XSLaren edukia

Komunikazio Gaitasunaren Garapena. Euskara eta Gaztelania. Haur Hezkuntzan I27630

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27630

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1624
Gelako p.4466

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Unibertsitateko lehen kurtso honetan ikasleek beste diskurtso-kultura batean parte-hartzen eta garatzen ikasiko dute. Horrela, irakasgai honek Komunikazio Gaitasunean orokorrean sakontzen lagunduko die, eta, batez ere, alor akademikoko testu-motak eta diskurtso-generoak landuko dituzte. Hartzaile nahiz ekoizle izango dira ahoz eta idatziz. Zentzu honetan oinarrizko baliabidea izanik, ikasgaiak garrantzia hartzen du bi norabidetan: batetik, unibertsitatean egiten den ikaskuntzaren etekinerako eta hobekuntzarako izango da, eta, era berean, alor eta diziplina guztietan eragina izango du; bestetik, etorkizuneko irakaslanera zuzenduta egongo da.

Komunikazio Gaitasunaren Garapena I ikasgaiak hurrengo helburu orokor hauek ditu:



1. Hizkuntzalaritzaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea, batez ere joera pragmatikodunak, hizkuntzak komunikazio-egoera anitzetan duen erabilera aztertzeko tresnatzat hartuz.



2. Idatzizko eta ahozko testuen ulermenaz eta mintzamenaz hausnarketa egitea, testu horiek alor akademikokoak izango dira batez ere.



3. Era koherentean, zuzenean eta egokian alor akademikoko komunikazio-ekintzak garatzea.



EGIAZTATURIKO MEMORIEN ESTEKAK:

• Bilbo: Lehen Hezkuntza ; Haur Hezkuntza

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Berebizikoa da ikasleen hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzea, hizkuntza eraginkortasunez erabil dezaten euren bizitzako egoera eta behar guztietan. Irakasgaian hurrengo gaitasunak landuko dira:



1. Testuinguru akademikoan agertzen diren testuak aztertu, prozesatu eta sortu.

2. Komunikazio eta hizkuntzaren zientzien oinarrizko printzipioak ulertu.

3. Hizkuntzaren garapenari buruzko hausnarketari ekitea.

4. Oinarrizko kontzeptuak, testuak eta berbaldiak aztertzea.

5. Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren arteko aldeak identifikatzea eta ezaugarri linguistikoen eta diskurtsiboen jabe izatea.

6. Idatzizko hizkuntza darabilten egoera adierazkorren gaineko testuak sortzea.

7. Ahozko hizkuntzaren erregistroak erabiltzea egoeraren arabera.

GRADUEN IRAKAS-GIDEN ESTEKAK

• Bilbo: Lehen Hezkuntza ; Haur Hezkuntza ; Gizarte Hezkuntza

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA- Oinarrizko kontzeptuak, testuak eta berbaldiak aztertzeko eta sortzeko. Hizkuntza eta komunikazioa. Komunikazio gaitasuna. Diskurtsoa. Diskurtsoaren analisirako mailak. Testua eta testuaren ezaugarriak. Testu-motak. Diskurtso-generoak. Alor akademikoko diskurtso-generoak.



2. GAIA- Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta sortzea, testuinguru akademikoaren berbaldi-generoetan berariazko arreta jarrita. Eremu akademikoko ahozko testuen ulermena, ekoizpena eta analisia: ahozko azalpenak, eztabaidak, aurkezpenak, txostenak, eta abar. Azalpen testuak: ezaugarriak, sailkapena eta egitura. Azalpen testuak idazteko estrategiak.



3. GAIA- Argudiozko testuak. Iritzi artikuluaren planifikazioa. Idazlan onen eredua. Nola eztabaidatu? Irizpideak.



4. GAIA- Iruzkin kritikoa ipuingintzan. Literatur testuak eta informazio testuak



EGIAZTATURIKO MEMORIEN ESTEKA:

• Bilbo: Haur Hezkuntza: https://www.dropbox.com/s/9leipy5ymjyu27s/2014-05-22%20MEMORIA%20JUSTIFICATIVA%20ED.%20INFANTIL.pdf





MetodologiaToggle Navigation

Ekintza kolaboratzaile eta parte hartzaileak egingo dira; gainera, irakaslearen azalpen magistralez gain, testuen eta ikus-entzunezko materialen irakurketa eta eztabaida kritikoak sustatuko dira. Banakako eta taldeko lana egitea da asmoa.









Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 34
    • Moduluko Diziplina arteko Lana (DAL) (%): 16

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Hauek dira ebaluazio sistemak: etengabeko ebaluazioa eta azken ebaluazioa.



1. Etengabeko ebaluazioan proba eta jarduera multzo bat ezartzen da, ikasle bakoitzak prestakuntza aldian aurrera nola egiten duen baloratzeko. Erabilitako sistema eta tresnek bermatu egin behar dute gaitasun guztien garapena. Aukera egongo da ebaluazioa prestakuntza aldian zehar egindako probekin soilik egiteko, edo, proba horiek egiteaz gain, kasuan kasuko azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarri bat ere egiteko.



Taldeka egindako lanak: % 34

Banakako lanak: % 50

Moduluko Diziplina arteko Lana (DAL): % 16



2. Azken ebaluazioak aukera ematen du zenbait jardueren bitartez ebaluatzeko (%100) ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute eta azterketa aldi ofizialean egingo da.



3. Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Beraz, ikasleria honek derrigorrez proba bat egin beharko du, eta jarduerek %100 balioko dute. (EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 8 eta 9. artikuluak).



