XSLaren edukia

Historia Aztertzeko Metodo Arkeologikoa25729

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25729

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Metodo Arkeologikoa Historian irakasgaia (4. maila) derrigorrezko irakasgaia da, eta Historia Graduko "Historia ikasketen Metodologia" (M06) izeneko moduluan kokatzen da. Garai historikoko arkeologiak gaur egun erabiltzen dituen teknika nagusietara hurbildu nahi ditu ikasleak, prozesu osoa barne hartuz, landa-lanetik dibulgaziora.



Arkeologian ematen den Ikerketa-prozeduraren ezaguera orokorra eta honek kultur ondarearekin daukan erlazioa ezagutzea oinarrizkoa da etorkizunean ikasleek bere lana behar bezala garatu ahal dezatela lan-merkatu zabal batean:

-Irakaskuntza eta ikerketa.

-Ondare historiko eta kulturalaren kudeaketa eta babespena (administrazioa eta enpresa pribatua).



Kurtso honetan berreskuratuko dira aurreko irakasgaien kontzeptu nagusiak: "Arkeologiarako Sarrera" (1. mailan); "Arkeologia" (2. mailan); eta hautazkoetan: "Aurrehistoria eta arkeologiako gaiak" eta "Gai Aurreratuak Arkeologian" (3. eta 4. mailan).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Testuinguru orokor gisa, irakasgaiak eta txertatzen den moduluak lotura dute Historia Graduko oinarrizko, orokor eta zeharkako konpetentzia hauekin (Egiaztatutako Memoria):

CB1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak badituztela eta ulertzen dituztela frogatzea, eta testuliburu aurreratuetan oinarritzen diren arren, beren ikasketa-eremuaren abangoardiako ezagutzak eskatzen dituzten alderdi batzuk barne hartzen dituen maila batean aurkitzea.

CB2 - Ikasleek jakitea beren ezagutzak beren lanean edo bokazioan modu profesional batean aplikatzen, eta erakutsi ohi diren gaitasunak izatea, beren ikasketa-eremuan argudioak landuz eta defendatuz eta problemak ebatziz.

CB3 - Ikasleek datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, beren ikasketa-eremuaren barruan), gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko hausnarketa barne hartzen duten iritziak emateko.

CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak helarazi ahal izatea publiko espezializatu zein ez-espezializatu bati.

CB5 - Ikasleek ondorengo ikasketei autonomia handiz ekiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatu izana.

G002 - Denboran zehar eman diren ikuspegi eta ikuspegi historiografikoak eta garai historiko bakoitzeko kulturarekin izan duten lotura identifikatzea.

G003 - Ikerketa historikoaren oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea eta materialak eta informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.

G005 - Historiak irakaskuntzaren, dibulgazioaren eta komunikazioaren arloetan landutako diskurtso zientifikoa hierarkizatzeko eta sekuentziatzeko gaitasuna erakustea.

G006 - Erregistro arkeologikoa eta ondare historikoa irakurri, aztertu, eraiki eta balioesteko gai izatea, landa-lanetan eta laborategiko lanetan parte hartuz.

G004 - Gutxienez ikerketa historikoko gai edo arazo bat ahoz eta/edo idatziz, zuzentasun formalarekin eta terminologia egokiarekin aurkezteko gai izatea, iturri historikoak, lehen mailakoak eta bigarren mailakoak egoki erabiltzeko duen trebetasuna erakusteko.

G007 - Talde-lanerako pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak eskuratzea eta erakustea, bai norberaren diziplinaren esparruan, bai diziplinarteko beste batzuetan.

M06CM05 - IKTak informazio-iturrietara sartzeko, tratatzeko eta antolatzeko tresna gisa erabiltzea.

M06CM06 - Saiakera eta ikerketa historikoko lanak ahoz eta idatziz aurkeztea, hizkuntzaren erregistroak eta IKTen erabilera bereziki zainduz.

M06CM08 - Taldean lan egiten ikastea.

Zehazki, ikasgaia eta hura txertatzen den modulua honako konpetentzia espezifiko hauekin lotzen dira, eta gaitasun horiek, aldi berean, ikasgaia ikaskuntzaren emaitzen bidez ebaluatzeko prozesua markatzen dute:

M06CM02 - Ikerketa historikoaren oinarrizko metodoak ezagutzea, dokumentu-motak eta informazio-iturriak lokalizatzeko, lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakutsiz.

M06CM04 - Arkeologia-iturriak irakurtzeko eta aztertzeko gai izatea.

M06CM05 - IKTak informazio-iturrietara sartzeko, tratatzeko eta antolatzeko tresna gisa erabiltzea.

M06CM06 - Saiakera eta ikerketa historikoko lanak ahoz eta idatziz aurkeztea, hizkuntzaren erregistroak eta IKTen erabilera bereziki zainduz.

M06CM07 - Joera historiografiko nagusiak, garai historiko bakoitzeko kulturarekin duten lotura eta ikerketa aplikatuan duten erabilera ezagutzea.

