XSLaren edukia

Euskal Herriaren Historia Ekonomikoa25560

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25560

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako, Artearen Historiako, Euskal Ikasketetako eta Historiako graduetako 4. mailako hautazko ikasgaia da. Bigarren lauhilekoan ematen da. Bertan garatutako konpetentziek hartzaile ugari dituzte: Euskal Herriaren gaur egungo garapen ekonomikoa ahalbidetu edo oztopatu zuten faktoreak (eta bertako aberastasunaren eta errenten egungo banaketaren jatorriak) ezagutzeko interesa duen ikasle oro; Euskal Herrian irakaskuntzan edo ikerketan lan egin nahi duten eta, ondorioz, herrialdearen bilakaera sozioekonomikoa eta instituzionala hobeto ulertzeko grina duten ikasleak; Euskal Herriaren Historia aipamena egiten ari duten ikasleak; etab.



Ikasgaiaren helburu nagusia Euskal Herriak XIV. eta XX. mendeen artean izan duen ibilbide ekonomikoa, soziala, instituzionala eta teknologikoa aztertzea da. Ildo horretan, arreta berezia eskainiko zaio euskal ekonomiak Espainiako, Europako eta nazioarteko esparruen barruan bete izan duen zereginaren bilakaerari, euskal ekonomiak epealdi bakoitzean izandako irekiera handiagoa edo txikiagoa, eta garai bakoitzeko ekonomia garatuenekiko konbergentzia- eta dibergentzia-prozesuak aztertuz. Izan ere, ikasgaia kronologikoki antolatzen da eta euskal ekonomiaren bilakaeraren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du, ikasleek bilakaera horren fase desberdinak ezagutu ditzaketela. Hasteko, Behe Erdi Aroko krisia, zeinak feudalismo garatuaren eraketa eta euskal erakunde berezien sorrera bultzatu zituen; jarraitzeko, industrializazio-prozesua eta kapitalismoaren ezarpena Euskal Herrian; bukatzeko, egungo tertziarizazio eta Europako merkatuan integratzeko prozesuak. Ikasgaiaren edukiak arreta handia jartzen dio ingurumenaren aldaketek Euskal Herriko bilakaera ekonomikoan izan duten eraginari, baita garapen ekonomikorako euskal estrategiek ingurumenean izandako eraginari ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1) Euskal Herriaren historia ekonomiko eta sozialaren oinarrizko epealdiak ezagutzea eta aztertzea, Behe Erdi Arotik hasita gaur egunera arte, horretarako garapena eta hazkunde ekonomikoa ahalbidetzen edo oztopatzen dituzten faktoreak aztertuz.



2) Aberastasunaren eta errenten banaketan eragina duten faktoreak aztertzea eta ulertzea, justizia- eta ekitate-maila handiagoak edo txikiagoak neurtu eta balioetsiz, baita haiek biztanleriaren sektore desberdinen bizitza mailetan dituzten ondorioak ere.



3) Historia ekonomiko eta sozialaren ikerketan erabiltzen diren iturri, metodo, proiektu eta teknikak ezagutzea eta haiekin esperimentatzea, eurek ezagutza historiko eta humanistikorako duten garrantzia barneratuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA. FEUDALISMO GARATUAREN ERAKUNDE-ESPARRUA

A. Zer da feudalismo garatua?

B. Euskal Herriko ezaugarri bereziak: Erakundeak, artisautza eta merkataritza



2. GAIA. EUSKAL EKONOMIA FEUDALISMO GARATUAN ZEHAR

A. Demografia

B. Nekazaritza, abelazkuntza eta basogintzaren bilakaera

C. Arrantzaren dinamikotasuna

D. Burdingintzaren sendotzea

E. Atzerriko merkataritzaren garapena



3. GAIA. ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIA, IRAULTZA BURGESA ETA ERAKUNDE-ESPARRU BERRI BATERAKO TRANTSIZIOA (1793-1876)

A. Antzinako Erregimenaren krisia: ezaugarri ekonomikoak eta gizarte krisia

B. Aduanen auzia

C. Merkataritza-kapitalismotik industria-kapitalismora

D. Garapen ekonomikoaren zenbait adierazle



4. GAIA. INDUSTRIA GIZARTEAREN ERAKETA EUSKAL HERRIAN (1876-1936)

A. Euskal industrializazioa

B. Nekazaritza eta abeltzantza azpisektoreen egokitzapena

C. Zerbitzu-sektorea eta kapital-merkatuaren garapena

D. Kapital sozial finkoaren eta giza kapitalaren eraketa, eta instituzioen egitekoa

E. Industria gizartearen eraketa: langileak eta enpresariak



5. GAIA. EUSKADI ETA BERE EKONOMIA GERRA ZIBILEAN ETA FRANKISMOAN (1936-1975)

A. Gerraren kalteak

B. Industrializazio autarkikoa (1939-1950)

C. Hazkunde azkarra eta fabriken hedapena (1951-1959)

D. Desarrollismoaren garaia (1959-1975)

E. Txabolismoa eta urbanizatzea



6. GAIA. INDUSTRIA OSTEKO EUSKAL GIZARTE BATERAKO IGAROBIDEA. KRISIA ETA EGITURA-ALDAKETA: INDUSTRIA-BIRMOLDAKETA ETA TERTZIARIZAZIOA (1975-2000)

A. Krisialdi ekonomikoa eta industria-birmoldaketa (1975-1985)

B. Euskal Herria Europa Batasunean (1986-2000)

C. Euskal Herriko biztanleriaren bilakaera eta demografia-aldaketak XX. mendean

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia hainbat metodorekin landuko da:

- Eskola magistralak ahalik eta laburrenak izango dira.

