XSLaren edukia

Didaktika Orokorra25882

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25882

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1624
Gelako p.4466

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honetan, curriculum eta irakaskuntza ikaskuntza prozesuen analisia eta ulermenaren hasiera egiten da. Ikasgelako elkarrekintza eta komunikazio prozesuak ulertzea sustatuko da, eta, era berean, curriculuma diseinatzeko eta garapenatzeko konpetentzia garatuko da. Plangintzaren bidez, jardun didaktikoaren osagai ezberdinak ezagutuko dira: helburuak, gaitasunak, edukiak, metodologia, irakaskuntza-ikaskuntzaren jarduerak, baliabide didaktikoak, ebaluazioaren prozedurak eta tresna. Beste ikasgaiekin batera, DALa (Diziplina Arteko Lana) garatuko da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

OINARRIZKO KONPETENTZIAK



K1) Taldean lan egiten jakitea, hezkuntza-artapenean zein ikasketa-segiden plangintzan, 0-3 eta 3-6 urteko haurren berezitasunak identifikatuta.



K2) Eskola-inguruneko egonkortasunaren eta erregulartasunaren garrantzia aintzat hartzea, ikasleek modu harmonikoan eta integralean aurrera egiteko.



K3) Haur Eskola hezkuntza-sistemaren testuinguruan kokatzea, eta saiakuntza eta jarduera berritzaileak ezagutzea.



K4) Haur Hezkuntza eta beren antolaketa arautzen dituen legedia ezagutzea



K5) 0-6 urteko aldiari dagozkion ikasgela barruko nahiz kanpoko hezkuntza-prozesuak aztertzea eta ulertzea.



K6) Ikasgelako elkarrekintza- eta komunikazio-prozesuak ezagutzea





ZEHARKAKO KONPETENTZIAK



* Agindutako orientabideei jarraituz banakako zein taldeko lanak burutzea.

* Irakasgaian landutako kontzeptuak, baliabideak eta teknikak egokiro erabiltzea, bereziki hezkuntza prozesuen aztertze eta ulertzearekin erlazionatuta daudenak

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA- Didaktikaren oinarriak. Didaktikaren kontzeptua eta ikergaia. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua

2. GAIA- Irakaskuntzaren eta curriculumaren teoriak. Curriculuma, oinarrizko kontzeptuak. Curriculumaren politika: curriculum ofiziala. Curriculumaren oinarriak eta zehazte mailak

3. GAIA- Curriculumaren diseinua eta garapena. Plangintza, prozesu gisa eta emaitza gisa. Curriculumaren diseinuari eta garapenari buruzko ikuspegiak

4. GAIA- Diseinuaren osagaiak: Curriculumaren helburuak, gaitasunak eta edukiak. Didaktikako metodologia eta irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak. Antolakuntzako aldagaiak: espazioa, denbora eta taldekatzeak. Bitarteko didaktikoak: materialak eta baliabideak

5. GAIA- Ebaluazioa: kontzeptua eta helburua. Ebaluatzeko prozedurak eta tresnak

6. GAIA- Hezkuntza-berrikuntza. Hezkuntza-berrikuntza eta -aldaketa. Irakaslearen eginkizuna berrikuntzan

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia anitza izango da eta batuko ditu:



•Hainbat taldekatze: talde handia, talde txikia/lan taldea, eta banakako jarduera

•Hainbat eszenategi: gela, tutoretzak eta beste batzuk

•Hainbat jarduera mota: aurrez aurrekoak eta ez presentzialak



Jarduera motak, beste batzuren artean, hurrengo hauek izango dira:



•Irakasleak egingo dituen gaien sarrerak eta azalpenak, saio magistral eta partizipatiboak erabiliz

•Irakasleak zuzenduko dituen taldeko eta banakako lanak:

oIrakurketak, solasaldiak, hausnarketa kritikoak

oLan idatziak

oAhozko aurkezpenak

•Hainbat eratako aplikazio jarduerak eta lanak, eta zenbait metodologiaren erabilpena



Burutzeko eta emateko lanak hurrengoak izango dira:



•Gai zehatzei buruzko banakako edo eta taldeko lan laburrak

•Unitate didaktiko baten planifikazioa. Lan taldeka, emandako egoera baterako eta emandako irizpide batzuei jarraituz

•Moduluko Diziplinarteko Lana (DAL). Problemetan Oinarrituriko Ikastea(ABP/POI) metodologia erabiliz eta lan taldeka garatuta



Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landuko ditugu eta bertan eskuragarri izango ditugu egoerak hala eskatuko balu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken kalifikazioa lauhilabeteko osoan zehar ikasleak burututako froga guztien balorapenaren menpe egongo da eta irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.



• Garatu beharreko proba idatzia (%): 30

• Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20

• Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak, DAL/DILAN) (%): 50



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Horretarako, ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio jarraia, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak elkartrukatuz (entregagaiak, praktikak...), feedback emateko dauden erramintak emanez, baita kalifikazioa eman ere.



