EHUko Eztabaida barne Liga (Pre G9)

EHUko Eztabaida barne Liga (Pre G9)

Ikasleen eta Konpromisorako Errektoreordetzak ikasle guztiei (Gradua, Master ofiziala, Doktoregoa) EHUko Eztabaida-ligan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die. Honako kultura-jarduera hau urtero ospatzen da gure unibertsitatean eta oinarrizkoa hartzen da ikaslegoaren formakuntzarako eta garapen pertsonalerako.

 Gaia: Gazteak elkarrizketarako gaitasuna galtzen ari al dira sare sozialen garaian?

Programa

Aurrerago zehaztuko da. Izena eman duten taldeen kopuruaren arabera, egun batean edo bitan egingo den baieztatuko da. 

Otsailaren 19an (osteguna) eta/edo otsailaren 20an (ostirala)

Lekua

Hezkuntza Fakultatea (Leioa)

Hezkuntza

Gaztelania

Helburua

Zaragozako Unibertsitatean,  martxoaren 11, 12 eta 13an ospatuko den XVI. G-9 Unibertsitate arteko Eztabaida Ligan, gure unibertsitatearen ordezkotza emango duen oradore-taldea hautatzea.

Baldintzak

Talde gisa izena emateko, gutxienez 3 pertsona eta gehienez 5 pertsona izan behar dira. Dena den, parte hartu nahi baduzue eta talderik ez baduzue, jarri gurekin harremanetan.

Aitorpena

ECTS kreditu 1

Izena ematea

Izena emateko epea: 2026ko otsailaren 5era arte. Izena emateko gaiarekin zerikusia duen taldearentzako izen bat aukeratu behar da. Formularioaren esteka

Harremanetarako

Edozein zalantza argitzeko jarri harremanetan: eztabaida.taldea@ehu.eus