XSLaren edukia

Espainiaren Historia Ekonomikoa25553

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25553

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Espainiaren Historia Ekonomikoa” Historiako eta Geografia eta Lurralde Antolakuntzako Graduetako 2. mailako oinarrizko gaietako bat da, zeinak prozesu historikoen ezagutza nahikoa eta ulermen egokia eskaintzeko helburua baitu, alderdi anitzei dagokienean eta ikuspegi historiko desberdinetatik. Munduaren Historia Ekonomikoa eginda edukitzea gomendatzen da.



Irakasgai honetan ikasten dira Espainiako historia ekonomiko eta sozialaren prozesu eta gertaera nagusiak, Erdi Aroko ekonomia eta gizarte feudalen eraketatik hasita; ondoren, Behe Erdi Aroko krisia eta horren osteko berreraikuntza Penintsulako erresuma kristau ezberdinetan, Monarkia Hispanikoaren ekonomiaren zabalkuntza XVI. mendean, ondorengo mendean gauzatuko den krisia eta berrantolakuntza; XVIII. mendeko hazkunde berritua, feudalismo garatuaren krisia eta ekonomia kapitalistaren oinarrien ezarpena; hazkunde garaikidea, Espainiako Industri Iraultzaren porrotaren edo atzerakuntzaren testuinguruan; eta XX. mendeko hazkunde nazional gorabeheratsua, bere azelerazio eta atzerakada une nagusiekin, gaur egungo egoera ekonomiko eta soziala aztertu arte.



Historia ekonomiko eta soziala ezagutza historikoaren oinarrizko ardatzetako bat da, eta funtsezkoa da, orobat, ekonomia ikasketen alorrean, geografia ekonomikoa barne. Alde horretatik, Erdi Aroaren, Aro Berriaren, Garaiko eta Amerikaren Historiko alorrekin eta Espainiako Geografia eta Geografia Ekonomikoenekin egongo da zuzenean lotuta, eta baita DBHko edozein gizarte alorreko ikasketekin, Batxilergoko derrigorrezko “Espainiaren Historia” irakasgaiarekin, eta giza eta gizarte zientzietako modalitateko “Geografia” eta “Ekonomia2 irakasgaiekin ere.



Irakasgaian jasotako konpetentziekin, ikasleak profesionalki aritu ahal izango dira erregistro eta ezagutza historikoak erabiltzen diren alorretan, hala publikoetan nola pribatuetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



G1. Espainiako historia ekonomikoaren prozesu eta gertaera nagusiak behar bezala ezagutzen eta ulertzen direla erakustea, ikuspegi diakroniko batean eta egungo gizartearekin duten harremanean.



G2. Askotariko iturritatik datozen datu esanguratsuak bilatzea, aztertzea eta sintetizatzea, kritikarako, autokritikarako eta ikaskuntza autonomorako gaitasunarekin, Espainiako historia ekonomikoko gai garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak eman ahal izateko.



G3. Historia ekonomikoan ohikoak diren oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea, eta informazio-iturri kualitatibo eta kuantitatiboak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.



G4. Gutxienez ikerketa historikoko gai edo ariketa bat ahoz edo/eta idatziz aurkezteko gai izatea, zuzentasun formalarekin eta terminologia egokiarekin, lehen eta bigarren mailako iturri historikoak egoki erabiltzeko trebetasuna erakusteko.



G5. Talde-lanerako pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak eskuratzea eta erakustea.





IKASKETAREN EMAITZAK



IE1. Informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa ikuspegi kritiko batetik aztertzen du, Espainiako bilakaera ekonomikoan prozesu historikoen kausa-aniztasuna azaltzeko, denbora- eta gizarte-testuingurua kontuan hartuta.



IE2. Erakundeek eta eragile ekonomikoek Espainiako historia ekonomikoan izan duten zeregina aztertzen du, askotariko errealitate sozioekonomikoak kontrastatuz, ondorio esanguratsuak ateratzeko.



IE3. Informazioa bilatzeko estrategiak diseinatzen ditu, eta, horretarako, adierazle sozioekonomiko egoki eta kalitatezkoak identifikatzen ditu, praktika profesionalaren eta/edo ikerketaren premiei erantzuteko, eta egiletza errespetatzeko eta aitortzeko alderdi etikoak integratzen ditu.



IE4. Ikerketa historikoko gai edo ariketa bat ahoz eta/edo idatziz aurkezteko gai da, banaka edo/eta taldean, zuzentasun formalarekin eta terminologia egokiarekin, Espainiako iturri historiko-ekonomikoak (lehen eta/edo bigarren mailakoak) behar bezala erabiltzen dituela frogatuz.



