XSLaren edukia

Ikusizko Arteek Berrikuntzari Egindako Ekarpenak27628

Ikastegia
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27628

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2436
Mintegia57.5
Gelako p.3146.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lengoia bisualak eta Artea hezkuntzaren lehen urratsetatik, ikasleen zein gizartearen erreferenteak dira. Ondorioz, formakuntza espezializatuagoa lortzeko asmoz, Haur hezkuntzako irakasleek Lengoia bisualak eta Artea duten garrantzia ulertzea ezinbestekoa da.

Ikasgai honetan, Hezkuntza berrikuntzaren loturiko metodologia berritzaileak bultzatuko dira, beti ere Ikusizko arteen erabileraren ondorioz, edukiekin lotutako prozesu praktiko aktiboen bitartez.

Ikusizko arteek zer ekar dakioke hezkuntza berrikuntzari? zer da hezkuntza/irakaskuntza berritzailea gaur egungo gizartean artea ardatz gisa kontutan hartzen baldin badugu? Galdera hauek abiapuntu gisa hartuta mundua nola ikusten dugun zalantzan jartzera gonbidatzen du irakasgai honek. Ikusten dugun mundua zalantzan jarri, ikusten dugunaren bitartez eta errealitatearen ikuspuntu desberdinak aukera moduan hartuz.

Horretarako nagusiki, aipatutako kontzeptuei heldu eta hezkuntza espazioan hausnartuko dugu, eta hau erreminta gisa erabiliz Arte Garaikideak ahalbidetzen dituen estrategiak erabiliko dira, hauek eskoletan aplikatzeko bideak garatuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

G1

Ikasleak, ikus-elementuz inguratuta gaudela ulertzea eta ondorioz umearen garapenean ikus elementu hauek bere biziko garrantzia dutela barneratzea.

G2

Ingurua zalantzan jartzeko gaitasuna erakutsi, irakasle identitatean sakondu eta pentsaera dibergentea erabiltzeko gaitasuna azalaraztea.

G3

Arte hezkuntza diziplinartekotasuna lantzeko erreminta gisa erabiltzea Arte garaikidearen bitartez.

G4

Hezkuntza espazioan hausnartu eta Arte garaikidean oinarritutako proiektu berritzaile bat diseinatu eta aurkezteko gaitasuna azalaraztea.

G5

Testu idatzitik haratago, ikusizko elementuak erabiliz, eduki teoriko praktikoak laburbildu eta diskurtso personal propioa erakusteko gaitasuna izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.GAIA: Artea eta berrikuntza Haur hezkuntzan: Zergatik?

• Zer ulertzen dugu berrikuntza gisa hezkuntzan? Zein da irakaslearen eginkizuna? Zelako ekarpenak egiten dizkio arteak haur hezkuntzari? Zer da irakasle berritzailea izatea?



2.GAIA: Eskolako errealitatea ezagutzen (ube proiektua)

• Arte proposamenak eskolak, proeiktuen ezagutza



3.GAIA: Arte garaikidearekiko hurbilketak Haur hezkuntzan

• Inguruko Arte agenteen ezagutza: museoak, arte ekimenak, artistei bisitak...

• Inguruko Arte agenteetan oinarritutako proiektuaren diseinua

• Arte Garaikidean oinarritutako proposaman baten plazaratzea



4.GAIA: Ikusizko elementuen erabilera akademikoa



· baliabide dimentsionalen diseinua

· baliabide tridimentsionalen diseinua









MetodologiaToggle Navigation

• Alde teorikoa eta praktikoak tartekatuko dira, azken hauek ikasketa prozesuan garrantzi nabaria izango dutelarik: Ideia honi helduta praktikak teoriari elkar eragiten dio eta ez daude oso bloke zorrotzetan definitua. Ideia hau klasearen ordutegiaren menpe dago. Izan ere klaseak 4 ordu izateak saio dinamiko bat diseinatzea dakar. Garrantzitsua deritzogu ikaslea momento oro gertatzen denarekin konektatua egotea modu proaktibo batean... beraz lau ordu hauen diseinu zaindua izatea ezinbestekotzat hartzen da. Teoria saioak egon badaude baina ez 40 minutu baino gehiagokoak. Teoria tarte hauetan ariketa txiere agertu daitezke hitza ikasleari emateko nahiarekin, diskurtsoa/hausnarketa norabide bakarrekoa izan ez daiten ahaleginduko garelarik.



