XSLaren edukia

Historiaurreko Gizarte Ekoizleak25696

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25696

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Historiaurreko Gizarte Ekoizleak Historia Graduko 2.mailako nahitaezko irakasgaia da, Historia Orokorra izeneko moduluaren barruan dagoena. Lehen lau-hilabetekoan ematen da eta 6 kreditu ditu. Lehen mailako Historiaurreko Gizarte Ehiztariak eta Biltzaileak irakasgaiaren osagarria da.

Irakasgai honek Europa eta Ekialde Hurbileko azken ehiztari-biltzaileetatik lehen gizarte ekoizleetara doan tartearekiko lehen kontaktua suposatzen du. Eduki teoriko eta praktikoen bidez, nekazaritza, abeltzaintza, hirigintza, metalgintza eta eraldaketa sozialen jatorria eta hedapena bezalako gaiak lantzen dira. Horrez gain, egungo gizartearen izatea markatuko duten prozesu eta eraldaketa sozio-ekonomiko eta kulturalen inguruan hausnartu eta eztabaidatuko da. Garrantzia berezia emango zaio Historiaurreko etapa hau ezaugarritzen duen erregistro arkeologikoari.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak

Irakasgai honetan, ondorengo Gaitasunak lantzen dira:

M02CM01. Historiaurreko gizarte-ekoizleen historiaren prozesu eta gertakari nagusiak nahikoa eta modu egokian ezagutzen direla frogatzea, ikuspuntu diakroniko batetik, hainbat alderdiri dagokionez (ekonomia, gizartea, politika, kultura etab.); halaber, prozesu eta gertakari horiek gaur egungo gizarteekin duten lotura ezagutzen dela frogatzea.

M02CM03. Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea eta materialak eta informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.

M02CM04. Historiako gai edo ikerketa gai bat zuzentasun formalez eta terminologia egokia erabiliz, ahoz eta/edo idatziz aurkezteko gai izatea; hartara, iturri historikoak (lehen eta bigarren mailakoak) modu egokian erabiltzeko trebetasuna erakusteko.

M06M05. Informazio eta komunikazio teknologiak informazioa bilatzeko, aztertzeko eta antolatzeko erabiltzea.



Irakaskuntza Emaitzak

Irakasgai hau egin ondoren ikasleek hurrengoa egiteko gai izango dira:

IE1. Azken ehiztari-biltzaileetatik lehen zibilizazioen agerpena arteko prozesu eta gertakari historikoak azaldu ikuspegi diakroniko zein sinkronikotik.

IE2. Ikerketa lan originalak osotu, kalitatezko informazio iturri zientifoetaz baliatuz, hauen aukeraketa era kritiko eta kontrastatuan eginez.

IE3. idatzitako edo/eta ahozko diskurtso propioa garatu, kalitate, kritika eta etika inguruko estandar zientifikoak betetzen duena.

IE4. Ikerketa lan originalak osatzen ditu, banaka eta/edo taldeka, kalitatezko informazio iturri zientifoak bilatuz eta baliatuz, modu kritikoan hautatuz eta kontrastatuz.

IE5. Kalitate zientifiko, kritiko eta etikoko estandarrak betetzen dituen ahozko eta/edo idatzizko diskurtso propioa garatzen du, zuzentasun formalarekin eta terminologia egokiarekin.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Holozenoa Europan: Geografia eta Klima

2. Holozenoko azken ehiztari-biltzaileak

3. Neolitoaren sorrera Ekialde Hurbilean

4. Neolitikoaren hedapena Eurasian.

5. Megalitismoa.

6. Kalkolitoa Aroa.

7. Brontze Aroa.

8. Burdin Aroa



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hezkuntza modalitate desberdinak erabiliko dira, eduki teorikoen azalpenarekin batera ariketa praktikoak txertatuz. Azalpenezko eskolak eskaintzen dira irakasgai honen kontzeptuak garatu ahal izateko. Gelako praktiketan ikasgaiaren edukiekin zerikusia duten ariketak planteatu eta taldeka zein banaka ebatziko dira, kontzeptuak kasu praktiko bihurtuta, edukien ulermen sakonagoa ahalbidetuz.

