XSLaren edukia

Irakasleak

RAKEL GAMITO GOMEZ

Ezagutza arloa
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
Saila
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
rakel.gamito@ehu.eus

Hezkuntza Zientzietan Doktorea (2019), Psikodidaktikan masterra (2016) eta Haur Hezkuntzan graduatua (2015) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Sari Berezia jaso zuen graduan, Ikasle Onenaren Saria masterrean eta Cum Laude aipamena doktoregoan.

UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle 2018tik, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan on-line graduondokoan parte hartzen du. Practicum eta GrAL batzordeko kidea.

IkHezi (IT 1304-19) Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatuko ikertzailea. Hezkuntza-teknologia, gaitasun digitala, irakasleen prestakuntza, ikaskuntza-zerbitzua eta genero ikuspegia dira haren lan-ildo nagusiak. Ikerketa kontratuetan aritu da eta artikulu zientifikoetako, liburu kapituluen zein estatuko zein nazioarteko biltzarretan egindako ekarpenen egile da. Irakasle bisitaria izan da Granadako Unibertsitatean (UGR). ORCID: https://orcid.org/0000-0002-2972-8025