XSLaren edukia

Historialarientzako Metodo Kuantitatiboak25730

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25730

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Historialarientzako metodo kuantitatiboak” ikasgai metodologikoen moduluan dago kokatua. Laugarren mailako lehen lauhilabetean ematen da.



Irakasgaiaren oinarrizko helburuak hauek dira:



1) Ikaslea datu historikoen kudeaketarako erabilitako estatistikako teknika nagusietara hurbiltzea.

2) Ikaslea kalkulu orrien (Excel) erabilpenean trebatu.



Izaera praktikodun irakasgaia, ez du aldez aurreko betebeharrik. Ikasleak oinarrizko matematikako eta Windows sistemaren oinarrizko nozioak dituela uste da.



Ikasgaiak lotura zuzena du Munduaren Historia Ekonomikoa (25552) eta Espainiaren Historia Ekonomikoa (25553) irakasgaiekin, baina baita Historiaren beste arloetan emandakoekin ere, kuantifikazioa Historia Ekonomikora murriztuta ez dagoen neurrian.



Teknika estatistikoen ezagutzaren bitartez ikasleak informazioa antolatzeko beharraren kontzientzia hartzen du, informazioaren tratatzea eta kudeatzea eraginkorragoak izan daitezen. Irakasgaian eskuratutako gaitasunekin ikasleak erregistro historikoak eta historiaren ezagutza darabiltzaten arloetan lan egin ahal izango du, lanpostu publikoetan zein pribatuetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

M06CM03 gaitasuna: Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutza, eta materialak eta informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko oinarrizko gaitasuna.



M06CM05 gaitasuna: Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) tresna bezala erabili informazio iturrietara iristeko eta haiek aztertzeko eta antolatzeko.



Ikasketaren emaitzak:



– Datu historikoak tratatzeko oinarrizko estatistika teknikak ezagutzen ditu.

– Datu kuantitatiboen erabilpenaren berezko arazoak konpontzeko gai da.

– Excel kalkulu orria erabiltzerakoan trebetasuna erakusten du.

– Grafikoak sortzeko eta editatzeko gaitasuna erakusten du.

– Informazio eta komunikazio teknologiak helburu zientifikoetarako erabiltzen ditu datu historikoak tratatu eta antolatzerakoan

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera: Estatistika eta informatika (Excel lan-tresna moduan).

2. Aldagai batekin lanean: kokapen eta dispertsio neurketak.

3. Datuak taldekatzen: Frekuentzien banaketa

4. Denbora-serieen analisia 1: Zenbaki indizeak eta hazkunde tasak.

5. Denbora-serieen analisia 2: Analisi deskriptiboa.

6. Bi aldagairen arteko erregresio eta korrelazioa.

7. Erregresio anizkuna.

8. Atributoen estatistika.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia batez ere informatika gelan ariketa praktikoak eginez burutuko da. Ariketak egitea, ikasgelan zein ikasgelatik kanpo, oinarrizkoa da teknika estatistikoak eta kalkulu orria abilezia nahikoaz erabiltzen ikasteko. Eta baita era eraginkorrean erabiltzeko ere.



Osasun egoerak ahalbidetzen duen guztietan, irakaskuntza aurrez aurrekoa edo bimodala izango da; bigarren aukera hori hartuko da taldearen tamainak ikasle guztiak ikasgelara bertaratzea ezinezkoa egiten duenean. Osasun arrazoiak direla eta, ikaslea ikasgelan egotea bermatu ezin bada, orduan online irakaskuntzara pasako da.



Osasun-egoeraren ondorioz tutoretza presentzialak eten behar badira, tutoretza horiek telematikoki egingo dira (BBC eta posta elektronikoa).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

A. Ebaluazio jarraituaren sistema:



Ariketa praktikoak eginez: %100.

Balorazio irizpideak publikoak dira ariketak egin aurretik.

Ariketak egin ondoren ikasleen zuzenketen berri izango dute.



Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin ahal izteko ikasleak idatzizko eskari bat eman beharko dio irakasleari lauhilabetea hasi eta bederatzi aste pasatu baino lehen.



B. Azken ebaluazio sistema:



Azterketa bat, ordenagailuan lau ariketa praktiko eginez.

Balorazio irizpideak publikoak dira ariketak egin aurretik.

Ariketak egin ondoren ikasleen zuzenketen berri izango dute.



Azken frogara ez aurkezteak ikaslea deialdira aurketu ez dela esan nahiko du.



