XSLaren edukia

Irakasleak

ANDREA ABALIA MARIJUAN

Ezagutza arloa
Plastika Adierazpidearen Didaktika
Saila
Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
andrea.abalia@ehu.eus

UPV/EHUn lizentziatua (2007) eta Arte Ederretan doktorea (2014), argazkigintza artistikoan aritu da New Yorken (ICP, 2014), Jason Decaires Taylor eskultore britainiarraren laguntzaile gisa lan egin du Lanzaroteko Museo Atlantikoan (2015- 2016); Juliantxo Irujoren erakusketa antologikoaren komisarioa izan da Nafarroako Museoan (2017) eta UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da ordutik.



Arte Hezkuntzarekin duen konpromisoa eraldaketa sozialerako duen gaitasunean datza, bertan esku hartzen baitu genero ikuspegia aplikatuz hezkidetza sustatzeko. Bere argitalpen eta kongresuetan feminismo artistikoa eta emakumearen irudiaren azterketa kritikoa hainbat kultur adierazpenetan jorratzen ditu. Beste ekarpen batzuen artean, 2 libururen egilea eta 4ko egilekidea da.



2016az geroztik "Artea, Ikerketa eta Feminismoak" EHU 16/41 ikerketa proiektuko ikertzaile kidea da. Taldea "Artxibo Proiektuaren" parte da eta "Viva Arte Feminista" ezagutza feministaren nazioarteko sarera lotuta dago. "A.I.F.: Generoa eta kulturaniztasuna" unibertsitate-gizarte Ikerketa Proiektuaren kidea da (US 19/21), eta kide laguntzailea "Hezkidetza eta genero indarkeria" UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko unibertsitate-gizarte ikerketa proiektuan. Estatuko eta nazioarteko hainbat erakusketa egin ditu Bilbon, Donostian, Granadan, Madrilen, Lanzaroten, Berlinen, Innsbruck-en eta Hasselt-en.