XSLaren edukia

Irakasleak

ALEXANDER GURRUTXAGA MUXIKA

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
alexander.gurrutxaga@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (2011). Literatura Konparatua ikasi zuen Trentoko Unibertsitatean eta “Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak” Masterra EHUn. Doktoregaia da euskal poesiaren alorrean eta, konkretuki, Xabier Leteren poetikaren bilakabidea ikertzen ari da. Lan ildo horretan, Leteren idazle-tailerraren lehen katalogazioa eta azterketa egin ditu. Gaur egun literatura irakasle dihardu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, eta MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikerketa taldeko kidea da.

XX. mendeko euskal poesiaren inguruko azterketak argitaratu ditu (v.g., “Modernismoaren zantzuak Antonio Arrutiren poesian”, “Diálogos vanguardistas entre la música de Mikel Laboa y la poesía de Joxanton Artze” Lourdes Otaegi irakaslearekin), baita memoria historikoaren eta literaturaren ingurukoak ere (v.g., “Lo insólito en las representaciones literarias peninsulares de las víctimas de la Guerra Civil”, “Where is Basque’s Harbour: From the Old Heimat to the Space of Conflict” Otaegi irakaslearekin). Literatur kritikari gisa kolaboratzen du hainbat dibulgazio esparrutan (Berria egunkaria, Euskadi Irratia, Caravansari aldizkaria, irakurle taldeak, etab.).