XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Aldi honetan haurren nortasuna eta garapen emozionala, soziala eta kognitiboa ezagutzeko eta sustatzeko gaitasuna.
  • Banakako, gizarteko eta kulturako aniztasuna aitortzea eta errespetatzea. Ikaskuntza-espazioak diseinatzea, erregulatzea eta kudeatzea, ikasleen hezkuntza-premia bereziak, genero-berdintasuna, parekidetasuna eta giza eskubideen errespetua aintzat hartzen dituzten aniztasun-testuinguruetan.
  • Bizikidetza sustatzea ikasgelak eta ikasgelatik kanpo. Ikasleen parte-hartzea dinamizatzea bizikidetza demokratikorako arauak eraikitzean eta gatazkak modu baketsuan konpontzearen gaia elkarlanean lantzea. Ikasketako eta bizikidetzako testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea eta horiei buruzko gogoetak egiten jakitea. Gai izatea behaketa erabiltzeko ikasleen gaitasunen ebaluazio-tresna global, hezigarri eta jarraitu nagusi gisa.
  • Gurasoen orientatzaile gisa jardutea, 0-6 aldiko familia-hezkuntzari dagokionez, eta ikasle bakoitzaren familiarekin eta familia multzoarekin tratuan eta harremanean gizarte-gaitasunak menperatzea. Tutoretza- eta koordinazio-eginkizunak egitea; tutoretza-ekintzako proposamenak planifikatzea eta familiekin eta hezkuntza-komunitateko beste kide batzuekin lankidetzan aritzea, eskola-jarduera ikasleen gizarte- eta familia-ingurunearekin lotzeko eta hezkuntza-prozesuan eraginkortasun handiagoarekin eragiteko.
  • Haur hezkuntzako helburuak, curriculum-edukiak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea, haur hezkuntzaren berezitasun epistemologikoa eta didaktikaren espezifikotasuna ulertuta; baita horien arteko diziplina arteko harremana ere, haurren lana prestatzeko, antolatzeko eta ebaluatzeko.
  • Haur hezkuntzako ikastetxeen antolakuntza ezagutzea, baita horiek funtzionatzeko egiten diren ekintzen aniztasuna ere. Irakaskuntza-eginkizuna gauzatzeak bizitzan zehar hobetzen eta moldatzen joan behar duela onartzea aldaketa zientifikoetara, pedagogikoetara eta sozialetara.
  • Haurren dietetikaren eta higienearen oinarriak ezagutzea. Haurrengan sustatzea beren gorputzaren ezagutza eta kontrola, autonomia-ohiturak bultzatuz. Laguntza goiztiarraren oinarriak eta lehen haurtzaroko prozesu psikologikoak, ikaskuntza-prozesuak eta nortasuna eraikitzeko prozesuak ulertzea ahalbidetzen duten oinarriak eta garapenak ezagutzea, eta horien garapena sustatzea.
  • Ikerketatik etorritako hezkuntzaren ikusmoldeak aztertzea eta balioestea, baita Hezkuntza Administrazioaren curriculum-proposamenak ere, curriculuma gizarte- eta kultura-testuinguru aldakorretara egokitzeko bide ematen duten hezkuntza-proiektuak eta programazio-unitateak diseinatzeko eta garatzeko.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien hezkuntza-ondorioak ezagutzea eta, bereziki, telebistarenak lehen haurtzaroan. Informazioaren eta komunikazioaren bitartekoak (IKTak, liburutegiak, fonotekak...) modu kritikoan erabiltzea, ezagutza-iturrietara heltzeko eta komunikazioko, ikasketako, ikerketako eta lan kooperatiboko zereginak faboratzeko.
  • Komunikazio-gaitasunak (ahozkoak, idatzizkoak, bisualak, gorputzarenak, afektiboak eta musikalak) aberastera bideratutako estrategia didaktikoak diseinatzea, garapen integralaren esparruan.
  • Lehen haurtzaroan ikaskuntza autonomoen eraikuntza sustatzea eta erraztea, dimentsio kognitiboen, emozionalen, psikomotorren eta borondatezkoen ikuspuntu globalizatzaile eta integratzaile batetik.
  • Lehen haurtzaroan lengoaiak duen bilakaera ezagutzea, izan daitezkeen disfuntzioak identifikatzen jakitea eta haiek behar bezala garatzeaz arduratzea. Eraginkortasunez aurre egitea hizkuntzen ikaskuntzari kultura nahiz hizkuntza anitzeko testuinguruetan. Ahoz nahiz idatziz adierazten jakitea, eta zenbait adierazpen-teknika menderatzea. Euskara eta gaztelania menderatzea, baita atzerriko beste hizkuntza bat ere, gutxienez. Hizkuntza horietan ekoizpen eta ulermen zuzena eta egokia frogatzea (C1 eta B1 mailak, hurrenez hurren), hezkuntza-testuinguru eleaniztunean lan egin ahal izateko. Hizkuntzen nahiz kulturen aniztasunari begirako jarrera abegitsuak garatzea.
  • Maila bereko irakasle guztiekin batera jarduerak planifikatzea. Taldean ikasgelako praktikei buruzko gogoeta egitea, irakasle-lana eta jarduera profesionala berritzeko eta hobetzeko. Ikaskuntza autonomo nahiz kooperatiborako gaitasunak eskuratzea eta ikasleen artean sustatzea.
  • Taldean gogoeta egitea arauak onartzeari eta gainerakoak errespetatzeari buruz. Bizikidetzako arauak, lan pertsonala eta ingurune naturala, soziala eta kulturala errespetatzea sustatzen duten gizarte-gaitasunak garatzea. Ikasle bakoitzaren autonomia eta berezitasuna sustatzea, lehen haurtzaroan emozioen, sentimenduen eta balioen hezkuntza-faktore gisa.
  • Ulertzea hezkuntzaren eginkizuna, aukerak eta mugak gaur egungo gizartean eta haur hezkuntzako ikastetxeei eta horietan lan egiten duten profesionalei eragiten dieten funtsezko gaitasunak. Ulertzea, oro har, hezkuntza-prozesuen konplexutasuna, eta, bereziki, irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuena. Halaber, curriculum-elementu berriak sartzea, jarrera kritikoari eta ekintzaileari eutsi ahal izateko, premia eta eskaera pertsonalei, antolakuntzakoei eta sozialei erantzuteko. Ikastetxeetan aplikatzeko kalitate-hobekuntzarako ereduak ezagutzea.