IE5. Zeregin konplexuak autonomiaz garatzen ditu, eta, horretarako, erabilitako ikasketa-estrategiak identifikatzen ditu eta prozesu hori bermatzeko beharrezkoak diren hobekuntzak sartzen ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. HAZKUNDEA ETA KRISIA ERDI AROKO ESPAINIETAN.



2. ESPAINIAKO EKONOMIA FEUDALISMO GARATUAN ZEHAR (XVI-XVIII. MENDEAK).



3. FEUDALISMO GARATUAREN KRISIALDIA ETA IRAULTZA LIBERALA.



4. HAZKUNDE EKONOMIKO GARAIKIDEA: EPE LUZEKO IKUSPEGIA.



5. INDUSTRIALIZAZIOAREN ZABALKUNTZA (1840-1880).



6. KAPITALISMO ESPAINIARRAREN BIDE NAZIONALISTA (1890-1936).



7. GERRA ZIBILA ETA EKONOMIA FRANKISTA (1936-1975).



8. BI KRISIREN ARTEAN: TRANTSIZIO GARAIKO EKONOMIA ETA EUROPARA BATZEA.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia eskola magistraletako eta praktikoetako ordu presentzialek 60 ordu osatuko dute, eta hala bataren nola bestearen ordu ez-presentzialek 90 ordu batuko dituzte

Eskola magistraletako orduetan (M) irakasleak azalpenak emango ditu, irakasgaiaren ardatz nagusien ingurukoak.



Praktiketara bideratutako ikasgelako orduetan (GA) zenbait jardueratan erabiliko da, hala bakarkako nola taldeko lanetan; horietan euskarri ezberdinetan aurkeztutako testu historiko eta historiografikoen analisia eta iruzkina egingo da, eta baita diziplinari dagozkion taula eta grafikoena ere.



Praktikek aurretiko prestakuntza lana eskatuko diote ikasleari, irakasleak gelan bertan edota eGela plataformaren bitartez eskainitako materialei eta gidalerroei jarraiki.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A. Ebaluazio jarraitua.

- Ikasgelan egindako lanak eta ariketak: irakasgaiaren notaren (%20)

- Taldekako lan idatzi bat, lauhilabetekoaren amaieran idatziz eta ahoz aurkeztuko dena (%20).

- Banakako amaierako proba (%60). Irakasgaia gainditzeko gutxieneko kalifikazio bat lortu beharko du ikasleak, irakaslearen Irakaskuntza Gidan ezarriko dena.



Ikasle batek ebaluazio jarraiari uko egin nahi badio, bere eskaria jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



B. Amaierako ebaluazioa.

- Banakako amaierako proba gelan eskainitako eduki teoriko-praktikoen inguruan (%60 eta %20 hurrenez hurren).

- Taldeko lana (%20). Konpetentzia hau gainditzeko, ebaluazio jarraituari uko egiten dionak lan-taldeetako batean parte hartu behar izan du kurtsoan zehar.





Amaierako proba horren galderen balorazio-irizpideak ikasleei jakinaraziko zaizkie dagokion irakasgaiaren ardura duen irakaslearen tutoretza-orduetan.



Ikasleek deialdiari uko egingo diotela joko da ez badira probara aurkezten.



Ikasleei gogorarazten zaie ebaluazio probetan eta irakasgaiari lotutako bestelako lanetan etika akademikoa errespetatu behar dutela, eta UPV/EHUren jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari buruzko protokoloa ezagutzen eta onartzen dutela.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A. Ebaluazio jarraitua. Ikasleek bi aukera izango dituzte:

1. Alde praktikoaren (%20) eta taldeko lanaren (%20) kalifikazioak gorde, eta amaierako proba indibidual bat egitea gelan eskainitako eduki teorikoen gainean (%60). Irakasgaia gainditzeko proba horretan gutxieneko kalifikazio bat lortu beharko da, irakaslearen Irakaskuntza Gidan ezarriko dena.

2. Talde-lanaren kalifikazioa gorde (%20) eta amaierako proba indibidual bat egitea gelan emandako eduki teorikoen (%60) eta praktikoen (%20) gainean.



B. Amaierako ebaluazioa.

- Banakako amaierako proba gelan eskainitako eduki teoriko-praktikoen inguruan (%60 eta %20 hurrenez hurren).

- Taldeko lana (%20). Konpetentzia hau gainditzeko, ebaluazio jarraituari uko egiten dionak lan-taldeetako batean parte hartu behar izan du kurtsoan zehar.





Amaierako proba horren galderen balorazio-irizpideak ikasleei jakinaraziko zaizkie dagokion irakasgaiaren ardura duen irakaslearen tutoretza-orduetan.Ikasleek deialdiari uko egingo diotela joko da ez badira probara aurkezten.





