XSLaren edukia

Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan26468

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26468

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1624
Gelako p.4466

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema eleanitzean hizkuntzak ikas-irakasteko beharrezkoak diren oinarri teoriko eta metodologikoak lantzen dira, beti ere arreta eskainiz bestelako kultura eta hizkuntzak dituzten ikasleen inklusioari.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Ezagutzea zer funts linguistiko, psikolinguistiko eta soziolinguistikotan hartzen duen oinarri hizkuntzaren didaktikak, egoerak eta gertakariak analizatzeko lehen eta bigarren hizkuntzen didaktikan. (C1, C3)

1.1. Ezagutzea eta azaltzea oinarrizko kontzeptuak hizkuntzaren didaktika teorikoki funtsatzeko.

1.2. Hautatzea metodologiarik egokiena hizkuntzaren didaktikarako, gelako beharrizanen arabera eta eskola-curriculumaren markoan.

1.3. Bilatu eta hautatzea informazio bibliografikoa funtsatze teorikorako.

2. Gogoeta egitea nolako eragina izan dezakeen anitz-eleko egoerak eskolaren eta ikasgelaren testuinguruan (C1, C2)

2.1. Hizkuntz-ukipeneko egoerak analizatzea

2.2. Ezagutzea eskolako instituzioari zer-nolako desafioak datozkion, anitz-eleko egoeretatik etorrita.

2.3. Oinarrizko jardunbideak proposatzea hizkuntza ez ofizialak dituzten ikasleak ikasgeletan integratzeko.

3. Erdiestea jakintza funtsatua eta gogoetan oinarritua hezkuntza elebiduneko eta eleanitzeko programez, aintzat harturik nolako hizkuntz eta kultur aniztasuna den eskolan.

3.1. Informazioa hautatzea eta integratzea, ezagutzeko inguruko errealitate soziolinguistikoaren zein faktorek eta nola eragiten duten heziketa-testuinguruan.

3.2. Bereiztea parametro jakin batzuen arabera hezkuntza elebiduneko eta eleanitzeko programak

4. Komunikazio konpetentziak garatzea Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan (C5)

4.1. Hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz.

4.2. Bereiztea komunikazio konpetentzian osagai diren alderdiak, ikasgela praktikan.

5. Aldeko jarrerak sortzea hizkuntzez, pertsona elebidunez eta irakaskuntza elebidunaz eta eleaniztunaz, oharturik nolako onurak eta zailtasunak diren horietan, lanbideko jardunean aritzeko.

5.1. Hizkuntza guztien eta haien hiztunen aurrean adieraztea errespetua, balioespena eta aintzatespena.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Hizkuntzaren didaktikaren oinarri teorikoak

1.1. Funtsatze linguistikoa

1.2. Funtsatze psikolinguistikoa

1.3. Funtsatze soziolinguistikoa



2. Hizkuntzak eskolan

2.1. Hizkuntzaren didaktika testuinguru eleaniztunetan

2.2. Hezkuntza elebiduneko eta eleaniztuneko programak

2.3. Testuinguru eleaniztuneko hezkuntzaren beste alderdi batzuk

MetodologiaToggle Navigation

IRAKAS METODOLOGIA ETA FORMAZIO JARDUERAK:



Eskola magistralak eta gela praktikak konbinatzen dira. Biek eskatzen dute ikasleen parte hartze aktiboa, kolaborazio jarduna eta edukiei buruzko gogoeta, eta baita ikasleak berak hartzea bere ikasketa prozesuaren erantzukizuna.



Laugarren moduluko Diziplina Arteko Lana (DAL) Arazoetan Oinarritutako Ikasketaren (AOI) metodologia jarraituz egingo da.



JARDUEREZ ETA METODOLOGIAZ



Eskola magistrala:

- Edukien azalpena, analisia eta eztabaida

- Zalantzak argitzea



Gela praktikak:

- Testuen irakurtze kritikoa

- Ikus-entzunezko materiala analizatzea

- Atazak egitea

- Hainbat ikas-materialen analisia, euskarri ezberdinetan

- Ahozko aurkezpenak

- Ikasleek lanak azaltzea, analizatzea eta eztabaidatzea, irakasleak lagunduta norabidean



Gelaz kanpokoak:

- Ikaste lana

- Bakarkako edo taldekako lanak egitea

- Testuak kritikoki irakurtzea

- Bibliografia eta intereseko beste material batzuen bilatzea





Irakaskuntza ez-presentziala edo bimodala ezarri behar izanez gero, ikasgai osoan zein zati batean, tresna metodologikoak egokituko dira. Horretarako, eGela plataformak eskaintzen dituen baliabideak erabiliko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 46
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 54

