XSLaren edukia

Ikastetxearen Antolakuntza25913

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25913

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5481
Gelako p.3654

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai hau Haur Hezkuntza Graduko 2. Mailako oinarrizko gaietako bat da. Ikasgai honetan ikastetxea hartzen da irakas-jardunaren gune nagusitzat. Hots, jardunbide profesionala oso modu zabalean ulertzen du, hasi ikasgelan modu indibidualean egiten den irakasle lanetik eta talde baten barruan hezkuntza edo erakundeen proiektu batetako kide moduan egiten deneraino. Ondorioz, ikasleek Graduko lehenengo urtean izan dituzten beste irakasgai batzuk osatzeko baliagarriak da. Izan ere, irakasle funtzioa ikastetxeko testuinguruan berdefinitzeko gaitasuna garatzen du, gelaz gaineko beste eremuak aztertu eta balioetsiz. Ikasgaiaren berariazko gaiak izango dira antolaketa-egitura, baliabideak, funtzionamendu egoki batetarako gakoak, erlazio-sistema, ebaluazioa eta berrikuntza. Seihileko bereko beste materia batzuekin batera, diziplinarteko proiektu baten garapenean lagunduko du. Proiektu hori garatzeko kontuan hartuko dira irakaskuntza-praktiketan egindako lehenengo egonaldian ikasitakoa eta han jasotako esperientzia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

E1. Hezkuntza-zentroetako testuinguru sozialak eta instituzionalak ezagutzea eta aztertzea, egoera bakoitzari egokitutako hezkuntzako eta antolakuntzako ekintzak modu kritikoan diseinatzeko

1. Ikastetxearen antolaketaren dimentsioak ezberdindu

2. Ikastetxeak erakunde gisa dituen berariazko ezaugarriak ezberdindu

3. Ikastetxearen testuinguru administratiboa osotzen duten osagaiak eta mailak erlazionatu



E2. Hezkuntza-antolakuntzen helburu instituzionalei buruz hausnartzea, bere gizarte-testuinguruan izandako aldaketen arabera

1. Gaur egungo eskolaren testuinguru sozialaren ezaugarriak eta erronkak identifikatu ikastetxearekiko harremanean.

2. Analisirako ondorioak atera egungo eskolak dituen erronken inguruan.

3. Proposamen zehatzak egiten ditu eskola erronka horien bideak jartzeko.



E3. Giza baliabideak, baliabide materialak eta funtzionalak zentroaren hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jarritako bitarteko gisa definitzea, eta modu kritikoan ebaluatzea helburu hori kontuan hartuz

1. Ikastetxearen gobernu, partaidetza eta koordinaziorako organoak eta prozesuak, funtzio orokorrak eta konpetentziak ezberdindu, bakoitzak hezkuntza-proiektuari eginiko ekarpena ulertuz

2. Ikuspegi sistemiko eta zabal batetik irakasleak dituen egitekoak identifikatu

3. Haur hezkuntzaren ikaskuntza prozesua bultzatzeko baliabide material eta funtzionalen eraketaren proposamen ezagunak aztertu eta onura eta desabantailen ondorioak atera



E4. Hezkuntza–antolakuntza sistema dinamiko gisa identifikatzea, bere hezkuntza zein curriculum erantzuna hobetzeko eta ikasteko gaitasuna duten eta prozesu horietan modu emankorrean parte hartzeko gai diren sistema gisa

1. Berrikuntza proposamen pedagogiko bat diseinatu haur hezkuntzaren eskola edo ikasgela baterako eskola inklusiboaren irizpideak kontuak harturik

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA.- IKASTETXEEN ESANAHIRA HURBILDU: Organizazioen ezaugarri nagusiak. Eskolak organizazio gisara hartuta. Gizarte zientzietako ikerketa tradizio nagusiak eta berauen eragina ikastetxeen antolakuntzan.



2. GAIA.- ESKOLAREN GIZARTE TESTUINGURUA ETA INGURUA: Eskola informazioaren gizartean. Eskola Sistema eta Hezkuntza Administrazioa. Ikastetxea eta bere testuinguru hurbila.