Ikasleei gogorarazten zaie ebaluazio probetan eta irakasgaiari lotutako bestelako lanetan etika akademikoa errespetatu behar dutela, eta UPV/EHUren jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari buruzko protokoloa ezagutzen eta onartzen dutela.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gaitegiaren edukia ulertzeko egokiak diren oinarrizko irakurketen aukeraketa.

Irakasleak eskainitako material grafiko eta estatistikoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CARRERAS, Albert y TAFUNELL, Xavier (2018), Entre el imperio y la globalización. Historia económica de la España contemporánea, Bartzelona, Crítica.

COMIN, Francisco; HERNANDEZ, Mauro eta LLOPIS, Enrique (arg.) (2002), Historia económica de España. Siglos X-XX, Bartzelona, Crítica.

MARCOS MARTIN, Alberto (2000), España en los siglos XVI, XVII y XVIII. Economía y sociedad, Bartzelona, Crítica.

IRADIEL, Paulino, MORETA, Salustiano eta SARASA, Esteban (1989), Historia medieval de la España Cristiana, Madril, Cátedra.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARTOLA, Miguel (zuz.), (1973-1975), Historia de España Alfaguara, Madril, Alianza.
ARTOLA, Miguel (zuz.), (1988-1993), Enciclopedia de Historia de España, Madril, Alianza.
BARCIELA, Carlos, LÓPEZ, María Inmaculada, MELGAREJO, Joaquín, eta MIRANDA, José A. (2001), La España de Franco (1939-1975). Economía, Madril, Síntesis.
FERNÁNDEZ DE PINEDO, Emiliano (1980), “Coyuntura y política económicas”, in Historia de España, VII. Centralismo, Ilustración y agonía del Antiguo Régimen (1715-1833), Bartzelona, Labor, pp. 9-173.
FONTANA, Jordi eta VILLARES, Ramón (zuz.) (2007-2010), Historia de España, Madril, 12 bol., Crítica-Marcial Pons.
GARCÍA DELGADO, José Luis (zuz.), (1990), Economía española de la transición y la democracia, Madril, CIS.
GARCIA DELGADO, José Luis; MYRO, Rafael; MARTINEZ SERRANO, José L. (zuz.)(1998), Espainiako ekonomiari buruzko ikasgaiak, Leioa, EHU (2. arg.).
GERMÁN, Luis, LLOPIS, Enrique, MALUQUER DE MOTES, Jordi eta ZAPATA, Santiago (arg.), Historia económica regional de España. Siglos XIX y XX, Bartzelona, Crítica.
GUINOT RODRÍGUEZ, Enric (2003), La Baja Edad Media. Economía y sociedad, Madril, Síntesis.
MALUQUER DE MOTES, Jordi (2014), La economía española en perspectiva histórica: siglos XVIII-XXI, Bartzelona, Crítica.
NADAL, Jordi (1975), El fracaso de la revolución industrial en España, 1814-1913, Bartzelona, Ariel.
NADAL, Jordi eta CARRERAS, Albert (bild.) (1992), Pautas regionales de la industrialización española (siglos XIX y XX), Bartzelona, Ariel.
NADAL, Jordi eta CATALÁN, Jordi (arg.) (1994), La cara oculta de la industrialización española. La modernización de los sectores no líderes (siglos XIX y XX), Madril, Alianza.
PEREZ PICAZO, María Teresa (1996), Historia de España del siglo XX, Bartzelona, Crítica.
SEVILLA SEGURA, José Víctor (1985), Economía política de la crisis española, Bartzelona, Crítica.
TUÑÓN DE LARA, Manuel (zuz.), (1980-1983), Historia de España, Bartzelona, Labor.

Aldizkariak

Historia Agraria: www.historiaagraria.com/
Investigaciones de Historia Económica-Economic History Research: https://recyt.fecyt.es/index.php/IHE/index
Revista de Demografía Histórica: www.adeh.org/?q=es/node/67
Revista de Historia Económica-Journal of Iberian and Latin American Economic History: rhe-jilaeh.com/
Revista de Historia Industrial: www.ub.edu/rhi/

Web helbideak

Asociación de Demografía Histórica: www.adeh.org/
Asociación Española de Historia Económica: www.aehe.es
Instituto Nacional de Estadística: www.ine.es/
Sociedad Española de Historia Agraria: www.seha.info/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ANDRES UCENDO, JOSE IGNACIO
  • GARCIA ZUÑIGA, MARIO
  • ZALDUA GONZALEZ, IBAN

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA (1)

46-31A Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 203 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46-31A Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46-31B Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 203 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46-31B Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)