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITU EDO ETENGABEA:



Ikastegien testuingurua, irakaskuntza modalitateak edota diziplina arteko moduluko lana kontuan hartuz, Fakultate bakoitzak bere ebaluazio sistema zehatza du. Bilboko Hezkuntza Fakultatean:



- DAL edo Diziplina Arteko Lana (%16)

- Taldeko zein bakarkako lanak (%38)

- Azken azterketa (%46)



Irakasgaiaren kalifikazioa ikasleak irakasgaian zehar egindako lanaren balorazioaren eta azken azterketaren emaitzaren araberakoa izango da. Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango da ebaluazioaren atal guztiak (DALa salbu) gaindituta izatea. Atal guztietan hizkuntzaren erabilera egoki eta zuzena eskatuko da, irakasgaia gainditzeko ezinbesteko baldintza izanik.



Irakasgaiaren osagarri gisa, ikasleek Moduluko Diziplinarteko Lan (DAL) bat burutu beharko dute, eta lan horrek 1,6 puntuko balioa izango du. Ikasle guztiek egin behar dute DALa. DALa egiteaz salbueste egoerak 4.Moduluko Irakas-Gidan jasotzen dira (fakultateko webgunean eskuragarri). Ez da derrigorrezkoa izango DALa gainditzea irakasgaia aprobatzeko.



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "ez aurkeztua" izan dadin.



Ebaluatuko diren zeregin eta probetan plagio edo kopia zantzurik balego, Unibertsitatearen araudiari jarraituko zaio: https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/6.-+a%29++Protocolo+plagio+-+EUSK.pdf/9305b6c7-919a-97d4-aa66-8564fb728502



AZKEN EBALUAZIOA:



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



Azken azterketa garatzekoa izango da eta azken ebaluazioa eskatu duten ikasleentzat egongo da diseinatuta. Hizkuntzaren erabilera egoki eta zuzena eskatuko da, irakasgaia gainditzeko ezinbesteko baldintza izanik.



Azken ebaluazioa aukeratzen duten ikasleak ere DALa egitera behartuta daude (ikus salbuespenak DALaren gidan), irakasgaiaren osagarri bezala. DAL horrek 1,6 puntu balio ditu, eta ez da derrigorrezkoa izango DALa gainditzea irakasgaia aprobatzeko. Irakasgaiaren kalifikazioa DALaren eta azken azterketaren emaitzen araberakoa izango da (ikaslea ez balego DALa egitera behartuta, azterketak %100eko pisua izango luke). Ebaluazioaren atal guztietan hizkuntzaren erabilera egoki eta zuzena eskatuko da, irakasgaia gainditzeko ezinbesteko baldintza izanik.



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Ebaluatuko diren zeregin eta probetan plagio edo kopia zantzurik balego, Unibertsitatearen araudiari jarraituko zaio: https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/6.-+a%29++Protocolo+plagio+-+EUSK.pdf/9305b6c7-919a-97d4-aa66-8564fb728502

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ohiko deialdiko irizpide berak erabiliko dira bai ebaluazio jarraiko ikasleentzako baita azken ebaluazioko ikasleentzako ere.



Ebaluazioaren atal guztietan hizkuntzaren erabilera egoki eta zuzena eskatuko da, irakasgaia gainditzeko ezinbesteko baldintza izanik.



Egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Ebaluatuko diren zeregin eta probetan plagio edo kopia zantzurik balego, Unibertsitatearen araudiari jarraituko zaio: https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/6.-+a%29++Protocolo+plagio+-+EUSK.pdf/9305b6c7-919a-97d4-aa66-8564fb728502

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakurketak
- Eskoletako materialak eta dokumentuak


BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AMENGUAL, M., JUAN, M. y SALAZAR, J. (2008). Adquisición y enseñanza de lenguas en contextos plurilingües: ensayos y propuestas aplicadas. Edicions UIB.



AMONARRIZ, K. (2019). Euskararen Bidegurutzetik. Elkar.



BILBAO, X. (1998). Hezkuntza elebiduna. Zenbait oinarri. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Saila.



BRONCKART, J. P. (1993). Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa?. HABE.



BRONCKART, J. P. (2007). Desarrollo del Lenguaje y Didáctica de las lenguas. Miño y Dávila.



