XSLaren edukia

Irakasleak

KARMELE ARTETXE SANCHEZ

Ezagutza arloa
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
karmele.artetxe@ehu.eus

Historian lizentziatua (1999) eta doktorea (2010) Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU). 2010. urtetik UPV/EHUko irakaslea da eta 2014.etik Bilboko Hezkuntza Fakultateko Gizarte Hezkuntzako Kontseilu/Behatokian parte hartzen du.



Unibertsitatean irakasle izan aurretik, dokumentalista gisa jardun zuen Inguma datu-basean (www.inguma.eus). Udako Euskal Unibertsitatearen Historia Sailean kolaboratu du 1997. urtetik eta 2010-2014 urteen artean elkarteko zuzendaria izan zen.



Hezkuntzaren Historia arloko gaiak ikertzen ditu, euskararen lotutakoak bereziki. Horren adibide da bere tesia. Bertan aztertu baitzuen euskararen ezarpena goi mailako hezkuntzaren esparruan eta horren eragina hizkuntzaren modernizazioan. Halaber euskararen erabilera eskola proiektu desberdinetan aztertu ditu. Euskal Herriko Gizarte Hezkuntzaren Historiarekin lotutako zenbait lan ere kaleratu ditu.