12.2.- artikulua.- Deialdiari uko egitea

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.





4. Oharra: Guztiz beharrezkoa da jarduera guztiak eta bakoitza gainditzea irakasgaia gainditutzat jotzeko.



Gainera, bi egoeratan, derrigorrean, Moduluko Diziplina arteko Lanari (DAL) dagokion nota irakasgai bakoitzaren azken notaren %16 izango da (1,6 puntu).



Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

(EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 9. artikulua):



1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Ordenagailua.
-Ikus-entzunezkoak.
-Ikasliburuak, azterketak, apunteak, lanak, praktiketarako txostenak, bideo-grabazioak...

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-ASKOREN ARTEAN (2005) IVAPeko Estilo liburua. HAEE-IVAP

-CALSAMIGLIA, Helena, y TUSÓN, Amparo (1999) Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Barcelona. Ariel.

- CAMPS, Anna y ZAYAS, Felipe (COORD.) (2006) Secuencias didácticas para aprender gramática. Graó. Barcelona

-CARLINO, p. (2005) Escribir, leer y aprender en la Universidad. Buenos Aires: F.C.E.

-GARZIA, Joserra (2008) Jendaurrean hizlari. Berriozar: Alberdania.

-CASSANY, D. (2006) Taller de textos. Barcelona: Paidós.

-CASTELLÓ, M. (coord..) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Barcelona: Graó.

-GÓMEZ TORREGO, L (1997), Gramática didáctica del español. SM. Madrid.

-GONZÁLEZ NIETO, Luis, (2001) Teoría lingüística y enseñanza de la lengua.( Lingüística para profesores). Cátedra. Madrid

MONTOLÍO, E.-GARACHANA, C.- SANTIAGO, M. (2000) Manual de escritura académica. Barcelona: Ariel

-ZUBIRI, IlarI & Zubiri (1995), Euskal gramatika osoa. Didaktiker. Bilbo

Gehiago sakontzeko bibliografia

-FONTICH, Xabier (2006) Hablar y escribir para aprender gramática. Barcelona. Horsori.
-BEAUGRANDE, Robert & DRESSLER, Wolfgam, (1997) Introducción a la lingüística del texto. Barcelona. Ariel
-CLANCHY, J. y BALLARD, B. (2000) Cómo se hace un trabajo académico. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza.
-PÉREZ, F. (2005) Redacción en el aula. Madrid: Síntesis.
-REYES, Graciela (1990) La pragmática lingüística. Barcelona. Montesinos.
-REYES, Graciela (1998) Cómo escribir bien en español. Manual de redacción. Madrid: Arco/ Libros
-SÁNCHEZ LOBATO, (2006) Saber escribir. Madrid: Aguilar- Instituto Cervantes.
- VAN DIJK, T (2000). El discurso como estructura y proceso. Gedisa. Barcelona.
-VÁZQUEZ, G. (coord..) (2001) El discurso académico oral.Madrid: Edinumen
-VÁZQUEZ, G. (coord..) (2001) Guía del discurso académico escrito .Madrid: Edinumen
-VÁZQUEZ, G. (coord..) (2001) Actividades para la escritura académica .Madrid: Edinumen
-VILÀ, M. (coord..) (2005) El discurso oral formal. Contenidos de aprendizaje y secuencias didácticas. Barcelona: Graó.
-VV.AA (2009) Lectura y escritura de textos académicos. (Monográfico) Textos nº 50.
-VV.AA (2004) Reflexión sobre la lengua (Monográfico) Textos nº 37.

Aldizkariak

- Bat. Soziolinguistika
- Euskera
- Hikhasi
- Ikastaria
- Jakingarriak
- Tantak
- Textos
- Uztaro

Web helbideak

www.erabili.eus
- www.soziolinguistika.eus
- www.euskaltzaindia.eus
- www.ethnologue.com
- www.behatokia.eus
-http://ikasgela.santurtzieus.com/
-http://irakurketa.hizeba.eu/
-http://italc.sourceforge.net/
-http://sitios.ruv.itesm.mx/portales/crea/
-http://www.uzei.eus/hobelex/
-https://hotpot.uvic.ca/
-https://sites.google.com/site/euskarateknikoakazetaritza/et1_1hizkuntza-baliabideak

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ESPARZA MARTIN, IRATXE
  • IRUSKIETA QUINTIAN, MIKEL
  • URIBE-ETXEBARRIA LETE, OXEL

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

08:30-10:30 (1)

12:00-14:00 (2)

8-8

08:30-10:30 (3)

12:00-14:00 (4)

12-12

08:30-10:30 (5)

12:00-14:00 (6)

16-16

08:30-10:30 (7)

12:00-14:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)

31 Gelako p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-7

08:30-10:30 (1)

08:30-10:30 (2)

9-11

08:30-10:30 (3)

08:30-10:30 (4)

13-15

08:30-10:30 (5)

08:30-10:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S07G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 2S07G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 2S07G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 2S07G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 2S07G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 2S07G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-7

11:00-13:00 (1)

08:30-10:30 (2)

9-11

11:00-13:00 (3)

08:30-10:30 (4)

13-15

11:00-13:00 (5)

08:30-10:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 2S04G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-7

12:00-14:00 (1)

08:30-10:30 (2)

9-11

12:00-14:00 (3)

08:30-10:30 (4)

13-15

12:00-14:00 (5)

08:30-10:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 2S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 2S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 2S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 2S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 2S06G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)