- Eskola praktikoek funtsezko papera beteko dute gaitegiaren edukia ulertzeko. Honetarako, irakurketei (testu historikoak eta historiografikoak) eta ikus-entzunezkoei (dokumentalak eta filmak) buruzko eztabaidak eta ariketak burutuko ditugu.

- Taldekako ahozko aurkezpen bat.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleek ikasgaia gainditzeko bi bide dituzte:



1) Ebaluazio jarraia: Nota finalak osagai hauek izango ditu:

A) Ikasgelara erregularki bertaratzea eta partehartze aktiboa: %20

B) Irakurgaien inguruko galdetegiak: %30

C) Taldekako ahozko aurkezpena: %10

D) Idatzizko proba: %40



2) Azken ebaluazioa: Ikasle batek ebaluazio jarraiari uko egin nahi badio, bere eskaria jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Kasu honetan, gaitegiaren azterketa final batekin (%100) ebaluatua izango da.



Ikasleei gogorarazten zaie ebaluazio probetan eta ikasgaiari lotutako bestelako lanetan etika akademikoa errespetatu behar dutela. Era berean, UPV/EHUren jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari buruzko protokoloa ezagutzen eta onartzen dutela ulertuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian, ikaslearen notaren %100a gaitegiaren azterketa batekin ebaluatuko da.

Ikasleei gogorarazten zaie ebaluazio probetan eta ikasgaiari lotutako bestelako lanetan etika akademikoa errespetatu behar dutela. Era berean, UPV/EHUren jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari buruzko protokoloa ezagutzen eta onartzen dutela ulertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak aukeratzen dituen eta gaitegiarekin estuki lotuta dauden irakurketak (testu historikoak eta historiografikoak) eta ikus-entzunezkoak (dokumentalak eta filmak).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CARO BAROJA, J. (zuz., 1980-1982): Historia general del País Vasco, Haranburu Altuna.

DE LA GRANJA, J.L. eta DE PABLO, S. (2010): Laurak bat: Euskadi eta Nafarroa XX. mendean, EHU.

FERNÁNDEZ DE PINEDO, E. (1999): Euskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizarte-gatazkak (1100-1850), EHU.

FERNÁNDEZ DE PINEDO, E. eta HERNÁNDEZ MARCO, J.L. (arg., 1981): La industrialización del Norte de España (estado de la cuestión), Crítica.

MONTERO GARCÍA, M. (1993): La construcción del País Vasco Contemporáneo, Txertoa.

GOYHENETCHE ETCHAMENDI, M. (1998-2005): Historia general del País Vasco, Ttarttalo, 5 liburuki.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AGIRREAZKUENAGA ZIGORRAGA, J. (zuz., 1997): Euskal Herriko atlas historiografikoa, Lur.
AGIRREAZKUENAGA ZIGORRAGA, J. (koord., 2005): Historia de Euskal Herria. Historia General de los Vascos, Lur, 7 liburuki.
ÁLVAREZ LLANO, R.G. (2008): Historia económica del País Vasco-Navarro. Desde los orígenes hasta comienzos del siglo XXI, Fundación Arellano Isusquiza.
ÁLVAREZ URCELAY, M. ET ALII (1990): Historia de Navarra, Kriselu.
BARRUSO BARÉS, P. eta LEMA PUEYO, J. A. (koord., 2005): Historia del País Vasco, Hiria, 4 liburuki.
BAZÁN DÍAZ, I. (zuz., 2002): De Túbal a Aitor. Historia de Vasconia, La esfera de los Libros.
BORJA, A. (2009): Euskal Herriko ekonomiaren historia, Gaiak.
CARO BAROJA, J. (1971): Los vascos, Desván del Libro.
CARO BAROJA, J. (1984): Introducción a la historia social y económica del pueblo vasco, Txertoa.
GOYHENETXE, E. (1984): Historia de Iparralde, Txertoa.
INTXAUSTI REKONDO, J. (1985): Euskal Herria. Historia eta gizartea, Ediciones Franciscanas Arantzazu.
JUARISTI LINACERO, J. (2013): Historia mínima del País Vasco, Turner.
KURLANSKY, M. (2000): La historia vasca del mundo, El Gallo de Oro Ediciones.
PÉREZ RODRÍGUEZ, E. (2008): Atlas historikoa. Euskal Herria munduan, Elkar.
ZABALTZA PÉREZ-NIEVAS, X. (2007): Gu, nafarrok, Alberdania.
ZENBAIT EGILE (1998): Euskal Herria. Historia (Lur Entziklopedia Tematikoa), Lur.
ZENBAIT EGILE (1993): Historia Ilustrada de Navarra, Diario de Navarra, 2 ale.
ZENBAIT EGILE (1994): Historia de Navarra, 4 ale.

Aldizkariak

Investigaciones de Historia Económica
Revista de Historia Agraria
Revista de Historia Económica
Revista de Historia Industrial
Uztaro

Web helbideak

Elkarteak:
Asociación Española de Historia Económica: www.aehe.net
Economic History Network: www.eh.net
European Historical Economics Society: www.ehes.org
International Economic History Association: www.uni-tuebingen.de/ieha

Agiritegiak eta iturriak eskuratzeko guneak:
Euskadiko Artxibo Historikoa - http://dokuklik.snae.org/
Centro de Documentación del País Vasco - www.irargi.org
Exploring and Collecting History Online - http://echo.gmu.edu
Liburuklik - http://www.liburuklik.euskadi.net/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 211 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)