XSLaren edukia

Epigrafia eta Numismatika25713

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25713

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Epigrafia eta Numismatika Historiako Graduko 3. mailako nahitaezko irakasgaia da, MO6 (Historia Ikasketetako Metodologia) moduluko irakasgaia, hain zuzen ere.

Graduko beste bi irakasgairekin lotuta dago: M02 Historia Orokorraren moduluko Antzinaroaren Historia II: Erroma, Errepublikatik Inperiora eta M04 Prestakuntza Osagarria moduluko Iberiar Penintsula Antzinaroa irakasgaiekin. Epigrafia eta numismatika irakasgai horien oinarrizko iturriak dira eta horietan erabilitako hainbat inskripzio landuko ditugu irakasgai honetan. Izan ere, Erromako historia ezagutzea ezinbestekoa da inskripzioek emandako informazioa bere testuinguru historikoan kokatzeko eta azaltzeko.

M06 moduluko Historialarientzako Latina irakasgaiarekin ere erabat lotuta dago, honek testuak lantzeko eta, batez ere, itzultzeko baliabideak ematen baitizkie ikasleei.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

M06CM03: Jatorrizko dokumentu historikoak irakurtzeko, ikertzeko, interpretatzeko eta baloratzeko teknikak ikastea, hala badagokio epigrafia, paleografia edo beste zientzia eta teknika historiografiko batzuk erabiliz.



IKASKUNTZA EMAITZAK

-IE1: Inskripzio motak identifikatzea, euskarrian eta testuan oinarrituz.

-IE2: Latindar inskripzioak irakurtzea eta transkribatzea, arau epigrafikoen arabera, eta euren testuak itzultzea.

-IE3: Dokumentu epigrafikoak aztertzea eta interpretazio historikoa egitea testu inguru historikoan kokatuz.

-IE4: Diziplinaren hiztegi teknikoa zuzen erabiltzea



M06CM05: Informazio-iturriak lortzeko, lantzeko eta antolatzeko tresna gisa IKTak erabiltzea.



IKASKUNTZA EMAITZAK



-IE1: On-line eskuragai dauden datu baseak ezagutzea.

-IE2: Irakasgaiaren web orri espezifikoen irakaskuntza-baliabideak erabiltzeko gai izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Zientziak eta Teknika historiografikoak. Epigrafia, Numismatika, Paleografia

2.Epigrafeak eta txanponak Antzinaroko Historiarako funtsezko iturriak. Bildumak,

corpora, eskuliburuak eta sarrerak. Analisi metodoa Epigrafian eta Numismatikan.

3.Inskripzioen tipologia. Estelak, blokeak, plakak, labar-inskripzioak, tabulae eta instrumenta izenekoak. Funerarioak, botozkoak, ohorezkoak, monumentalak, epigrafia juridikoa, grafitti-ak.

4.Txanponaren asmatzea eta erabilera. Txanpon landuak. Lege monetalak, Txanponaren bilakaera Antzinatean: Greziatik Erdi Arora.



*OHARRA:

Hau oinarrizko ikasgai-zerrenda da ikasturtean zehar egokitzen joango da.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetako eduki teorikoen azalpenarekin batera ariketa praktikoak (inskripzioen eta txanponen transkripzioa, itzulpena eta iruzkina) egingo dira, programaren oinarrizko kontzeptuak azpimarratuz eta kontuan hartuta ikasgaiaren edukiak modu progresiboan bereganatu behar direla.

Arreta handia jarriko da hiztegi historikoaren bereganatzean, ikastean eta erabilpenean. Irakaskuntzaren prozesua gidatzeko eta zaintzeko bakarkako tutoretza orduak.

Zati praktikoak irakasleak emandako material eta argibideen arabera ikaslearen aurretiko lana eskatuko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A. ETENGABEKO EBALUAZIOA



Ebaluaketarako tresnak:



A.1. Lauhilekoan zehar ebaluazioa jarraitua duten ariketa praktikoak (fitxa epigrafikoak, irakurketak...). Azkeneko notaren portzentajea: %40.



A.2. Ikasturtean zehar emandako eduki teoriko eta praktikoei buruzko froga idatziak. Inskripzioen irakurketa, interpretazioa eta iruzkina. Azkeneko notaren portzentajea: %60.



Ikasgaia gainditzeko, gutxienez kalifikazioaren % 50 lortu beharko da ariketa praktikoetan (A.1.) eta idatzizko probetan (A.2).



B. AZKENEKO EBALUAZIOA



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da. (EHUko graduetan ikaslegoaren ebaluazioaren araudiaren 8.3 artikuluaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2017/03/13).



Ebaluaketarako tresna:



Ikasturtean zehar emandako eduki teoriko eta praktikoei buruzko froga idatziak. Inskripzioen irakurketa, interpretazioa eta iruzkina. Azkeneko notaren portzentajea: %100.



