietako bat. Hainbat artikulu argitaratu ditu gai hau harturik hizpide, besteak beste, Mirande, Txillardegi eta Azurmendiri buruz. Master ezberdinetan eman ditu eskolak, eta azken urteetan, Nazionalismoa XXI mendean eta Subiranotza Europako Herrietan izenekoen sustapenean aritu da. Euskal Idazleen Elkarteko zuzendaria izan da. Hainbat liburu argitaratu ditu litaraturan.