• Parte hartze aktiboa bultzatuko da kurtso osoan zehar, taldean egindako ekarpenek proiektuetako norabidea definituko dutelarik: Haur Hezkuntzako ikasleak 4.mailara heltzen direnean taldeak aldatzen dituzte, eta askotan gradu osoan zehar ikusi ez duten pertsonekin harremandu behar dira. Egoera hau aberasgarria izan daitekeen arren parte-hartzea bultzatzeko nolabaiteko oztopoak sortzen ditu. Egoera honi irtenbide bat bilatzeko asmoz klaseko dinamikak elkareraginezkoak izatetik haratago ikasleak ikaskuntza prosezuaren protagonista bihurtzea irtenbideetako bat dela pentsatzen da. Horretarako (eduki praktikoen taulan ikusi daitekeen moduan) klase guztiak ikasleek planteatutako Hezkuntza Berrikuntzaren inguruko kezka batekin hasiko dira (0 praktika). Berau planteatzeko ekintza performatiko/dinamika bat planteatu beharko dute. Ludikotasuna bilatzen da detonante gisa ikus-metodo batez balituz jardungo dira. Horrela hitz eta klasearen ardura beraiei emanez, beste mota bateko detonanteak sortu daitezkeela ikusi da.



• Ikerketa autonomoan oinarritutako metodologiak erabiliko dira, talde bakoitzak bere ibilbide propioa markatuko duelarik, autonomia eta bide propioen bilaketan oinarrituko da ikasketa prosezua. Lauhilabetekoan zehar ariketa laburrak egingo dira eta azken gaian eskola eremu batera aplikagarria izan ahalko litzatekeen istalazio artistikoa diseinatu eta plazaratuko da. Autonomia honen bilaketa progresiboa da, hasieran ariketa laburrak, egingarriak, zerbait xumea baina esanguratsua proposatzean da. Askotan bakardadean egin beharrekoa (klasetik kanpo eskeini beharrko denboran) bakoitza bere buruarekin eztabaida izango duen eskosistema sortuz. Edukiak barnetatzen goazen einean autonomia maila igotzen doa, non azkenean, instalazio artistikoaren diseinuari ekiten diogunean, taldeak bere proiektu propioaren ardura/afekzioa bereganatzea izango den helburua nagusia. Irakaslearen rola momento honetan gidariarena izango da, eginikoa ren inguruan galdetu eta aukera berrien inguruan hausnartzea.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Banakako lanak (%): 25
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Mugimendu Automoarekin lotutako lana (UBE proiektua) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

> Ebaluazioa jarraia izango da

> Ikasgaia gainditzeko ezinbestekoa da atal guztiak gainditzea

> Araudiaren barneko epeetan eta forman uko egiten duten ikasleek froga egiteko aukera izango dute, baina ikaslea ez presentzialak direla ulertuko da.

Froga hau teoriko-praktikoa izango da eta ikasgaian zehar egindako ariketaren bat entregatzea eskatu daiteke. Informazio hau e-gelan edo irakaslearekin kontaktuan jarrita eskuratuko da.

> Hizkuntza eskakizunak gainditzea ezinbestekoa da irakasgaia gainditzeko. Honen araudia lanekin batera azalduko da

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia gainditzen ez dutenei ikasturtean zehar gainditutako ariketak aintzat hartuko zaizkie, baina soilik bigarren deialdirako. Bigarren deialdirako falta diren gainontzeko ariketak entregatu beharko dira.



Ebaluazio jarraian parte hartzen ez duten ikasleek, ikasturtean zehar planteatutako lanak aurkeztu beharko dituzte. Hori ezinezkoa balitz proposamenak ez duelako ahalbidetzen ikasgelatik kanpo egiteak(...)irakasleak propio bialdutako proposamenak bete beharko dituzte. Horrez gain ikasturtea biltzen duen froga bat bete beharko dute. Informazio hau e-gelan edo irakaslearekin kontaktuan jarrita eskuratuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Material grafiko plastiko desberdinak erabiliko dira ikasturtean zehar. Planteatzen diren ariketen arabera eskatzen joango dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Abad, J. (2009). Usos y funciones de las artes en la educación y el desarrollo humano. Educación Artística Cultura y ciudad (pp. 19-23). Madrid: Fundación Santillana.

-Acaso, M. (2009). La Educación artística no son manualidades. Madrid: La Catarata.

-Asensio, M y Pol, E. (2002). Nuevos escenarios en educación. Aprendizaje informal sobre el patrimonio, los museos y la ciudad. Buenos Aires: Aique.

-Calaf, R. (2003). Aprender arte en la ciudad: Sensibilizar hacia el respeto y la valoración del patrimonio urbano. En: Calaf (Coord.) Arte para todos: Miradas para enseñar y aprender el patrimonio. (pp.103-135). Gijón: Trea.

-Dewey, J. (2008)[1934]. El Arte como Experiencia. Méjico: Fondo De cultura.