Graduko arautegiaren arabera, ikasleek ohiko deialdiari uko egiteko ez dute ezer aurkeztu behar, azkeneko azterketara ez aurkeztearekin nahiko izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluaketarako tresna:



Ikasturtean zehar emandako eduki teoriko eta praktikoei buruzko froga idatziak. Inskripzioen irakurketa, interpretazioa eta iruzkina. Azkeneko notaren portzentajea: %100.



Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eGELA-ra igotako materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALVAR EZQUERRA, A., 2019, Siste, viator: la epigrafía en la antigua Roma, Alcalá de Henares.

BELTRÁN, A., 1983, La moneda. Una introducción al estudio de la numismática, Madrid.

CÉBEILLAC-GERVASONI, M., CALDELLI. M. L., ZEVI, F., 2006, Épigraphie latine, Paris.

CORBIER, M., 2004, Epigrafía Latina, Granada.

CRAWFORD, M. H., 1982, La moneta in Grecia e a Roma, Bari.

CRAWFORD, 1986. "Numismática". En Fuentes para el estudio de la Historia Antigua (M. Ed.). Madrid. pp. 197-247.

DUCREY, P. (ed.), 1989, Epigraphie et Informatique, Lausanne.

GORDON, A.E., 1983, Illustrated Introduction to Latin Epigraphy, Berkeley.

GUARDUCCI, M., 1967-78, Epigrafía greca, Roma, (4 vols.).

IGLESIAS GIL, J.M. y SANTOS YANGUAS, J., 2011, Vademecum para la epigrafía y numismática latinas, Santander.

LASSERE, J. M., 2005, Manuel d’épigraphie romaine, 2 vol. París.

MILLAR, F., 1986, "Epigrafía" en Crawford, M. (ed.), Fuentes para el estudio de la Historia Antigua, Madrid, pp. 93-148.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BRACESSI, L., 1981, Epigrafia e storiografia, Nápoles.
BUONOPANE, A.,2009, Manuale di epigrafia latina (Beni culturali 33), Roma.
BRUUN, CH., EDMONDSON, J. (ed.), 2015, The Oxford Handbook of Roman Epigraphy, Oxford.
DENTZER, J.M., GAUTHIER, Ph. et HACKEMS. T., (ed.), 1975, Numismatique antique. Problèmes et Métodes, Nancy-
Louvain.
DI STEFANO MANZELLA, 1987, Mestiere di epigrafista. Guida alla schedatura del materiale epigrafico lapideo, Roma.
JOICE, S., GORDON, E., 1977, Contributions to the Paleography of Latin Inscriptions, Milán.
KRAAY, C., 1976, Archaic and Classical Greek Coins, London.
MATTINGLY, H., 1960, Roman Coins, London.
NICOLET-PIERRE, H., 2002, Numismatique grecque, Paris.
SELTMAN, C. T., 1954, Greek Coins, London.
SUTHERLAND, c., 1974, Roman Coins, London.
VELÁZQUEZ SORIANO, I., 1989, Las pizarras visigodas: edición crítica y estudio, Murcia.

Aldizkariak

L'Année Épigraphique. París, desde 1888.
Epigrahica. Rivista italiana di Epigrafia. Milán, desde 1939.
Hispania Epigraphica. Archivo Epigráfico Hispánico, Universidad Complutense. Madrid, desde 1989.
Numisma. Zaragoza, desde 1951.
Numismatist, American Numismatic Asociation, Colorado, desde 1893.
Veleia. Instituto de Ciencias de la Antigüedad. UPV/EHU. Vitoria-Gasteiz. I, 1984 y siguientes.
Zeitschrift für Papyrologie un Epigraphik, Bonn, desde 1971.

Web helbideak

- CENTRO CIL II (HISPANIA). https://centrocil.web.uah.es
- EPIGRAPHIA 3D. http://www.epigraphia3d.es
- EPIGRAPHISCHE DATENBANK CLAUSS-SLABY (Universidad de Frankfurt). Contiene casi todo L’Année
Épigraphique y algún corpus más. Alrededor de 80.000 textos. http://www.manfredclauss.de
- EPIGRAPHISCHE DATENBANK HEIDELBERG (EDH): Base de datos de inscripciones latinas de todas las regiones del
Imperio Romano. https://edh.ub.uni-heidelberg.de/home?lang=en
- HISPANIA EPIGRAPHICA. http://eda-bea.es
- PETRAE (Institut Ausonius, U. Bordeaux). https://petrae.huma-num.fr/fr
- UBI ERAT LUPA: Proyecto europeo que recoge información sobre epigrafía y arqueología. http://ubi-erat-lupa.org
- WEB DE MANUEL RAMÍREZ: recursos docentes de paleografía, diplomática, epigrafía, numismática, historia de la
escritura, cultura escrita. Excelentes materiales para prácticas. http://www.manuelramirez.es

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 215 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 215 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 215 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)