3.GAIA.- ESKOLA INSTITUZIOA ERAKUNDE GISA: Plangintza lanabesak/dokumentuak. Erakundeen helburuak (ikaskuntza lehentasun helburuak). Giza baliabideak: ikasleak, irakasleak, familia, administrazio zein zerbitzuetako langileak eta testuinguruan dauden bestelako agenteak/eragileak. Baliabide materialak: espazioa eta material didaktikoa. Baliabide funtzionalak: denbora. Egitura formala eta ez formala. Harremanak organizazioan, lan klima eta parte-hartzea.



4. GAIA.- ESKOLA-HOBEKUNTZA ETA INSTITUZIOAREN EBALUAZIOA: Hobekuntza eta berrikuntza prozesuak eskolan. Eskoletako proiektuak. Eskola barneko eta kanpoko ebaluazio instituzionala. Kalitatea eta ekitatea. Ebaluazio instituzionaleko eredu desberdinak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak astean zehar oinarrituriko egitura erregularra izango du: saio teorikoa talde osoarekin eta saio praktikoak bi azpitaldeekin. Saio hauetan edukien ulermenean eta integrazio prozesuan arituko gara eta horretarako oso garrantzitsua izango da ikasleen partaidetza, ikasketa prozesu hori esparru komunean eraiki nahi badugu behintzat. Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... Egelaren bitartez landuko ditugu eta bertan eskuragarri izango ditugu egoerak hala eskatuko balu.



Talde handian presentziala

Saio teorikoa izenarekin ezagutzen da. Nahiz eta talde osoari bideratuta egon, saio hauetan irakasleak aurkezpenak eta praktika txiki ezberdinak elkartuko ditu. Hori dela eta, binaka edo taldeka egiteko jarduera zehatzak ere proposatuko dira. Saio teorikoetan eduki berrien aurkezpena egingo da, batzuetan hausnarketa ariketen laguntzaz, beste batzuetan, jarduerak saioaren eratutako edukietan sakontzeko eta zalantzak argitzeko asmoz izango dira.



Talde txikietako saio presentzialak

Saio praktikoa izenarekin ezagutzen da. Honek ordu eta erdi irauten du, eta egingo diren jarduerek saio teorikoetan azaldutako edukiekin lotura izango dute. Hainbat motatako jarduerak egiten dira, hala nola irakurketa dialogikoa, edukiei buruzko eztabaida, kasu praktikoen azterketa, arazoetan oinarritutako lana, aurkezpenak eta abar. Batez ere talde txikitan jardungo dute ikasleek. Ikasleei ikaskuntza erraztu eta bermatzeko jarraipena egingo zaie ikasgelako praktikei. Irakasleak eskatzen dituen lan hauek entregatu egingo dituzte eGela plataformaren bitartez, eta irakasleak feedback-a emango die aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera ikasleek kontzientzia har dezaten beren ikaste prozesuaz eta bera hobetzeko moduez.

Honetaz gain, moduluari dagokion talde lan bat egin beharko dute. Lan horri dagozkion ikasgaiari lotutako konpetentziak lortzeko klasean denbora izango dute, eta irakasgaiaren ordutegian irakaslearen laguntza izango dute lanean sortutako zalantzei eta galderei buruz orientabideak izateko.





Tutoretzak

Tutoretzarako ordutegia izango du irakasleak, kurtso hasieran zehaztuko dena. Bestetik, irakasleak banakako tutoretzetara deitu ahal izango du ikusten badu beharrezkoa dela.



Ikasgelatik kanpo

Ikasleen beharrak banakakoak eta taldekakoak izan daitezke. Banakako lana, honetan zentratuko da:

Oinarrizko artikuluak irakurtzea eta ikastea; Klasean ikusitakoa sakontzea eta emandako bibliografia aztertzea; Bidalitako banakako lanak betetzea. Talde lanean: Saio presentzialetan bukatu ez dena bukatzea; Taldeko lanetan inplikazioa eta parte hartze aktiboa adieraztea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Ikasgaiaren %20, 4. moduluan burutzen den diziplinarteko lanaren bidez ebaluatuko da (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA

Ebaluaketa mota hau, irakasgaiak irauten duen ikastaldi osoan ekintza ezberdinen bidez beteko da.



