XSLaren edukia

Paleografia eta Diplomatika25728

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25728

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Paleografia eta Diplomatika metodologia irakasgaia da, Historia Graduko ikasketen azken urteko lehen lauhilekoan hauta daitekeena. Letren ikasketetan tradizio luzea duten disziplina hauek ikaslea Erdi Aro eta Aro Berriko testuen ezagutzan trebatu nahi dute, testuok eskaintzen duten argibide historikoa hobeto aprobetxatzeko. Paleografia idazkera zaharraren -egun ez ohikoaren- zientza da eta Diplomatikak, berez, agiriaren nolakotasunak lantzen ditu; biok erabat justifikaturik daude eta erraz sartzen dira eskuz idatzitako testu arkaikoen analisietan oinarritutako disziplina historikoen testuinguruan. Egitez, testuok behar bezala landuko baditugu, lehendabizi irakurri eta ulertu beharko dira, gero identifikatu, azaldu eta euren egiatasuna baloratu ahal izateko. Garai ezberdinetako testigantza idatzietan oinarritutako zientzia historikoaren aurrerapen, sakontze lan eta garapenerako ezinbesteko tresna da irakasgai hau, dudarik gabe. Ohar garrantzitsua: 4. kurtsoko irakasgai hau, ikasleek materia honen edukietan trebatzeko Historia Graduan zehar euren eskura duten aukera bakarra da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Lehenik eta behin, Paleografiaren eta Diplomatikaren ikuspegi orokorra eman nahi da, Erdi Aroko eta Aro Modernoko iturri idatziak hobeto aprobetxatzeko tresna egokiak diren aldetik, haien azterketa historikoari begira. Era berean, garaiko testigantza idatziak irakurtzen eta transkribatzen trebatu nahi da, eta, nahitaez, horiek zuzenean ulertzeko gaitasuna eman, itzulpen egokia eginez, ahots arkaikoak egokituz eta interes historikoko iturri gisa erabil daitezkeen testu guztiak iruzkinduz, haien euskarriak eta gauzatzeko teknikak ahaztu gabe.

Ikaskuntzaren emaitzak: 1) Bete Erdi Aroko eta Behe Erdi Aroko hispanokristau-erresumetan erabilitako eskritura-eredu nagusien ezaugarri grafikoak ezagutzea eta bereiztea, Goi Aro Modernora bideratuta; 2) Erdi Aroko dokumentazioa editatzeko eta transkribatzeko metodologia bereganatzea; eta 3) XIII. mendetik XVI. mendera bitarteko Erdi Aroko dokumentuak transkribatzea eta behar bezala editatzea, erromantze hispaniarretan idatziak, gaztelaniari eta nafarrerari arreta berezia eskainiz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

01. Paleografia eta Diplomatika: disziplina historiografikoak

02. Idazkeraren teknika: euskarriak, tintak eta tresnak

03. Idazkeraren kategoriak eta osagaiak

04. Laburdurak: idazkera laburtuaren osagaiak eta bilakaera

05. Idazkera latindarraren zikloak: I. Aldia, IV-XIII. mendeak

06. Idazkera latindarraren zikloak: II. Aldia, XIII-XVI. mendeak

07. Agiri historikoaren genesia, egitura eta tradizioa

08. Agiriaren datazioa eta Kronologia

09. Agiriak legeztatzeko prozedurak eta Zigilografia

10. Agiriak transkribatu eta argitaratzeko metodologia

MetodologiaToggle Navigation

Bere izaeragatik, Paleografia eta Diplomatika, Historiarekin lotuta, tradizionalki ikerketa-tresna egokitzat erabiltzen diren gaiak dira, eta horien ezagutza funtsezko eduki teorikoen garapenari zein transkripzio eta analisi diplomatikoko ariketen etengabeko praktikari arreta ematen dion irakasgai batetik abiatuta lortu behar da, garaiko dokumentuen lagin batetik abiatuta. Azken helburu horretarako, eskola magistralen lagungarri gisa erabilitako materiala alde batera utzita, ikasgaiak Ikasturteko Laminario bat izango du ikasgelako praktikak egiteko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa AZKENENGO PROBA IDATZI BATEN BIDEZ izango da (%50), edukin teoriko eta praktikoetan oinarritua. Era berean, EBALUAZIO JARRAITUAREN PROBA BAT izango da (%50); proba horretan, gelako eskoletara etortzea baloratuko da, baita bost transkribaketa ariketen emaitza ere. Aipatutako bi proba horien batez besteko nota izango da irakasgaiaren kalifikazio orokorra. Hala ere, kontuan hartu beharra dago AZKENENGO PROBA IDATZIA gainditzea ezinbestekoa dela irakasgaia aprobatzeko. Ebaluazio jarraituari uko egiten dutenak azkenengo ohiko proba idatziaren bitartez soilik kalifikatuak izango dira. Ebaluazio jarraituaren probaren uko egitea asignaturaren irakaslearei idatziz beti azaroaren 1.a baino lehenago jakinaraziko zaio. Azkenengo proba idatziari buruzko beste xehetasun batzuk kutsoaren hasieran zehaztuko ditu irakasleak.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bigarren deialdi honetan, irakasgaiaren ebaluazioa AZKENENGO PROBA IDATZIAREN BIDEZ burutuko da bakarrik. Hala ere, ohiko deialdira aurkezturik, huts egin duten ikasleek nahiz uko egin dutenek, ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioa gorde ahal izango dute. Kasu horretan, ezohiko deialdian ohikoaren irizpideak mantenduko dira (ik. aurreko atala).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Á/ Irakasgaiaren eskuliburuak:
● GALENDE, J. C.; CABEZAS, S.; ÁVILA, N. (koord.):
Paleografía y escritura hispánica.
Madril, 2016.
● ROMERO TALLAFIGO, M. (y otros):
Arte de leer Escrituras Antiguas. Paleografía de lectura.
Huelvako Unibertsitatea, 2004.
● RIESCO TERRERO, Á. (et alii):
Introducción a la Paleografía y la Diplomática general.
Madril, 1999.
B/ Metodologia irakurketak:
● MUNITA LOINAZ, J. A.:
Fuentes medievales hispanocristianas: de los documentos a las colecciones diplomáticas, «XIII Semana de Estudios Medievales de Nájera".
Logroño, 2008; 113-139 orr.
● MUNITA LOINAZ, J. A.:
"El decálogo del novel transcriptor" y las buenas prácticas de la edición documental, "Estudios en Homenaje al profesor César González Mínguez". UPV/EHU. Bilbo, 2015; 207-245 orr.

