XSLaren edukia

Irakasleak

Susana Serrano Abad

Ezagutza arloa
Historia Garaikidea
Saila
Historia Garaikidea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
susana.serrano@ehu.eus

Doktorea (1993), UPV/EHUan. Irakasle Titularra Letren Fakultatean eta 1995.urtetik University Studies Abroad Consortium Programan ere ematen du eskola, UPV/EHUaren eta Nevadako Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren barruan. Historia Garaikideko Unibertsitate arteko Masterrean parte hartu du 2016-2017 eta 2017-2018 kurtsoetan.

1990.urtetik bere ikerketa jarduera UPV/EHUko Historia Garaikidea Sailean burutu du, Joseba Agirreazkuenaga Katedradunak eta Manuel Gonzalez Portilla Katedradunak zuzentzen duten taldeekin, biak euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-talde A. Bere ikerketa ildoak Elite, Biografia eta Hiri Historian oinarritzen dira. Gauer egun “Demografia Historikoa eta Hiri Historia” euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldearen kidea da, euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-talde A. Zentzu horretan, funts publiko eta pribatuez hornitutako ikerketa proiektuetan parte hartu du eta, beste aldetik, ikerketa eta dibulgazio lanetan Bilboko Arte Ederretako Museoarekin eta Bilboko Itsasadarreko Museoarekin kolaboratu du. Ikerketaren ebaluazioari dagokionez, hiru seiurtekoak lortu ditu. UPV / EHUko irakasle eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari-osagarrien ebaluazioetan: C1, C2, B1, B2.

Honako kargu hauetan ari da: UPV/EHUko Argitalpen Zerbituaren kontseiluaren kidea 2105.urtetik, Historia Garaikideko Doktoretza Programaren Batzordearen kidea 2016.urtetik eta Historia Garaikidea Saileko idazkaria 2018.urtetik.