Ebaluazioa ikasturtean zehar egingo da, programatutako jardueren bidez. Ebaluazio prozesua, batez ere, irakasleari dagokio; hala ere, ikasleek ere banakoaren nahiz taldearen ikaskuntza prozesua ebaluatuko dute.



Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.

- Banakako proba. Notaren: %40-%50a

- LAN PRAKTIKOAK (banaka zein taldean egindakoak). Notaren %30-%40a

- Diziplina arteko lana (DAL). Notaren %20a



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA:

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu.



Ikasle hauek azken ebaluazio honen bidez egiaztatuko dituzte gaitasunak:

- Programako edukien gainekoari proba teorikoa: %80a

- Diziplinarteko Lana: %20a





Ikasgaia gainditzeko bi atalak independenteki gainditu behar dira.



Azkenik, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa “AURKEZTEKE” izan dadin.

Froga teorikoa egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egingo dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz



Azkenik, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa “AURKEZTEKE” izan dadin.

Etengabeko ebaluazioa, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluaziorako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian gainditu ez badute edo uko egin badute, ondorengo prozedura jarraituko da:



EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA



Ohiko deialdian gainditutako atalen kalifikazioak gordeko dira ez-ohiko deialdirako. Ez-ohiko deialdi honetan ez gaindituz gero, lortutako kalifikazioak ez dira hurrengo ikasturtean kontuan izango.





AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA



1. Diziplinarteko Lana (DAL): %20.

2. Banakako amaierako proba: Proba notaren %80a izanik.



Ikasgaia gainditzeko bi atalak independenteki gainditu behar dira.



Azkenik, ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, azken frogara ez auzkeztearekin nahikoa izango da. Kasu horretan azken kalifikazioa “AURKEZTEKE” izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiari modu egokian aurre egiteko, EHUko Irakaskuntza-Ikaskuntza Testuinguru Birtualean (eGela-n) ikastaro bat sortu da. Ikastaro birtual horretan, metodologia eta erabili beharreko materialak zehazten dira, derrigorrezko irakurgaien aukeraketa barne. Irakurgai aukeraketa hau ondoren proposatzen den oinarrizko eta sakontzeko bibliografiatik eratorrita dago.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alvarez, M. (2010). Liderazgo compartido. Buenas prácticas de dirección escolar. Walters Kluwer:

Antunez, S. (1993). Claves para la organización de centros escolares. ICE-Horsori.

Bernal ,J., Cano, J., Lorenzo, J. (2014). Organización de los centros educativos. LOMCE y políticas neoliberales. Mira editores ,S.A.

Bujan, K. eta Aramendi, P. (2005): Eskola-Antolaketa. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea.

Cantón, I., Pino, M. (Coord.) (2014). Organización de centros educativos en la sociedad del conocimiento. Alianza.

Castro, M. (2007). La escuela en la comunidad: la comunidad en la escuela. Grao.

Gairín, J. (1996). La organización escolar: contexto y texto de actuación. La Muralla.

Gairín J. y Antunez S. (2008). Organizaciones educativas al servicio de la sociedad. Wolters Kluwer Educación

Gather M., Maulini O. (2010). La organización del trabajo escolar. Una oportunidad para repensar la escuela. Graó

Gonzalez M. T. (COORD.) (2003): Organización y Gestión de centros escolares. Dimensiones y procesos. Madrid:Pearson Educación.

Included (2011). Actuaciones de éxito en las escuelas europeas, nº9, estudios CREADE.

Intxausti, E. (2005). Talde lanaren metodologia. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Jauregi, L. (2009). Haur hezkuntzako gelen antolaketa espazialaren eta erabileraren deskrobapena eta azterketa. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Madrid, D., Mayorga, M. J. (2012). La organización del espacio en el aula infantil: de la teoría a las experiencias prácticas. Octaedro.