Ikasleei gogorarazten zaie ebaluazio probetan eta irakasgaiari lotutako bestelako lanetan etika akademikoa errespetatu behar dutela. Era berean, UPV/EHUren jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari buruzko protokoloa ezagutzen eta onartzen dutela ulertuko da.



Osasun egoerak aurrez aurreko ebaluazioa bertan behera uztera behartzen badu, azterketak modu birtualean egingo dira, eGelaren tresnak erabiliz. Azterketa bakoitzaren ezaugarri zehatzak behar besteko aurrerapenarekin iragarriko dira talde/irakasgai bakoitzeko dagokion eGela foroan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa bat, ordenagailuan lau ariketa praktiko eginez.



Balorazio irizpideak publikoak dira ariketak egin aurretik.

Azterketako ariketak egin ondoren, ikasleek zuzenketen berri izango dute.



Ikasleei gogorarazten zaie ebaluazio probetan eta irakasgaiari lotutako bestelako lanetan etika akademikoa errespetatu behar dutela. Era berean, UPV/EHUren jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari buruzko protokoloa ezagutzen eta onartzen dutela ulertuko da.



Osasun egoerak aurrez aurreko ebaluazioa bertan behera uztera behartzen badu, azterketak modu birtualean egingo dira, eGelaren tresnak erabiliz. Azterketa bakoitzaren ezaugarri zehatzak behar besteko aurrerapenarekin iragarriko dira talde/irakasgai bakoitzeko dagokion eGela foroan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eskeinitako materialak e-Gelaren bitartez.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CARDOSO, C.F.S. eta H. PÉREZ BRIGNOLI (1976), Los métodos de la historia. Introducción a los problemas, métodos y técnicas de la historia demográfica, económica y social, Barcelona, Crítica.

CELLIER, J. eta M. COCAUD (2001), Traiter des données historiques: Méthodes statistiques/Techniques informatiques, Rennes, Presses Universitaires de Rennes.

COLL, S. eta M. GUIJARRO (1998), Estadística aplicada a la historia y a las ciencias sociales, Madrid, Pirámide.

FLOUD, R. (1973), Métodos cuantitativos para historiadores, Madrid, Alianza.

GARCÍA BARBANCHO, A. (1986), Estadística elemental moderna, Barcelona, Ariel.

HUDSON, P. eta ISHIZU, M. (2016), History by Numbers. An Introduction to Quantitative Approaches, Londres, Bloomsbury.

SALY, P. (1991), Méthodes statistiques descriptives pour les historiens, París, Armand Colin.

SALY-GIOCANTI, F. (2005), Utiliser les statistiques en histoire, París, Armand Colin.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ESTATISTIKA ETA HISTORIARI BURUZ:

CHAUNU, P., 1987. Historia cuantitativa, historia serial. México D.F., FCE.
KULA, W., 1973. Problemas y métodos de la historia económica. Barcelona, Península.
PLATT, D.C.M., 1989. Mickey Mouse. Numbers in World History. The Short View. Londres, MacMillan.

Aldizkariak

METODOLOGIA HISTORIKOARI BURUZKO ALDIZKARIAK:

Histoire & Mesure: histoiremesure.revues.org/

HISTORIA EKONOMIKOAREKIN LOTURA DUTEN ALDIZKARI ESPAINIAR NAGUSIAK:

Historia Agraria: www.historiaagraria.com/
Investigaciones de Historia Económica-Economic History Research: www.elsevier.es/es-revista-investigaciones-historia-economica-328
Revista de Demografía Histórica: www.adeh.org/?q=es/node/67
Revista de Historia de la Economía y de la Empresa
Revista de Historia Económica: rhe-jilaeh.com/
Revista de Historia Industrial: www.ub.edu/rhi/

Web helbideak

DATU BASEAK:

European State Finance Database: www.esfdb.org/?uol_r=bd93aef3
Instituto Nacional de Estadística: www.ine.es/
International Institute of Social History [IISH]. Series de precios y salarios: www.iisg.nl/hpw/
Medieval and Early Modern Data Bank [MEMDB]: www2.scc.rutgers.edu/memdb/:
Seminari d’Estudis sobre la població del País Valencià [Estadísticas de la población de la Comunidad Autónoma de Valencia]: www.seppv.uji.es/:

HISTORIA EKONOMIKOAREKIN LOTURA DUTEN ELKARTE NAGUSIAK:

Asociación Española de Historia Económica: www.aehe.net/
Asociación de Demografía Histórica: www.adeh.org/
International Economic History Association: www.ieha-wehc.org/
Sociedad Española de Historia Agraria: www.seha.info/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA. 1.49 - LETREN FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.51 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.51 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.51 - LETREN FAKULTATEA (1)