CRYSTAL, D. (2007): Hizkuntzaren iraultza. Erein.



CUMMINS, J. (1979). Cognitive/academic language proficiency, linguistic interdependence, the optimum age question and some other matters. Working Papers on Bilingualism, 19, 121-129.



CUMMINS, J. (1983). Interdependencia lingüística y desarrollo educativo en los niños bilingües. Infancia y Aprendizaje: Journal for the Study of Education and Development, 21, 37-61.



CUMMINS, J. (2002). Lenguaje, poder y pedagogía: Niños y niñas bilingües entre dos fuegos. Morata.



ETXEBERRIA BALERDI, F. (2005). Elebitasuna eta Hezkuntza Euskararen Herrian. Erein.



EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEA eta EUSKALTZAINDIA. (2008). Zenbait orientabide erregistroen trataeraz. Euskaltzaindia.



EUSKO JAURLARITZA (2016). Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua egiteko gida. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.



FASOLD, R eta CONNOR-LINTON J. (arg). (2010). Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak. UPV/EHU.



GÓMEZ PARRA, M.E. eta JOHNSTONE, R. (arg.) (2018). Nuevas Perspectivas en Educación Bilingüe - Investigación e Innovación. Universidad de Granada.



GUASCH, O. (2008). Reflexión interlingüística y enseñanza integrada de lenguas. Textos de Didáctica de la Lengua y la Literatura, 47, 20-32.



IDIAZABAL, I. eta BARREÑA, A. (arg.) (2009). Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak. Euskaltzaindia.



HUGUET CANALIS, A. eta MADARIAGA ORDEA, J. M. (2005). Fundamentos de educación bilingüe. UPV-EHU.



LAMBERT, W. E. (1975). Culture and language as factors in learning and education. En A. Wolfgang (Ed.), Education of immigrant children. Ontario Institute for Studies in Education. https://eric.ed.gov/?id=ED096820



LAMBERT, W. E. (1978). Cognitive and socio-cultural consequences of bilingualism. The Canadian Modern Language Review, 34.3. 537-547.



MAIA, J. (2015). Hezkuntza elebiduna Euskal Herrian: 30 urteko ibilaldia. Euskera, 59 (2), 579-628.



PEREÑA, M. (koord.) (2019). Enseñar y aprender lenguas en un modelo educativo plurilingüe. Horsori.



ROMAN ETXEBARRIETA, G., PÉREZ-IZAGUIRRE, E., LANGARIKA-ROCAFORT, A. (2020). Teaching Minority Languages in Multiethnic and Multilingual Environments: Teachers’ Perceptions of Students’ Attitudes toward the Teaching of Basque in Compulsory Education. Education Sciences, 10(2), 25.



RUIZ BIKANDI, U. (apailatz.) (2009). Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. UPV/EHU.



SAGASTA, M. P. (2003). Gaitasun eleaniztuna eta elebakarra alderagarriak al dira?. BAT aldizkaria 49, 99-110.



SIGUÁN, M. (koord.) (1996). La enseñanza precoz de una segunda lengua en la escuela. Horsori.



SIGUAN, M. y MAKEY, W. F. (1986). Educación y bilingüismo. Santillana/UNESCO.



SKUTNABB-KANGAS, T. (1988). Multilingualism and the Education of Minority Children. In Skutnabb-Kangas, T. & Cummins, J. (arg.) Minority education: from shame to struggle. Clevedon: Multilingual Matters. 9‑44.



VILA, I. (2010). Qué puede aportar la educación bilingüe a la educación lingüística del siglo XXI. Avances en supervisión educativa: Revista de la Asociación de Inspectores de Educación de España 13, 1-30.



ZALBIDE, M. (2010). Euskararen legeak 25 urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen saioa. Euskaltzaindia.



ZARRAGA, A., COYOS, J.B., HERNÁNDEZ, J.M., JOLY, L., LARREA, I., MARTÍNEZ, L.V., URANGA, B. eta BILBAO, P. (2010) Soziolinguistika Eskuliburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BESALU, X. (2002). Diversidad cultural y educación. Síntesis.

CAMPO, A., GRISALEÑA, J. eta ALONSO, E. (2007). Ikasle hirueledunak bigarren hezkuntzan. Egoera berri bat. ISEI-IVEI.

