XSLaren edukia

Irakasleak

GORKA ETXEBARRIA ELORDUI

Ezagutza arloa
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
Saila
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
gorka.etxebarriae@ehu.eus

Haur Hezkuntzan graduatua naiz Euskal Herriko Unibertsitatean, “Berrikuntza Haur Hezkuntzako Eskolan” aipamenarekin, Psikodidaktika Unibertsitate Masterra (Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak) eta Psikodidaktika Dokotoretza Programako doktoregaia. Tesian lehen haurtzaroa aztertzen dut, eta zehazki, Pikler-Lóczy Haur Eskolako kalitatezko zaintzetan hezitzailen jokabidea aztertzen dut. 2016-2017 ikasturtetik Unibertsitateko aldi baterako lan kontratudun irakaslea naiz, Bilboko Hezkuntza Fakultatean (UPV/EHU), hain zuzen. Didaktika eta Eskola Antolakuntzako saileko kidea naiz, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan klaseak ematen ditut. Ikerketa arloari dagokiola, Lehen Haurtzaroa eta garapen goiztiarrean zentratzen da nire ikerlerroa. Hainbat nazioarteko kongresutan parte-hartu dut orain arte. Orcid: 0000-0001-6726-5490.