Requena, M. D., Sainz, P. (2010). Didáctica de la Educación Infantil. Editex.

Santamaría, R.M. y Navarro, A. (2012). Organización y Planificación Escolar. Editorial Síntesis

Santos Guerra, M.A (COORD.) (2001): Organización y Gestión Escolar. Cisspraxis. Biblioteca Básica del Profesorado.

Susinos, T., Ceballos, N. (2012). Voz del alumnado y presencia participativa en la vida escolar. Apuntes para una cartografia de la voz del alumnado en la mejora educativa, Revista de educación, 359, 24-44.

Trillo, F. (Coord.) (2002). Evaluación de programas, estudiantes, centros y profesores. Barcelona: Praxis.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ainscow, M. y West, M. (2008). Mejorar las escuelas urbanas. Liderazgo y colaboración. Madrid: Narcea.
Apple, M. W., y Bean, J. A.(2007). Escuelas democráticas. Morata
Elboj, C., PuigdellívoL, I., Soler, M., Valls, R. (2002). Comunidades de aprendizaje, transformar la educación. Graó.
Fernandez Enguita, M. y Terren, E. (2008). Repensando la organización escolar. Crisis de legitimidad y nuevos desarrollos. Akal.
Martin-Moreno Cerrillo, Q. (2000). Bancos de talento. Participación de la comunidad en los centros docentes. Sanz y Torres.
Morin, E. (2001). Los siete saberes necesarios para la educación del futuro. Paidós.

Aldizkariak

Jakingarriak
Hik Hasi aldizkari pedagogikoa euskaraz.
Revista Aula de Educación Infantil, Ed. Graó.
Revista Guix.
Cuadernos de Pedagogía.
Organización y gestión educativa.

Web helbideak

Comisión Europea. Dirección General de Educación y Cultura.
http://ec.europa.eu/dgs/education_culture/index_en.htm
Consejo Escolar de Euskadi.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/did2/es_2053/d2_c.html
Euridyce Network. Red de los sistemas educativos europeos y las políticas educativas de la UE.
http://eaca.ec.europa.eu/education/eurydice/index_en.php
La educación prohibida
https://www.youtube.com/watch?v=-1Y9OqSJKCc


Konfidantzaren pedagogia
https://www.youtube.com/watch?v=6TDg1Xj8Ykg

Hezkuntza, Hizkuntza politika eta kultura Saila (Eusko Jaurlaritza)
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2591/es/

Ministerio de Educación y Cultura Gobierno de España
http://www.mecd.gob.es/educacion-mecd/mc/lomce/inicio.html;jsessionid=1B6ECC0F3E53F4573B18778F1214195B

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BASASORO ZIGANDA, MAITANE
  • GAMITO GOMEZ, RAKEL
  • MURCIANO EIZAGUIRRE, AROA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

09:00-10:30 (1)

8-15

09:00-10:30 (2)

16-30

11:00-13:00 (3)

22-24

08:30-10:30 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 09:00
  • Ekain : 2023-06-26 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (3)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

12:30-14:00 (1)

8-15

12:30-14:00 (2)

16-21

08:30-10:30 (3)

25-30

08:30-10:30 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 09:00
  • Ekain : 2023-06-26 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (3)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (4)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

10:30-12:00 (1)

8-15

10:30-12:00 (2)

16-30

11:30-13:30 (3)

22-24

11:30-13:30 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 09:00
  • Ekain : 2023-06-26 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (3)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (4)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

11:00-12:30 (1)

8-15

11:00-12:30 (2)

16-21

09:00-11:00 (3)

25-30

09:00-11:00 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 09:00
  • Ekain : 2023-06-26 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (3)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (4)

32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

08:30-10:00 (1)

8-15

08:30-10:00 (2)

16-21

08:30-10:30 (3)

25-30

08:30-10:30 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 09:00
  • Ekain : 2023-06-26 09:00

Ikasgela(k)

  • AULA 2-7 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • AULA 2-7 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • AULA 2-7 - IRAKASLEEN U. E. (3)
  • AULA 2-7 - IRAKASLEEN U. E. (4)