Irakasleak
AIDA VALLEJO VALLEJO
- Ezagutza arloa
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
- Saila
- Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- aida.vallejo@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatua da Aida Vallejo Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate sailan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Dokumentalaren teoria eta praktika, eta narratiba irakasten du. Doktorego eskolako Komunikazioko eta Nazioarteko Erlazioetarako zuzendariordea.
Zine dokumentalean aditua da eta kritikari, gidoilari, hautatzaile, ikerlari eta irakasle gisa lan egin du arlo horretan. Bi liburu ko-editatu dit: Film Festivals and Anthropology (Cambridge SP) eta Documentary Film Festivals Vol.1 eta Vol.2 (Palgrave MacMillan). https://www.ehu.eus/ehusfera/aidavallejo/publicaciones/
Doktore-tesia Zinemaren Historia arloan burutu du (Universidad Autónoma de Madrid), eta Sortze-dokumentalaren Teoria eta Praktikako Masterra egin du (Universitat Autònoma de Barcelona). Ikus-entzunezko Komunikazioan (UPV/EHU) eta Antropologia Sozial eta Kulturalean (UNED) lizentziaduna da.
Ikerketa egonaldiak burutu ditu Eskozia, Grezia, Txekiar Errepublika eta Hungariako unibertsitatetan, eta zine jaialdi internazional askotan.
Zuzentzen ari den tesien arloak: Zine dokumentala, zine jaialdiak, narratologia, hedabideen antropologia/etnografia, industria kulturalak/sortzaileak.
European Network for Cinema and Media Studies (NECS) erakunde internazionaleko batzordearen kidea eta Documentary Workgroup taldearen sortzaile eta koordinatzailea da.
IkerFESTS eta Encuentros en el Festival de San Sebastián Ikerketa-proiektuen ikerlari nagusia.