B. AZKEN EBALUAZIOA:

Azken kalifikazioa azterketa garaian gauzatuko den froga baten bitartez lortzen da. Froga horrek hurrengoko entregagaiak ditu:

- Froga idatzia %70

- Programazio didaktikoa %30



Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.



Azken proba egin behar duten ikasleek eGela bidez egingo dute, aurrez aurre egiterik ez badago.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZ-OHIKO DEIALDIA



A. Ebaluazio jarraia aukeratu duren ikasleak: Ikasleek ebaluazio jarraian sortutako ekoizpenak gainditu gabe izatekotan eta horren eraginez bataz bestekoa egiteko aukera izan ez dutenean, gainditu gabe edo entregatu gabe duten atala entregatzeko aukera izango dute ezohiko deialdian.



B. Amaierako ebaluazioa aukeratu duten ikasleak: Azken kalifikazioa azterketa garaian gauzatuko den froga baten bitartez lortzen da. Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.



- Froga idatzia %70

- Programazio didaktikoa %30



Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.



Ikaslea azken ebaluazio frogara aurkezten ez bada ikasleak deialdiari uko egiten diola ulertuko da, eta “Aurkezteke” jarriko zaio.



Azken proba egin behar duten ikasleek eGela bidez egingo dute, aurrez aurre egiterik ez badago.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturtearen garapenean zehar, irakasagaian lan egiteko beharrezkoak izango diren baliabideen zerrenda ezagutaraziko zaie ikasleei. Matrikulatutako ikasleak, E-gela plataforman irakasgaiari dagokion kurtsoan, aukera izango du baliabide horietara heltzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación. Boletín Oficial del Estado, 340, de 30 de diciembre de 2020, 122868-122953. https://www.boe.es/boe/dias/2020/12/30/pdfs/BOE-A-2020-17264.pdf



237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezertzekoa (EHAA, 2016-01-15)



Bermejo, Blas; & Ballesteros, Cristóbal. (2014). Manual de didáctica general para maestros de Educación Infantil y de Primaria. Madrid: Ediciones Pirámide.



Cantón, Isabel; & Pino, Margarita. (coord.). (2011). Diseño y desarrollo del currículum. Madrid: Alianza.



De La Herrán, Agustín; & Paredes, Joaquín. (2008). Didáctica General. La práctica de la enseñanza en Educación Infantil, Primaria y Secundaria. Madrid: McGraw Hill/Interamericana España, S.A.U.



Montanero, Manuel. (2019). Didáctica General. Planificación y práctica de la enseñanza primaria. Recuperado de: http://dehesa.unex.es/xmlui/bitstream/handle/10662/9225/978-84-09-07197-5.pdf?sequence=1&isAllowed=y

Gehiago sakontzeko bibliografia

Alegret, Joana; Castanys, Elisenda; & Sellarés, Rosa. (2010). Alumnado en situación de estrés emocional. Barcelona: Graó.

Bolívar, Antonio; & Domingo, Jesús. (eds.). (2007). Prácticas eficaces de enseñanza. Madrid: PPC, Editorial y Distribuidora, S. A.

Bonal, Xavier; Tarabini-Castellani, Aina; & Verger, Antoni. (comp.). (2007). Globalización y Educación. Textos Fundamentales. Buenos Aires: Miño y Dávila.

Burbacher, Jhon. W.; Case, Charles. W.; & Reagan, Timothy. G. (2000). Cómo ser un docente reflexivo. La construcción de una cultura de la indagación en las escuelas. Barcelona: Gedisa.

Gimeno, José. (1988). El currículo: una reflexión sobre la práctica. Madrid: Morata.

Gimeno, José. (comp.). (2008). Educar por competencias, ¿qué hay de nuevo? Madrid: Morata.

Gimeno, José; & Pérez, Ángel. (1992). Comprender y transformar la enseñanza. Madrid. Morata.

Hernández, Fernando; & Ventura, Montserrat. (2010). Curriculuma lan-proiektuen bidez nola antolatu. Ezagutza kaleidoskopio bat da. UPV/EHU: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua.

Marcelo, Carlos. (2002). La función docente. Madrid: Editorial Síntesis.

Marqués, Pere. (2006). Nuevos entornos, nuevos modelos didácticos. Cuadernos Pedagogía, 363, 80-89.

Monereo, Carles; & Pozo, Juan Ignacio. (2007). Competencias para (con)vivir con el siglo XXI. Cuadernos de Pedagogía, 370, 12-18.

Rodríguez, Gregorio; Gil, Javier; & García, Eduardo. (1996). Metodología de la investigación cualitativa. Barcelona: Aljibe.

Sevillano, María Luisa. (2004). Didáctica en el siglo XXI. Madrid: McGraw Hill.

Zabala, Antoni. (1995). La práctica educativa: cómo enseñar. Barcelona: Graó.

Zabalza, Miguel Ángel. (2004). Diarios de clase. Un instrumento de investigación y desarrollo profesional. Madrid: Ed.Narcea.