EUSKO JAURLARITZA (2010). Hezkuntza marko hirueledunaren saiakuntza-prozesua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

EUSKO JAURLARITZA (2010). Soziolinguistika Hiztegia. Euskal Soziolinguistikaren eremuan erabiltzeko. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

EUSKO JAURLARITZA (2019). VI. Inkesta Soziolinguistikoa 2016. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

GARAY, U., ETXEBARRIA, A. eta MOUNOLE, C. (2015): Euskara eta beste hizkuntzak euskal gizartean eta eskolan. UPV/EHU.

GARZIA, J., AMONARRIZ, K. eta EGAÑA, A. (2004): Euskararen kalitatea: zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

GOIKOETXEA, Nekane (2006). Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAEko hezkuntza eleanitzean. Tesia: UPV/EHU.

HUGUET CANALIS, A. (2009). La Hipótesis de Interdependencia Lingüística. Algunas consideraciones para la práctica educativa en aulas multilingües. Revista española de pedagogía 244, 495-510.

LASAGABASTER, D. y SIERRA, J. M. (2005). Multilingüismo y multiculturalismo en la escuela. Cuadernos de Educación. ICE. Horsori.

MANTEROLA, I. eta BERASATEGI, N. (2011). Hizkuntza gutxituen erronkak. UEU.

MORENO RIOS, S. (2005). Psicología del desarrollo cognitivo y adquisición del lenguaje. Madrid: Ed. Biblioteca Nueva.

RICHARDS, J. C. y RODGERS, T. S. (1998). Enfoques y métodos de enseñanza de idiomas. Madrid: Cambridge
University Press.

SERRA, M., SERRAT, E., SOLÉ, R., BEL, A. y APARICI, M. (2000). La adquisición del lenguaje, Barcelona: Ariel
psicología.

UNAMUNO, V. (2003). Lengua, escuela y diversidad sociocultural. Barcelona: Graó.

Aldizkariak

Bat. Soziolinguistika aldizkaria
Cuadernos de Pedagogía
Euskera
Ikastaria
Hik Hasi
Jakingarriak
Tantak
Textos
Uztaro



Web helbideak

www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ [Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila]
www.erabili.eus [Erabili]
www.euskaltzaindia.eus [Euskaltzaindia]
www.ethnologue.com [Ethnologue: Languages of the World]
www.unesco.org/languages-atlas/es/atlasmap.html [Atlas Unesco de las Lenguas del Mundo en Peligro]
www.behatokia.eus [Hizkuntz Eskubideen Behatokia]
www.ikuspegi.eus [Inmigrazioaren Euskal Behatokia]
www.amarauna.euskadi.eus/ [Munduko Hizkuntzen Amarauna]
www.soziolinguistika.eus [Soziolinguistika Klusterra]
www.ehu.eus/seg [Sareko Euskal Gramatika]
www.uema.eus [Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea]
www.eustat.eus/indice.html [EUSTAT. Euskal Estatistika Erakundea]
www.isei-ivei.net [Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea]
https://es.unesco.org/themes/education [UNESCO]
www.berritzeguneak.net [Berritzeguneak]



5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DUHALDE DE SERRA, MAITENA
  • HUARTE ABASOLO, MAIDER
  • ROMAN ETXEBARRIETA, GORKA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

08:30-10:30 (1)

11:00-13:00 (2)

Ikasgela(k)

  • 1S20G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

01 Gelako p. (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

08:30-10:30 (1)

11:00-13:00 (2)

22-25

08:30-10:30 (3)

11:00-13:00 (4)

27-30

08:30-10:30 (5)

11:00-13:00 (6)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

08:30-10:30 (1)

11:00-13:00 (2)

21-21

08:30-10:30 (3)

11:00-13:00 (4)

26-26

08:30-10:30 (5)

11:00-13:00 (6)

31-31

08:30-10:30 (7)

11:00-13:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • Magistrala - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

22-25

11:00-13:00 (3)

09:00-11:00 (4)

27-30

11:00-13:00 (5)

09:00-11:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 1S21G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)

31 Gelako p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

11:00-13:00 (1)

11:30-13:30 (2)

22-25

11:00-13:00 (3)

11:30-13:30 (4)

27-30

11:00-13:00 (5)

11:30-13:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S22G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S22G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S22G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 1S22G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 1S22G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 1S22G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-20

08:30-10:30 (1)

08:30-10:30 (2)

22-25

08:30-10:30 (3)

08:30-10:30 (4)

27-30

08:30-10:30 (5)

08:30-10:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S13G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)
  • 1S13G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (2)
  • 1S13G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (3)
  • 1S13G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (4)
  • 1S13G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (5)
  • 1S13G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (6)