XSLaren edukia

Irakasleak

EDUARDO ZELAIETA ANTA

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
edu.zelaieta@ehu.eus

Edu Zelaieta Anta Euskal Filologian lizentziatua (2000) da eta Hizkuntzalaritzan eta Euskal Ikasketetan doktoratua (2006), bi titulazioak Euskal Herriko Unibertsitatean eginda. Epe batez Bigarren Hezkuntzan aritu eta gero, EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren sailean hasi zen lanean, eta bertan graduko (Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan) zein graduondoko eskolak (Bigarren Hezkuntzako Masterrean) eman izan ditu. Ikerketa-lanei dagokienez, PSIKOR talde kontsolidatuko kidea da; hizkuntzalaritzaz, komunikazioaz eta pentsamendu kritikoaren garapenaz argitaratu ditu hainbat lan. EHUko Tantak Hezkuntzako Aldizkarikobatzordekidea da, eta zuzendari lanak egin ditu 2019ko ekainera. Gaur egunean, Irakaskuntzaren Koordinazirako eta GrALerako Dekanordea da Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.





Lan akademikoen osagarri, 2002az geroztik, helduentzako zein haurrentzako lanak idatzi izan ditu. Alde horretatik, genero lirikoa jorratu duten lanak dira nabarmentzekoak: lau poemetagi eta hiru CD-Liburuxka (Mugaldekoak proiektu literario-musikalaren barrenean). Era berean, haur literatura itzultzen dihardu katalanetik eta ingelesetik.