Ikaslearen lan autonomoa bultzatuko da, banakako zein talde lanen bidez., eta klasean edo etxean egin beharreko lanak desberdinak izango dira. Beraz, ikasleen parte hartzea nahitaezkoa izango da, bai presentzialki, bai birtuaki (online) egoerak hala eskatuz gero

• Ariketak, klasean emandako teoria sakontzeko

• Tresna informatikoak erabiltzea

• Egela plataforma erabiltzea

Ikaslearen ikasketa ziurtatzeko eta errazteko, ikasleak egindako lanen jarraipena burutuko da aurretik ezarritako ebaluazio irizpide batzuen bidez, honela momentu oro ikaslearen ikasketaren aurrerapena ezagutu eta ikasleak etengabeko feedback eta hobekuntzarako informazioa jasoko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A.Etengabeko ebaluazioa

Ebaluazioa etengabean azken kalifikazioa irakasgai osoaren azterketa idatziak (%40) eta ikasturtean zehar egindako ariketa desberdinek (%60) osatuko dute. Lan partzialak eta hauen berrikuspen formatiboa gauzatuko dira.

Nota jartzeko orduan kontutan izango dira ariketa desberdinetan izandako parte-hartze aktiboa, aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena, kontzeptu historikoen erabilpen zehatza, ahozko gaitasuna, ortografia zuzena eta edukien aurkezpen grafikoaren txukuntasuna.



B.Azken ebaluazioa

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoaren arabera. Bestela, ebaluazio etengabea sistemaren arabera ebaluatuko du irakasleak.

Azken ebaluazioa hautatzen duten ikasleek irakasgaiaren gaitasunak menderatzen dituztela irakasgai osoaren gaineko azterketa eta proba praktiko desberdinen bidez egiaztatu beharko dute, non irakasgaiaren eduki teoriko eta praktiko guztiak ebaluatuko diren.



AMAIERAKO AZTERKETA

Ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.



PLAGIOA

Debekatuta dago beste lan batzuetatik kopiatutakoa norberena balitz bezala aurkeztea. Ikasleek aipuak eta erreferentziak modu egokian egiteko araudia ezagutu eta erabili behar dute. Plagioa baieztatzen denean suspentsoa da, susmoak berriz, irakasgaia ez gainditzea ekar dezake.

“Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena” sinatu dela eta berau bermatu behar dela gogorarazten da (https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/Declaraci%C3%B3n+comport+%C3%A9tico/089a478e-e5fc-87b9-079f-a73835bcbd13)



OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40koa den heinean, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezohiko deialdian irakasgaiaren ebaluazioa Azken ebaluazioa sistemaren bitartez egingo da. Azken ebaluazioa irakasgai osoaren gaineko azterketa batean gehi ariketa praktikotan datza.

Hala ere, Ebaluazio etengabea jarraitu eta atal desberdinak gainditu, baina Ohiko deialdiko azterketa huts egin edo aurkeztu ez diren ikasleek, Ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioa gorde ahal izango dute, beti ere Ohiko deialdiari uko egin ez badiote, eta azterketa besterik ez dute egin beharko. Kasu horretan, ezohiko deialdian ohikoaren irizpideak mantenduko dira.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak e-Gelara igo edo fotokopistegian utzitako materialak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CUNLIFFE, B. 1998. Prehistoria de Europa. Oxford. Crítica, Barcelona.

EIROA, J.J. 2000 Nociones de Prehistoria general. Ariel Prehistoria, Barcelona.

EARLE, Timothy eta JOHNSON, Allen W. 2003. Evolución de las sociedades humanas.

FERNÁNDEZ, Víctor. 2007. Prehistoria. El largo camino de la humanidad. Alianza Editorial. Madrid.

