XSLaren edukia

Iberiar Penintsularen Historiaurrea25715

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25715

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Iberiar Penintsulako Historiaurrea derrigorrezko izaera duen irakasgaia da eta Historia Graduko 4. mailako lehenengo lauhilekoan garatzen da. Irakasgaiari 6 Kreditu ECTS dagozkio eta horietatik 4 eskola teorikoenak dira (hau da, magistralak), eta 2 klaseko praktikenak. Historia Orokorra izeneko moduluaren barruan dago kokatua eta loturak ditu graduko beste irakasgai batzuekin. Zehazki, lehen mailako Historiaurreko Gizarte Ehiztari Biltzaileak, eta bigarren mailako Historiaurreko Gizarte Ekoizleak irakasgaien osagarria da. Zentzu honetan, irakasgai hauetan ikusitako kontzeptu eta ezagutzetan oinarritzen da.

Ikasgaiaren bitarteaz, Iberiar Penintsulako Historiaurreko ikuspegi zabala eta anitza izango dute ikasleek, lehen populatze aztarnetatik Gizarte Konplexuak azaltzen diren arte. Eduki teoriko eta praktikoen bidez, hominizazioa, mugikortasuna, baliabide biotiko eta abiotikoen erabilera, nekazaritza eta abeltzaintza edo fenomeno horietako bakoitzaren agerpenaren eta ondorengo hedapenaren ondorioz gertatu ziren gizarte-aldaketak bezalako gaiak garatu eta aztertzen dira.

Horretarako jakintzagaia hiru bloke handitan bereizten da. Lehenengoan, Pleistozenoan zehar ematen diren eraldaketak eta garapena deskribatzen dira. Bigarren blokea, aldiz, Holozenoak irekitzen du, aldiaren hasierako prozesu eta eraldaketa sozio-ekonomikoak aztertzen direlarik. Hirugarren blokeak lehen adierazpen arkitektoniko iraunkorrak (megalitismoa) eta penintsulako lehen hiri-gizarteak ditu ardatz, aurrez ezagutu gabeko garapen sozio-ekonomikoaren ezaugarriekin. Garrantzi berezia ematen zaio Iberiar penintsulako Historiaurrearen ezaugarri den erregistro arkeologikoaren kudeaketari eta erabilerari.

Guzti honekin, ikasleek, historiaurreko arkeologiaren ezaguera orokorrak sendotzeko funtsezko gaitasunak praktikan jarriko dituzte, etorkizunean jorratuko dituzten jarduera profesionalei begira (ikerketa, irakaskuntza, ondarearen kudeaketa, etab.).

Irakasgai honen jarraipen egokia egiteko, komeni da ikasleek Historiaurreko kultura materialari buruzko ezagutza egokiak izatea, lehen eta bigarren mailako irakasgaietan ikusten direnak. Gainera, oinarrizko mailan informazioaren bilaketak egiten jakitea eta ingelerazko testuak irakurtzeko gaitasuna izatea gomendatzen da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak

Irakasgai honetan lantzen diren Zeharkako Gaitasunak honako hauek dira:

M02CM04. Historiako gai edo ikerketa gai bat zuzentasun formalez eta terminologia egokia erabiliz, ahoz eta/edo idatziz aurkezteko gai izatea; hartara, iturri historikoak (lehen eta bigarren mailakoak) modu egokian erabiltzeko trebetasuna erakusteko.

M03CM06. Ikerketa lanak ahoz eta/edo idatziz, banaka zein taldeka, kontzeptu historiko egokiak erabiliz aurkezteko gai izatea, irakaskuntza zein dibulgazio esparruetan.

Irakasgai honetan lantzen diren Gaitasun Espezifikoak honako hauek dira:

M02CM01. Iberiar Penintsulako Historiaurreko historiaren prozesu eta gertakari nagusiak nahikoa eta modu egokian ezagutzen direla frogatzea, ikuspuntu diakroniko batetik, hainbat alderdiri dagokionez (ekonomia, gizartea, politika, kultura etab.); halaber, prozesu eta gertakari horiek gaur egungo gizarteekin duten lotura ezagutzen dela frogatzea.

M02CM02. Denboran zehar izan diren ikuspuntu eta ikuspegi historiografikoak eta horiek Iberiar Penintsulako aro historiko bakoitzeko kulturarekin duten harremana identifikatzea

M02CM03. Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea eta materialak eta informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.



Ikasketa emaitzak

Irakasgaia bukatzerakoan, espero da ikaslea honako ekintza hauek egiteko gai izatea

IE1. Esparru zientifikoak Historiaurrerako egituratutako teoria historiografiko desberdinak diskriminatzen ditu, egun aipagarrienak eta adierazgarrienak identifikatuz.