Aldizkariak

Aula de Innovación Educativa. Graó Educación. Barcelona. [Revista electrónica]. http://aula.grao.com/

Aula: revista de enseñanza e investigación educativa. Organización de Estados Iberoamericanos (OEI) para la Educación, la Ciencia y la Cultura. [Revista electrónica]. http://www.oei.es/es4.htm

Bordón. Sociedad Española de Pedagogía. Madrid.

Cuadernos de Pedagogía. Editorial Fontalba. Barcelona. [Revista electrónica]. http://www.cuadernosdepedagogia.com/Content/Inicio.aspx

Didácticas Específicas. Revista Electrónica - ISSN 1989-5240. [Revista electrónica]. http://www.didacticasespecificas.com/inicio.php

Educar. Universitat Autónoma de Barcelona. Barcelona. [Revista electrónica]. http://educar.uab.cat/

Hik hasi. Lasarte-Oria: Xangorin. [Revista electrónica ]. http://www.hikhasi.com/

Qurriculum. Teoría, Investigación y Práctica Educativa. Universidad de La Laguna. [Revista electrónica]. http://qurriculum.webs.ull.es/

Revista Latinoamericana de Tecnología Educativa (RELATEC). [Revista electrónica]. http://www.red-redial.net/revista-revista,latinoamericana,de,tecnologia,educativa,relatec,-272.html.

Relieve. Revista electrónica de Investigación y Evaluación Educativa. [Revista electrónica]. http://www.uv.es/RELIEVE/

Revista de Educación. MEC. Madrid. [Revista electrónica]. http://www.mecd.gob.es/revista-de-educacion

Revista electrónica interuniversitaria de formación del profesorado. [Revista electrónica]. http://www.aufop.com/aufop/home

Revista Española de Pedagogía. (CSIC) Madrid. [Revista electrónica]. http://revistadepedagogia.org/

Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko Aldizkaria. UPV/EHUko Publicaciones periódicas. [Revista electrónica]. http://www.ehu.es/ojs/index.php/Tantak/index

Tarbiya. Revista de Investigación e
Innovación Educativa del Instituto Universitario de Ciencias de la Educación. Universidad Autónoma de Madrid. [Revista electrónica]. http://web.uam.es/servicios/apoyodocencia/ice/tarbiya/.

Web helbideak

Amara Berri ikastetxea. http://amaraberri.org/topics/intro/

Amara Berri Sistema. http://www.amaraberrisarea.hezkuntza.net/web/guest/hasera

APA Style. http://www.apastyle.org/

Association Montessori Internationale. http://www.ami-global.org/

Berritzegune Nagusia. http://nagusia.berritzeguneak.net/es/.

Comunidades de Aprendizaje. http://utopiadream.info/ca/

Council of Europe. http://www.coe.int/t/dg4/education

Dialnet Plus. http://dialnet.unirioja.es/

Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/

Fédération Internationale des Mouvements d'Ecole Moderne. Pédagogie Freinet. http://www.fimem-freinet.org/es/node/38

Gobierno de España. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. http://www.educacion.es/portada.html

Google académico. http://scholar.google.es/

HighScope. http://www.highscope.org/

Emmi Pikler Nazioarteko Erakundea. http://emmipiklereducaciontemprana.blogspot.com.es/2012/11/asociacion-internacional.html

Ikastolen Elkartea. http://www.ikastola.eus/

L’Ecole Decroly. http://www.ecoledecroly.net

Marqués, Pere. (2011). Enlaces - Revistas, Editoriales - 6/08/11. 2015/07/07an hartua, hemendik: http://www.peremarques.net/webrevis.htm#educacion

Minedu- Dirección de Educación Inicial; Descargas. http://www.midis.gob.pe/index.php/es/minedu/direccion-educacion-inicial

Pikler-Lóczy. Euskal Herriko elkartea. http://www.piklerloczy.org/es/pikler-loczy/la-asociaci%C3%B3n-vasca

Reggio Emilia. http://zerosei.comune.re.it/italiano/index.htm

Scuole e Nidi d’Infanzia. http://www.scuolenidi.re.it/

The Institutes for the Achievement of the Human Potential. (2015). http://www.iahp.org/

UNESCO. Educación. http://www.unesco.org/new/es/education/

UPV/EHUko Bibliotekako datu baseak. http://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/datu-baseen-aurkibide-alfabetikoa

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • PASTOR ANDRES, DAVID
  • ROMERO ANDONEGUI, AINARA
  • TEJADA GARITANO, ENEKO

TaldeakToggle Navigation

01-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

09:00-11:00 (1)

11:30-13:30 (2)

20-20

09:00-11:00 (3)

11:30-13:30 (4)

25-25

09:00-11:00 (5)

11:30-13:30 (6)

31-31

09:00-11:00 (7)

11:30-13:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)

01-31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-19

08:30-10:30 (1)

11:00-13:00 (2)

21-24

08:30-10:30 (3)

11:00-13:00 (4)

26-30

08:30-10:30 (5)

11:00-13:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 0S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)