Breadcrumb

ASOCIACIONES_ESTUDIANTES_Requisitos

UPV/EHU-ko ikasleen elkarte gisa onartua izateko gutxieneko baldintzak

Ikasleen Arautegia (52. artikulua)

1.-  UPV/EHUko Ikasleen Elkarte gisa aitortua izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erroldan edo beste Elkarteen Errolda Publiko batean.

2.-  Era berean, UPV/EHUko ikasleen elkarte gisa aitortua izateko, elkarteak, gutxienez, 5 kide izan beharko ditu, eta errespetatu beharko du, edonola ere, honako osaera hau:

a)  Elkarteko kide guztien % 70, gutxienez, UPV/EHUko ikasleak edo ikasle ohiak izango dira.

b)  Edonola ere, elkarteko kideen % 40k UPV/EHUko ikasleak izan beharko dute.

3.- Zuzendaritza Batzordeko kideek ere errespetatu beharko dute gorago aipatutako UPV/EHUko ikasle eta edo ikasle/ohien ehunekoa.

Halaber, zuzendaritza batzordeko kideak ezin izango dira izan aldi berean honen pareko gizarte helburua edo helburu bera lukeen ikasleen beste elkarte bateko zuzendaritza batzordeko kide.

4.-  UPV/EHUko ikasletzat hartuko dira titulu ofizialak, berezko tituluak, edo bizitzan zeharreko prestakuntzako beste ikasketa espezifiko batzuk eskuratzeko matrikulatuta dauden pertsona guztiak.