IE2. Iberiar Penintsulako historiaurreko une desberdinetako prozesu eta gertakari nagusiak identifikatu eta desberdintzen ditu.

IE3. Iberiar Penintsulako Historiaurrea ezaugarritzen duten prozesu garrantzitsuenen inguruko hausnarketa kritikoa egiten du.

IE4. Ikerketa lan originalak osatzen ditu, banaka eta/edo taldeka, kalitatezko informazio iturri zientifoak bilatuz eta baliatuz, modu kritikoan hautatuz eta kontrastatuz.

IE5. Kalitate zientifiko, kritiko eta etikoko estandarrak betetzen dituen ahozko eta/edo idatzizko diskurtso propioa garatzen du, zuzentasun formalarekin eta terminologia egokiarekin.

IE.6 Erregistro arkeologikoa aztertzeko eskura dauden metodoak eta teknikak aplikatzen ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

-Ingurune eta kronologiari oinarrizko sarrera.

-Paleolitoko gizarteak. Antzinako Historiaurreko oinarrizko hiru unitateen analisia: Behe, Erdi eta Goi Paleolitoa

-Epipaleolito eta Mesolitoko gizarteak. Iberiar Penintsulako azken ehiztari-biltzaileei hurbilketa

-Neolitoko gizarteak. Penintsulako neolitoko gizarteei hurbilketa

-Metalen Aroko gizarteak: Kalkolitoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa Iberiar Penintsulan.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hezkuntza modalitate desberdinak erabiliko dira, beti ere ikaslearen lan autonomoa bultzatuz. Azalpenezko eskolak alde teorikoaren euskarri dira, ikasle bakoitzaren sormen kritikoa eta ikaskuntza kooperatiboa ere bultzatzen direlarik. Gelako praktiketan oinarri eta kontzeptu teorikoekin zerikusia duten ariketak planteatuko dira. Honela, kontzeptuak kasu praktiko bihurtuta, edukien ulermen sakonagoa ahalbidetzen da.

Ikaslearen lan autonomoa bultzatuko da, banakako zein talde lanen bidez. Klasean edo etxean egin beharreko lanak desberdinak izango dira. Beraz, ikasleen parte hartzea nahitaezkoa izango da.

Ikaslearen ikasketa ziurtatzeko eta errazteko, ikasleak egindako lanen jarraipena burutuko da aurretik ezarritako ebaluazio irizpide batzuen bidez, honela momentu oro ikaslearen ikasketaren aurrerapena ezagutu eta ikasleak feedback eta hobekuntzarako informazioa jasoko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A. Etengabeko ebaluazioa

Etengabeko ebaluazio-sisteman ebaluazio formatiboari ematen zaio lehentasuna, eta lauhileko osoan garatzen da. Helburua ikasleek ikasgaiarekin lotutako gaitasunak pixkanaka eta kontzienteki eskuratzea da, norberak ikaskuntza erregulatuz. Azken kalifikazioa idatzizko ariketa (% 30) eta lanen notaren (% 70) emaitza da.

Nota jartzeko orduan kontutan izango dira ariketa desberdinetan izandako parte-hartze aktiboa, aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena, kontzeptu historikoen erabilpen zehatza, ahozko gaitasuna, ortografia zuzena eta edukien aurkezpen grafikoaren txukuntasuna.



B. Azken ebaluazioa

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoaren arabera. Bestela, ebaluazio etengabea sistemaren arabera ebaluatuko du irakasleak.

Azken ebaluazioa hautatzen duten ikasleek irakasgaiaren gaitasunak menderatzen dituztela irakasgai osoaren gaineko azterketa eta proba praktiko desberdinen bidez egiaztatu beharko dute, non irakasgaiaren eduki teoriko eta praktiko guztiak ebaluatuko diren. Azken kalifikazioa idatzizko ariketa (% 40) eta lanen notaren (% 60) emaitza da.



AMAIERAKO AZTERKETA

Ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.



PLAGIOA

Debekatuta dago beste lan batzuetatik kopiatutakoa norberena balitz bezala aurkeztea. Ikasleek aipuak eta erreferentziak modu egokian egiteko araudia ezagutu eta erabili behar dute. Plagioa baieztatzen denean suspentsoa da, susmoak berriz, irakasgaia ez gainditzea ekar dezake.

“Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena” sinatu dela eta berau bermatu behar dela gogorarazten da (https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/Declaraci%C3%B3n+comport+%C3%A9tico/089a478e-e5fc-87b9-079f-a73835bcbd13)



DEIALDIARI UKO EGITEA

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40a den heinean, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezohiko deialdian irakasgaiaren ebaluazioa Azken ebaluazioa sistemaren bitartez egingo da. Azken ebaluazioa irakasgai osoaren gaineko azterketa batean gehi ariketa praktikotan datza.

