Irakasleak
MAITANE JUNGUITU DRONDA
- Ezagutza arloa
- Kazetaritza
- Saila
- Kazetaritza
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- maitane.junguitu@ehu.eus
Maitane Junguitu Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza saileko irakaslea da. Aurretik Artearen historia eta Musika saileko irakaslea izan da eta Ikus-entzunezko komunikazioa eta publizitate saileko ikerlaria izan da.
Bere ikerketa objektuaren muina Euskal Herriko animazio zinema komertzialaren garapen historikoa da. Bere doktore tesia, "Kalabaza Planeta eta Juanba Berasategi. Panorámica de la animación comercial vasca", euskal animazio luzemetraien industriaren ingurukoa da. Lanketa narratibo, formal, estetiko eta tematikoak egiten ditu bere analisietan, zehazki Juanba Berasategi animatzailearen filmografian landuz.
Bi ikerketa egonaldi gauzatu ditu University of Nevada-n, Reno (USA) eta bat University of Stirling-en (Eskozia), non nazio txikietako animazio zinemaren testuingurua landu zuen. Hainbat konferentzietan parte hartu du eta argitalpen ugari egin ditu euskal animazio zinemari buruz. Society for Animation Studies-eko kidea da 2014tik eta MIA, Mujeres en la Industria de Animación elkarteko kidea da 2023tik.
Gaur egun Euskadi Irratiko Baipasa irratsaioan eta Enpresabidea hedabide digitalean kolaboratzen du.