XSLaren edukia

Aro Berriaren Historia II25708

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25708

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Historia Graduko eta Artearen Historia Graduko 3. mailako beharrezkoen moduluaren barne kokatzen da eta 2. lauhilabetean eskaintzen da. Aro Berriaren Historia I irakasgaiaren jarraipena da

Kronologia historikoari dagokionez, XVII. eta XVIII. mendeetako gertaera historiko nagusien eta bere alde ezberdinen oinarrizko ezagutza eta ulermen egokia eskuratzea ahalbidetzen du; hala nola modernitatearen ikuspegi historiografiko ezberdinen identifikazioa ere.

Ikasleek irakasgai honetan ezagutzak eta interpretapen gaitasunak eskuratuko dituzte; horretarako ikuspegi historiografiko ezberdinen ezagutza, erabileran trebatzea eta kritika landuko dituzte eta modernitatearen osagai garrantzitsuenak (estatu modernoak, mundializazioa, mugimendu sozialak, iraultzak, krisia eta eraberritzeak) aztertuko dituzte.

Irakasgai honek lan merkatuan ikasleentzat gaitasun hauek eskainiko ditu:

Irakaskuntzaren, zabalkundearen eta komunikazioaren eremuetan landutako diskurtso zientifikoa hierarkizatu eta kronologikoko ongi sailkatzeko gaitasuna agertzea.

Ikerketa historikoaren oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea, eta hainbat material eta informazio-iturri lortu, antolatu eta aztertzeko gaitasuna erakustea.

Talde-lanean, pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak eskuratu eta erakustea, disziplinaren beraren eremuan nahiz disziplinarteko beste eremu batzuetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

G1: Historia Unibertsalaren, Nazio eta Tokian tokiko historiaren gertakari eta prozesu nagusien ezagupen eta ulermen egokiak azaldu, ikuspegi diakroniko batetik, beren alderdi guztietan (ekonomia, gizartea, politika, kultura, e.a.) eta bere lotura egungo gizarteekin.

G2: Denboran zehar eman diren ikuspegi eta perspektiba historiografiko ezberdinak antzeman eta garai historiko bakoitzeko kulturarekin lotu.

G3: Ikerketa historikoaren oinarrizko metodo eta teknikak ezagutu eta informazio iturriak eta materialak eskuratzeko, antolatzeko eta aztertzeko duten gaitasuna azaldu.

G4: Ahoz zein idatziz, formato egokiarekin eta terminologia aproposa erabiliz, ikerketa historiko bat aurkezteko gai izan, lehen zein bigarren eskuko iturri historikoak erabiltzeko gaitasuna azalduz.





IE1: Europan nahiz Espainian, XVII. mendeko erdialdetik XVIII. mendeko bukaera bitartean eta errejimen zaharreko gizarteetik iraultza liberaletara gertatu ziren aldaketa politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalen prozesuei buruzko ikuspegi orokorra eskuratu.

IE2: Historia politiko, sozial eta kulturalaren ikuspegi garrantzitsuak ezagutu; hala nola berriztapen historiografikoaren ildo nagusiak irakurketa, iruzkinak eta agiriei buruzko eztabaiden bidez.

IE3: Garaiko agiriak era egokian aztertu eta azaldu.

IE4: Idazlan monografikoa egin, irakurketak eta agirien erabileraren bidez, hala nola era profesionalean ahoz nahiz idatziz azaldu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Modernitatea Mendebaldean: lotura sozialen eraldaketa.

2. Botere politikoa Erregimen Zaharraren azken hamarkadetan: monarkia jurisdikzionalaren hausketa.

3. Ingalaterra, Frantzia, Espainia. Teoria politiko modernoen sorrera: Hobbes, Locke, Bossuet, Rousseau.

4. Elite politiko, sozial eta kulturalak XVIII. mendean.

5. Ilustrazioko Europa eta soziabilitate berriak.

6. Zibilizazio prozesua: elite zibilizatuak eta herri xumea.

MetodologiaToggle Navigation

*Klase teorikoak.

*Material zientifikoaren irakurketa kritikoa, eztabaidak edo testu iruzkinak egiteko helburuarekin.

*Ikerketa lanak, lehen edo bigarren mailako iturriekin.

*Emaitzen aurkezpena (ahozkoa eta/edo idatzizkoa)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Test motatako proba (%): 25
    • Banakako lanak (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaia gainditzeko gutxienez %50 lortu beharko da ikastaroan zehar egindako frogetan. Akats ortografikoak kontutan hartuko dira aktibitateen zuzenketak.

Uko egiteari dagokionez, EHUko graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren 12.2 artikuluan esaten dena izango da irizpide: “Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari”.