Hala ere, Ebaluazio etengabea jarraitu eta atal desberdinak gainditu, baina Ohiko deialdiko azterketa huts egin edo aurkeztu ez diren ikasleek, Ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioa gorde ahal izango dute, beti ere Ohiko deialdiari uko egin ez badiote, eta azterketa besterik ez dute egin beharko. Kasu horretan, ezohiko deialdian ohikoaren irizpideak mantenduko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak e-Gelara igo edo fotokopistegian utzitako materialak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Honako bibliografia bai kontsultarako, bai gai batzuetan sakontzeko da. Gai bakoitzeko bibliografia espezifikoa eskuragarri egongo da, aurkibidearekin batera.

Almagro-Gorbea, M. (Ed). 2014. Protohistoria de la Península Ibérica. Del Neolítico a la Romanización. Fundación Atapuerca, Burgos. 904(36) PRO

Barandiarán, I., Martí, B., Rincón, M.A., Maya, J.L. (eds). 2012. Prehistoria de la Península Ibérica. Ariel Historia, Barcelona. 903(460) PRE

Delibes, G.; Fernández Miranda, M. (1993). Los orígenes de la civilización. El Calcolítico en el Viejo Mundo. Síntesis, Madrid. 903"636" DEL

Fernández Martínez, V.M. 2007. Prehistoria. El largo camino de la humanidad. Alianza Editorial, Madrid 903 FER

García, M., Zapata, L. (eds.). 2013. Métodos y técnicas de análisis y estudio en arqueología prehistórica: de lo técnico a la reconstrucción de los grupos humanos. Universidad del País Vasco, Bilbo. 902.3 MET 15

Menéndez, M. (Coord). 2012. Prehistoria antigua de la Península Ibérica. UNED, Madrid. 903(460) PRE

Menéndez, M. (Coord). 2012. Prehistoria reciente de la Península Ibérica. UNED, Madrid. 903(460) PRE

Ripoll, S. (Coord). 2014. Prehistoria, Tomos I y II. UNED, Madrid. 903 PRE/I eta 903 PRE/II

Rojo Guerra, M.A.; Garrido Pena, R.; García Martínez de Lagran, I. (2012). El Neolítico en la Península Ibérica y su contexto europeo. Cátedra, Madrid. 903"634" NEO

Sala, R. (ed). 2014. Los cazadores recolectores del Pleistoceno y del Holoceno en Iberia y el Estrecho de Gibraltar. Fundación Atapuerca, Burgos. 903"632" CAZ

Aldizkariak

ARCHIVO ESPAÑOL DE ARQUEOLOGÍA.; ARQUEOLOGIA ESPACIAL. REVISTA DEL SEMINARIO DE ARQUEOLOGIA Y ETNOLOGIA TUROLENSE; BOLETIN DEL MUSEO ARQUEOLOGICO NACIONAL; BOLSKAN. REVISTA DE ARQUEOLOGIA OSCENSE; CAESARAUGUSTA; COMPLUTUM; CUADERNOS DE ARQUEOLOGIA DE LA UNIVERSIDAD DE NAVARRA; CUADERNOS DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGIA; CUADERNOS DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGÍA. UNIVERSIDAD AUTÓNOMA DE MADRID; CUADERNOS DE PREHISTORIA. UNIVERSIDAD DE GRANADA; CYPSELA; ESPACIO, TIEMPO Y FORMA; GALLAECIA; KALATHOS; LUCENTUM; MUNIBE. ANTROPOLOGÍA-ARKEOLOGIA; PYRENAE; RECERQUES DEL MUSEU D'ALCOI; REVISTA ATLANTICA-MEDITERRANEA DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGIA SOCIAL; REVISTA D'ARQUEOLOGIA DE PONENT; SAGUNTUM; SALDVIE.ESTUDIOS DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGÍA; SAUTUOLA; SPAL. REVISTA DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGIA; TRABAJOS DE PREHISTORIA; VELEIA; ZEPHYRUS

Web helbideak

Aranzadi Zientzia Elkartea http://www.aranzadi.eus/
Barandiaran Fundazioa http://www.barandiaranfundazioa.eus/index.php/es/
Euskomedia. Kultura topagunea http://www.euskomedia.org/
Eusko Ikaskuntza http://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/
Fundación Atapuerca https://www.atapuerca.org/
Paleorama EnRed https://arqueologiaenred.paleorama.es/
PastWomen. Historia material de las mujeres http://www.pastwomen.net/
Terrae Antiquae. Arqueología, Historia https://terraeantiqvae.com/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.06 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.06 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

11:00-13:00 (1)

1-15

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 202 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 201 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 202 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

15:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)