XSLaren edukia

Irakasleak

MIREN JOSU ARRIOLABENGOA IGARZA

Ezagutza arloa
Musika Adierazpidearen Didaktika
Saila
Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
mirenjosu.arriolabengoa@ehu.eus

Goi Mailako Musika Pedagogia Irakaslea (1992) eta Goi Mailako Solfeo, Musika Teoria, Transposizio eta Akonpainamendu Irakaslea (1992) Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan burutuak. Magisteritzan Diplomatua Eskoriatzako OHO Irakasle Unibertsitate Eskolan (1986).



1996-tik UPV/EHU-ko irakaslea da, musika maisu-maistra espezialisten formakuntza lanetan arituz batez ere. Bere ikastegian magisteritzako praktiken diseinu eta berrikuntzan parte hartu du Practicum Batzordeko kide garaian. Lehen Hezkuntza eremuan hainbat urtetako maistra ibilbidea dauka, musika espezialista eta tutore bezala. Musika Eskolen esparruan ere lan egin du.



Euskal dantzen presentzia eta didaktika eskoletara eramateko proiektuetan parte hartu du. Bere ikerketa lerroan mugimendu-espazioa eta musikaren didaktika arteko loturak aztertzen ditu.