EHUko etika akademikoa eta plagioari buruzko protokoloari jarraiki, iruzurra, kopia, plagioa edo antzerako edozer antzemanez, ariketak suspentso (0,0) bat izango dute eta, kasuak eskatu ezkero, espediente bat irekitzea eskatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EHUko graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren 9. artikuluak esaten duenari jarraiki, ezohiko deialdian aurretik definituta dauden gaitasun eta ikaskuntza emaitzak ebaluatzeko beharrezkoak diren frogak egingo dira. Hauen bitartzez, ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak beharrezkoak diren materialak helaraziko dizkie ikasleei.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BENNASSAR, B.; JACQUART, J.; LEBRUN, F.; DENIS, M. y BLAYAU, N.: Historia Moderna, Akal, Madrid, 1991.

CARR, R. (ed.), Historia de España, Barcelona, 2001.

FLORISTAN, A., (coord.), Historia Moderna de España, Barcelona, Ariel, 2004.

FLORISTÁN, A. (coord.), Historia Moderna Universal, Barcelona, 2005.

FONTANA, J.; VILLARES, R. (dir.). Historia de España. Madrid, vols. 3-5, 2007-2009.

GARCÍA DE CORTÁZAR, F., Atlas de historia de España, Madrid, 2007.

LYNCH, J. (dir.), Historia de España. Vol. 5: Edad Moderna: crisis y recuperación, 1598-1808, Barcelona, 2005.

MOLAS, P., Historia de España. Edad Moderna (1474-1808), Madrid, 1988.

TENENTI, A., La Edad Moderna. Siglos XVI-XVIII, Crítica, Barcelona, 2000.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ADELMAN, J., Sovereignty and Revolution in the Iberian Atlantic, Princeton / Oxford, Princeton University Press, 2006.
ARMITAGE, S., SUBRAHMANYAM, S. (eds.), The Age of Revolutions in Global Context, c. 1760-1840, Basingstoke/New York, Palgrave Macmillan, 2010.
BENIGNO, F., Francesco Benigno, Espejos de la revolución. Conflicto e identidad política en la Europa moderna, Barcelona, Crítica, 2000 [1999].
CHARTIER, R. Espacio público, crítica y desacralización. Los orígenes culturales de la Revolución francesa. Barcelona, Gedisa, 2009 [1990].
CARMAGNANI, M., Las islas del lujo. Productos exóticos, nuevos consumos y cultura económica europea, 1650-1800, Madrid, Marcial Pons, 2012.
DAVIDSON, N. Transformar el mundo. Revolución burguesa y revolución social, Barcelona, Pasado & Presente, 2013.
DE VRIES, J., La revolución industriosa. Consumo y economía doméstica desde 1650 hasta el presente, Barcelona, Crítica, 2009.
ELLIOT, J.H. Imperios del mundo atlántico: España y Gran Bretaña en América, 1492-1830, Madrid, 2006.
LANDES, David S.: Revolución en el tiempo. El reloj y la formación del mundo moderno, Barcelona, Crítica, 2007.
MARKS, R.B.: Los orígenes del mundo moderno. Una nueva visión, Barcelona, 2007.
MARTIN, J.-Cl., La Revolución francesa. Una nueva Historia, Barcelona, Crítica, 2013.
NICOLAS, J., La rébellion française: mouvements populaires et conscience sociale, Paris, Seuil, 2002.
PAGDEN, A., La Ilustración. Y por qué sigue siendo importante para nosotros, Madrid, Alianza, 2015 [2013].
PONTON, G., La lucha por la desigualdad. Una historia del mundo occidental en el siglo XVIII, Barcelona, Pasado & Presente, 2016.
RINGROSE, D., El poder europeo en el mundo, 1450-1750, Pasado & Presente, Barcelona, 2019.
SANCHEZ-BLANCO, F., La Ilustración y la unidad cultural europea, Sevilla / Madrid, Fundación de Municipios Pablo de Olavide / Marcial Pons Historia, 2013.
VAN KLEY, D. Les origines religieuses de la Révolution française, Paris, 2002.

Aldizkariak

Annales. Histoire, Sciences Sociales.
Estudios de Historia Moderna (Universidad Complutense de Madrid)
Estudis. Revista de Historia Moderna (Universidad de Valencia)
Hispania
Past and Present. A Journal of Historical Studies.
Pedralbes. Revista d'Història Moderna (Universidad de Barcelona)
Rivista Storica Italiana.
Revista HmiC: história moderna i contemporània, Barcelona
Studia Historica. Historia Moderna (Universidad de Salamanca)

Web helbideak

*Digital Humanities
http://republicofletters.stanford.edu/
http:// culturesofknowledge.org/
http://eighteenthcenturypoetry.org/
http://ereticopedia.org/
http://alfredoalvar-estudiosdediariosymemorias.es/
http://proyectos.cchs.csic.es/humanismoyhumanistas/

*Baliabide artxibistikoak, museoak
http://pares.mcu.es
https://pro.europeana.eu
http://europeana.eu

*Recursos bibliografikoak
https://earlymodernonlinebib.wordpress.com
http://moderna.ih.csic.es
http://dialnet.unirioja.es
https://www.jstor.org/
https://www.scopus.com/
https://search.proquest.com/
www.webofknowledge.com/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-11:30 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 204 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 202 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 202 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)