GARCÍA-DÍEZ, M. Y ZAPATA, L. (Eds). 2013. Métodos y técnicas de análisis y estudio en arqueología prehistórica: de lo técnico a la reconstrucción de los grupos humanos. UPV-EHU

MUÑOZ, A.M., CABRERA, V., FERNÁNDEZ, A., RIPOLL, S., HERNANDO, A., MENÉNDEZ, M. Y RIPOLL, E. 2001 Prehistoria. UNED, Madrid.

SCARRE, C. 2005. The Human Past. World Prehistory and the Development of Human Societies Thames & Hudson, Londres.

URIARTE, A. 2003. Historia del clima de la Tierra. Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AURENCHE, Olivier eta KOZLOWSKI, Stefan Karol. 2003. El origen del neolítico en el Próximo Oriente. El paraíso perdido. Ariel Prehistoria. Barcelona.
GARCÍA SANJUÁN, L. (KOORD) 2008 Patrimonio megalítico: Más allá de los límites de la Prehistoria. PH67.
HARDING, A.F. 2003. Sociedades europeas en la Edad del Bronce. Ariel Prehistoria. Barcelona.
MAZURIÉ DE KEROUALIN, K. 2007. El origen del neolítico en Europa. Ariel Prehistoria. Barcelona.
MUJIKA, J.A. 2002 Megalitismoaren inguruko hausnarketak:eraikuntza, erabilera eta erritualak. Kintana, J. eta Artetxe, K. (arg) Ikerketa berriak Euskal Herriko Historian. UEU, Bilbao.
REDMAN, C. L. 1990. Los orígenes de la civilización. Desde los primeros agricultores hasta la sociedad urbana en el Próximo Oriente. Ed. Crítica. Barcelona.

Aldizkariak

Antiquity, Journal of Archaeological Science, Journal of World Prehistory, Journal of Archaeological Method and Theory, L’Anthropologie, Paléorient,

Web helbideak

http://www.catalhoyuk.com/ Página de Çatal Höyük.
http://www.stonepages.com/ Megalitismo europeo.
http://www.culture.gouv.fr/culture/arcnat/megalithes/index.html Megalitos Bretaña.
http://www.crookscape.org/ Megalitismo del Alentejo, Portugal.
http://www.english-heritage.org.uk/server/show/conWebDoc.4284 Stonehenge en su paisaje.
http://users.ox.ac.uk/~salter/hms/ Página de la Historical Metallurgy Society.
http://www.ucl.ac.uk/iams/ Instituto de Estudios de Arqueometalurgia.
http://www.ironsmelting.net/www/smelting/index.html Metalurgia del hierro.
http://www.bradshawfoundation.com/malta/ Los templos de Malta. Imágenes e información.
http://projectsx.dartmouth.edu/history/bronze_age/credits.html Prehistoria del Egeo.
http://www.fhw.gr/chronos/02/islands/en/intro/index.html Página “The Bronze Age on the Aegean Islands” (Foundation of the Hellenic World). Numerosos enlaces.
http://www.uk.digiserve.com/mentor/minoan/index.htm Creta Minoica.
http://www.muzarp.poznan.pl/muzeum/muz_pol/Arena/Biskupin/index_eng.html Yacimiento de Biskupin (Bronce Final-Edad del Hierro).
http://www.hanksville.org/NAresources/indices/NAhistory.html
Abundantes enlaces sobre Prehistoria y etnohistoria de Norteamérica.
http://www.d.umn.edu/cla/faculty/troufs/anth3618/#title Página de la Univ. Minesota. Culturas prehispánicas de América Central.
http://incas.perucultural.org.pe/ Información sobre los incas.
http://www.african-archaeology.net/ Arqueología africana.
http://www.seaarchaeology.com/v1/html/about.html Arqueología del sudeste asiático.
http://www.china.org.cn/english/features/Archaeology/93062.htm Arqueología china.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARCIA IBAIBARRIAGA, NAROA
  • MUGICA ALUSTIZA, JOSE ANTONIO
  • SOTO SEBASTIAN, ADRIANA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

17:00-17:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:30-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46A Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

17:00-19:00 (1)

1-15

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 202 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 202 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46A Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

17:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 202 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46A Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

15:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

46B Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 216 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

46B Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)