M06CM08 - Taldean lan egiten ikastea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Historia eta iturri materialak

2. Landa lana

2.1. Miaketa

2.2. Indusketa

2.3. Arkitekturen irakurketa arkeologikoa

3. Laborategi lana

3.1. Materialen ikerketa

3.2. Arkeometria

3.3. Geoarkeologia eta bioarkeologia

3.4. Datazio teknikak

4. Sintesi lana, hedapena eta gizarteratzea

MetodologiaToggle Navigation

1. Klase magistralak, testu irakurketa, dosier baten burutzea (lan indibidualak/taldeko lana).

2. Informatika gela, mintegi espezializatuak eta laborategi praktikak.

3. Aztarnategi batean eginiko praktikak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Portfolio (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. %50a froga idatziaren bidez.

2. %50a Kurtsoan zehar landutako ariketa eta praktiei buruzko portafolioa (lan indibiduala/taldeko lana).



Irakasgaia behar bezala betetzeko ezinbestekoa izango da bi arlo nagusietan minimo bat ateratzea (atal bakoitzaren %40a).



Ortografia akatsak, gramatika akats larriak eta sistematikoak, adierazpen eta argumentazioen iluntasunak penalizazioa izango dute.



Uko egitea: Idatziz adieraziko zaio irakasleari uko egiteko asmoa kurtsoaren lehen 9 asteetako epean. Idatzi hau entregatuz, ikasleak azken ebaluaketa egingo duela interpretatuko da, eta ordurarte lanen bat egin badu, ez da kontuan izango.



Azken ebaluaketa: azterketa bat egin behar izango da, zentroak jarritako egun eta orduan, eta lan bat entregatu (azterketa egunean bertan). Lanaren gaia eta betebeharrak aldez aurretik zehaztuko dira irakaslearekin. Azterketa ezberdina izango da ebaluaketa jarraia aukeratu dutenentzat eta azken ebaluaketa aukeratu dutenentzat.



Nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdiako azterketa bat egin behar izango da, zentroak jarritako egun eta orduan, eta lan bat entregatu (azterketa egunean bertan). Lanaren gaia eta betebeharrak aldez aurretik zehaztuko dira irakaslearekin.



Ebaluaketa jarraia egin duten ikasleei emaitza onak izan dituzten lanen edo entrega partzialen notak gordeko zaizkie ez ohiko deialdirako. Azterketa ezberdina izango da ebaluaketa jarraia aukeratu dutenentzat eta azken ebaluaketa aukeratu dutenentzat.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikusitako material osoa baloratuko da azterketan. Klasean ikusitako diapositibak, bideoak, mintegiak, artikuluak eta beste motatako materialak eskuragarri izango dituzte ikasleek paperez eta/edo digitalez, e-Gela plataformaren bidez.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Carandini A., 1997, Historias en la tierra : manual de excavación arqueológica, Barcelona

Carver M., 2009, Archaeological Investigation, London

Orton C., Tyers P., Vince A., 1997, La cerámica en arqueología, Barcelona

Renfrew C., Bahn P., 2011, Arqueología. Teorías, métodos y prácticas, Madrid

González A., Ayán X., 2018, Arqueología. Una introducción al estudio de la materialidad del pasado, Madrid.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Brothwell D., Pollard A. (eds.), 2001, Handbook of Archaeological Sciences, Chichester
Buxó R., Piqué R., 2008, Arqueobotánica. Los usos de las plantas en la península Ibérica, Barcelona
Campillo D., Subirá M. E., 2004, Antropología física para arqueólogos, Barcelona
Chaix L., Méniel P., 2005, Manual de Arqueozoología, Barcelona
Conolly J., Lake M., 2009, Sistemas de información geográfica aplicados a la arqueología, Barcelona
Domingo I, Burke H., Smith C., 2007, Manual de campo del arqueólogo, Barcelona
Francovich R, Manacorda D., 2001, Diccionario de Arqueología, Barcelona
García Sanjuán L., 2005, Introducción al reconocimiento y análisis arqueológico del territorio, Barcelona
Kelly R. L., Thomas D. H., 2010, Archaeology, Belmont
Manacorda D., 2007, Il sito archeologico: fra ricerca e valorizzazione, Roma
Mannoni T., Giannichedda E., 2003, Arqueología de la producción, Barcelona
Medri M., 2003, Manuale di rilievo archeologico, Roma-Bari
Roskams S, 2002, Teoría y práctica de la excavación, Barcelona
Ubelaker D., 2007, Enterramientos humanos. Excavación, análisis, interpretación, Munibe (Antropología-Arkeologia), Suplemento 24, San Sebastián.

Aldizkariak

American Journal of Archaeology, Boston University
Archeologia dell'Architettura, Florencia
Archeologia Medievale, Florencia
Archivo Español de Arqueología
Arqueología de la Arquitectura, Vitoria-Gasteiz
Arqueología y Territorio Medieval, Jaén
Espacio, Tiempo y Forma
Munibe
Hispania Antiqua
Postmedieval Archaeology

Web helbideak

http://dialnet.unirioja.es/
http://www.biblioarqueologia.com/
http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kultura-ondarearen-zentroa/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 208 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 207 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 207 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 102 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (1)