-Dominguez Chillón, G.(2000): Proyectos de trabajo. Una escuela diferente. La Muralla, Madrid

-Eisner, E. (2004). El arte y la creación de la mente. Barcelona: Paidós.

-Gardner, H. (1990). Educación artística y desarrollo humano. Barcelona: Paidós.

-Giroux, H. (1996). Placeres inquietantes. Aprendiendo de la cultura popular. Barcelona: Paidós (1993).

-Graame Chalmers, F. (2003). Arte, educación y diversidad cultural. Barcelona: Paidós

-Hernández, F. eta Ventura ,M.(1992): La organización del currículum por proyectos. Barcelona, Grao.

-MECD (2002). Escuelas infantiles de Reggio Emilia. La inteligencia construyéndola. 3-edizioa. Madrid: Morata.

-Vecchi, V. (2013). Arte y creatividad en Reggio Emilia. Madrid: Morata







Gehiago sakontzeko bibliografia

Abad, J. (2012). Experiencia Estética y Arte de Participación: Juego, Símbolo y Celebración.
Recuperado de http://www.oei.es/artistica/experiencia_estetica_artistica.pdf.
Aberasturi Apraiz, E. J., Gorospe, J. M. C., & Zabala, M. P. (2019). Afrontar el desarrollo del pensamiento creativo con los estudiantes. Revista catalana de pedagogia, (16), 143-157.
Bauman, Z. (2006). Vida líquida. Barcelona: Paidós.
Berger, J. (1972). Ways of Seeing , episode 1. Emitido el 8 de Enero de 1972, UK: BBC Four. Recuperado de https://www.youtube.com/watch?v=2km4IN_udlE
Blanco, V. P. (2005). Con el cuerpo en la cabeza (avec le corps dans la tete) (Doctoral dissertation, Universidad de Castilla-La Mancha).
Bronfenbrenner, U. (1987). La ecología del desarrollo humano. Barcelona: Paidós Ibérica.
Careri, F. (2002). Walkscapes. El andar como práctica estética. Barcelona: Gustavo Gili.
Di Masso, Andrés; Berroeta, Héctor & Vidal, Tomeu (2017). El espacio público en conflicto: Coordenadas conceptuales y tensiones ideológicas. Athenea Digital, 17(3), 53-92.
Herrería, A. F., & López, M. D. C. L. (2007). La inclusión del componente emocional en la formación inicial de maestros. Una experiencia para el desarrollo de la conciencia sensorial. Revista Iberoamericana de Educación, 43(3), 1-12.
Han, B.C. (2017) [2010]. La sociedad del cansancio. Barcelona: Herder.
Hoffman, D. (2015). ¿Vemos la realidad tal como es? Recuperado de: https://www.ted.com/talks/donald_hoffman_do_we_see_reality_as_it_is?language=es
Huizinga, J. (2007) [1954]. Homo ludens (traducción de Eugenio Imaz). Madrid: Alianza.
Linaza, J. L. (2013). El juego es un derecho y una necesidad de la infancia. Bordón, Revista de Pedagogía, 65 (1), 103-117. https://doi.org/10.13042/brp.2013.65107
Ranciere, J. (2010a) [1987]. El maestro ignorante.Barcelona, España: Laertes.
Ranciere, J. (2010b) [2008]. El espectador emancipado. Buenos Aires, Argentina: Ediciones Manantial SRL.

Aldizkariak

http://www.ucm.es/BUCM/revistasBUC/portal/modules.php?name=Revistas2&id=ARIS

ARTE INDIVIDUO Y SOCIEDAD
https://revistas.ucm.es/index.php/ARIS

EARI
https://ojs.uv.es/index.php/eari

MATERIA PRIMA
http://materiaprima.fba.ul.pt/apresentacao_sp.htm

Web helbideak

https://www.tabakalera.eu/es

http://www.museothyssen.org/thyssen/coleccion/recorridos17.html

http://www.artium.org/euskera/coleccion.html

http://www.guggenheim-bilbao.es/idioma.htm

http://www.museoreinasofia.es/portada/portada.php

http://moma.org/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ABALIA MARIJUAN, ANDREA
  • CILLERUELO GUTIERREZ, LOURDES
  • GUERRA GUEZURAGA, REGINA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S13G - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN HORIZONTALA - LEIOA (1)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

13:00-15:30 (1)

10-10

13:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S04T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 1S04T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-6

13:00-15:30 (1)

10-10

13:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S05T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)
  • 1S05T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1S05T- Plastika laborategia - IRAKASLEEN ESKOLAKO ERAIKIN BERTIKALA - LEIOA (1)