C/ Beste material batzuk:
● Kurtsoko irudi bilduma. Eskola teorikoetarako erabilitako materialaz gain, gelako praktikak bideratzeko agirien irudi bilduma bat izango da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

● CASADO QUINTANILLA, B. (arg.): Láminas de la cátedra de Paleografía y Diplomática. Madril, 2001.

● CLAYTON, E.: La Historia de la Escritura. Madril, 2015.

● ESCOLAR, H. (dir.): Historia ilustrada del libro español: los manuscritos.

Madril, 1996.

● NÚÑEZ CONTRERAS, L.: Manual de Paleografía. Fundamentos e historia de la escritura... Madril, 1995.

● MARÍN MARTÍNEZ, T.(et alii): Paleografía y Diplomática. UNED. Madril, 1997.

● MILLARES CARLO, A.: Tratado de Paleografía española (3 liburuki). Madril, 1983.

● RIESCO TERRERO, Á. (et alii): Aproximación a la cultura escrita. Madril, 1995.

● TAMAYO, A.: Historia de la escritura latina e hispánica. Gijón, 2012.

Gehiago sakontzeko bibliografia

● ÁVILA SEONE, N.: Estructura documental. Guía para alumnos de Diplomática.
Gijón, 2014.
● CASTILLO GÓMEZ, A.: Historia de la cultura escrita... Gijón, 2010.
● GALENDE DÍAZ, J.C.: Criptografía. Historia de la escritura cifrada. Madril, 1995.
● GUYOTJEANNIN, O. (y otros): Diplomatique Médiévale. Brepols. Turnhout, 2006.
● DE FRANCISCO, J. M.ª: Manual de Cronología. La datación documental histórica en España. Madril, 2009.
● GARCÍA LARRAGUETA, S.: Cronología (Edad Media). Iruñea, 1976.
● GARCÍA LARRAGUETA, S.: La datación histórica. Iruñea, 1998.
● MERDRINAC, B.; CHÉDEVILLE, A.: Les sciences annexes en histoire du Moyen Âge. Rennes, 1998.
● RUIZ GARCÍA, E.: Introducción a la Codicología. Madril, 2002.
● TAMAYO, A.: Archivística, Diplomática y Sigilografía. Madril, 1996.

Aldizkariak

● «Bibliothèque de l'École des Chartes». Parisen, 1883tik.
● «Scriptorium. Revue internationale de études relatives aux manuscrits». Brusselan, 1946tik; eta Ganten 1969tik.
● «Historia, Instituciones, Documentos». Sevillako Unibertsitatea. Sevilla, 1974tik.
● «Scrittura e civiltà». Turinen, 1977tik.
● «Gazette du livre médiéval». Parisen,1982tik.
● «Signo: Revista de Historia de la Cultura Escrita». Alcaláko Unibertsitatea. Alcalá de Henaresen, 1994tik.

Web helbideak

Interneteko atari gomendatua: http://coscriptio.blogspot.com.es. Néstor Vigil Montes doktorearen blog honetako estekei jarraiki irakasgaiaren funtsezko edukietara irits daiteke ikaslea. Horra hor helbide interesgarri batzuk:
● PARES. Portal de Archivos Españoles: Kultura Ministerioaren egitasmoa da, bere guneetan gordetako Espainiar Estatuaren Ondare Historiko Dokumentala zabaltzeko. Atari horretatik espainiar artxibo orokorretako funtsik garrantzitsuenetarako sarbidea errazten da (AHN, ACA, AGS, etab.). http://pares.mcu.es
● ENCh. École National des Chartes deituriko erakunde frantsesaren ataria da; Paleografia eta Diplomatikari buruzko kontuetarako argibide iturri baliagarrienetakoa.
http://www.enc.sorbonne.fr
● CEEC. Codici Electronici Eclesiae Coloniensis atariak Koloniako Unibertsitearekiko harremanetan jartzen gaitu; oso erabilgarria da Erdi Aroko kodizeen faksimilak eta irudi elektronikoak erdiesteko.
http://www.ceec.uni-koeln.de
● SECCTTH. Sociedad Española de Ciencias y Técnicas Historiográficas. http://www.cartulario.es
● APICES. Asociación Paleográfica Internacional. http://www.paleographia.org
● SEEM. Sociedad Española de Estudios Medievales. http://www.medievalistas.es

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 2.45 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM. 2.45 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 2.45 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 105 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 105 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 105 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)