XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA ARRITOKIETA ORTUZAR IRAGORRI

Ezagutza arloa
Zientzia Esperimentalen Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
arritxu.ortuzar@ehu.eus

Mª Arritokieta Ortuzar Iragorri Zientzia Kimikoetan lizentziatua da (1998) eta UPV-EHUko Ingurumen Biologia eta Bizi Kalitate programapean burutu zuen doktoretza Neiker-Tecnalian (2007). Horren bitartez, bere tesia argitaratu zuen, gariaren ongarriztatze nitrogenatuaren sistema arrazional baten inguruan.

Gaur egun, Matematika eta Zientzia esperimentalen Didaktika sailean irakasle eta ikertzaile moduan egiten du lan, Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Doktoratu aurreko bekadun eta ondoren ikertzaile kolaboratzaile moduan 13 ikerketa proiektutan parte hartu du; zerealen ongarriztatze nitrogenatuaren kudeaketarekin erlazionatuak batzuk, beste batzuk elikagaietara kutsatzaileen migrazioarekin… Bestalde, 2015. urtetik hona, InMeBa_HBT adituak taldeko kidea da, ingeniaritzaren inguruko baliabide eta metodologien berrikuntzarako taldea. SJRn inpaktua duten zazpi artikuluren egilekidea da da , gutxi gora behera 40 kongresutako komunikaziotakoa eta baita dibulgaziozko aldizkaritan argitaratu diren 10 bat artikulutakoa ere.



ORCID.: 0000-0003-1051-7524